HM Udaberriko kontzertua; 2004-04-03; Oiartzun; Herri Musikaren Txokoa; Os Miñotos

Collection type:
Image archive 
Collection:
HM Kontzertua 
Number:
580 
Origin:
EUROPE -> GALIZIA 
Author / interpreter:

Egilea: Herri Musikaren Txokoa; Emailea: Os Miñotos; Vitor Otero; Bruno Villamor; Xaneco Tubio; Marcos Galán

 
Music instruments:

BOMBO; GAITA; TAMBOR; PANDEIRETA

 
Class of music instrument:
Membranophones -> Beaten -> Stick-beaten drums
Membranophones -> Beaten -> Tambourines
Aerophones -> Reeds -> Double (oboe)
Aerophones -> Reeds -> Single fixed (clarinet)
Aerophones -> Reeds -> Bagpipes 
Edition data:
Herri Musikaren Txokoa; Oiartzun; 2004 
Situation:
IV / 5 
Content:

- Alborada Gallega. Pascual Veiga. Galizako himnoa ere konposatu zuen autore honen obra herrikoienetakoa. Veiga, bere lanetan herri musikaren berezkotasun eta idiosinkrasia ongien jasotzen jakin zuen autore galegoetako bat da.

- Jota do Son. Herrikoia. Jota erritmoa duen doinu hau Lugoko A Fonsagrada bailaran jasotakoa da. Eskualde honek Asturiasekin egiten du muga, eta doinuaren apainduretan antzeman daitezke auzoko lurralde horretako mendebaldean ere ezagutzen diren gai estetikoak.

- Farruquiña chaman á porta. Gaiteiros de Soutelo. Soutelo de Montes-eko gaiteiroena laukote iraultzailea izan zen bere garaian, izan ere haiekin hasi baitziren sortzen gaiteiro laukoteak Galiza guztian barrena, eta XX. mendean han izandako musika talde adierazgarriena izatera iritsi zen; gainera gaita duotan ahots ezberdinak erabiltzen hasi zen lehen taldea izan zen. XX. mendearen haseran, Argentinara ere joan ziren, Hego-ameriketako galiziar koloniatan itzulia egitearren, eta han zenbait disko grabatu zituzten.

- A Farruquiña. Os Campaneiros de Vilagarcia. Polka hau gaurko egunera iritsi bazaigu, kalitatez eta bizitza luzeagatik laukote garrantzitsuenetako bat izan denari zor zaio. Rias Baixas-etako jotzeko estilo bereziaren adibide onenetakoa dira.

- Villoria. Ricardo Courtier. 1900. urtean konposatu zuen muñeira hau Courtier-ek, "Os Trintas de Trives" taldearen sortzaileak. Bere konposaketak pentagraman jarri zituen aurrenekotako gaitero eskolatua izan zen gizon hau.

- Lembrando. Os Rosales. Galizako herri musikako baltsen artean ederrenetakoa. Ribeirako "Os Rosales" taldearen errepertoriokoa da. 50 urte baino gehiago daramatzate jotzen, eta taldea osatzen duten guztiak familia berekoak dira: Romero-tarrak.

- Loliña. Herrikoia. Muiñeira hau, dantza erritmo honen eredu tradizionalenaren adibide garbia da. Atal bakoitza 16 konpasez osatzen da eta bi gaitek hiruko interbaloko aldeaz egiten dituzte bi ahotsak. Lauko taldearen hots berezkoena da hauxe.

- San Roque. Os Montes. Lugoko Os Montes laukotea 60 urte luzetan aritu zen musika jotzen. Pasodoble honekin urtetan eskaini zituzten diana eta alboradak.

- Alalá. Gehienean ahots hutsez abestu ohi den neurri libreko kantu zaharra, nahiz eta gaita edo zanfonaz lagundua ere interpretatzen den, edota abestu beharrean soinu-tresna bakarlariaz: gaita oraingo honetan.

- Rumba de Vergara. Dantzarako orkestak agertzearekin, tradiziozko musikariek garaiko modaren arabera moldatu zituzten euren errepertorioak. Kanpoko erritmoak nola bertakotzen diren adibidea da hau, laukoteek herri musikaren berezkotasuna eman dietelarik.

- Chegaches Lola. Carlos Justo. Gaur eguneko muiñeiraren adibide, bi gaitak ahots bakarrean hasten dute doinua, bigarren atalean hiruko interbaloko aldeaz bi ahotsetara hasteko, eta 4. nahiz 5. esaldietan erabat berezitutako ahotsetan garatzen da harmonia.

- Foliada de Tenorio. Gaiteiros de Soutelo de Montes. Musika instrumentalean nahiz abestuan gehien erabilitako doinuetakoa da. Galizan hain herrikoia den gaitaz lagundutako kantuaren adibide.

- Pasarrúas de Ambite. Ambite. Pasarrúas honek biko erritmoak nahasten ditu, aldian aldian binakako (pasodoblea) nahiz hirunakako (muiñeira) oinarriz. Kalejira moduko honen egileak, A Coruñako gaiteiroa bera, seme eta ilobei erakutsi zien gaiteiro ofizioa.

- Santardán. Ivan Costa. Moañako gaiteiro gazteak, tradiziozko estiloko musika konposatzen ari den belaunaldi berria ordezkatzen du. Tonalitate ezberdinetako gaitak nahasiz emana, ez da denbora asko honelakoak egiten hasi direla herri musika galegoan.

 
Format:
DVD 
Duration:
50:35 
Images:

· BELTRAN ARGIÑENA, J.M. (1985): Euskal Herriko Soinu tresnak. Ikuskin, IK-102

 

Types of cookies

Analysis or measurement cookies

These are the cookies that allow us to track and analyze user behavior on our website in order to make improvements based on the analysis of usage data made by users of the service.

Cookies for sharing on social networks

We use some social media sharing add-ons, to allow you to share certain pages of our website on social networks. These add-ons set cookies so that you can correctly see how many times a page has been shared.