Eskolarekin Soinuenean

Eskolei egiten zaien bisita gidatuan soinu-tresnen funtzionamentua ezagutzeko aukera izatearekin batera nork, non, noiz eta zertarako erabili izan dituen azalduko dizugu. Gidariak erakusketan dauden 400 soinu-tresna horietako batzuk zuzenean joko ditu eta bisitarien arteko batzuk ere soinu-tresna bat edo beste jotzeko aukera izango dute momentu jakinetan.

Bisitak irauten dituen 90 minutuetan soinu-tresnekin jotako erritmoan dantzatzeko edo haien ondoan kantatzeko aukera sor daiteke.

ERAKUSKETAREN ANTOLAKETA

Erakusketako soinu-tresnak bi aretotan banatuta daude eta areto bakoitzak bi soinu-tresna talde dauzka.

Lehenengo aretoan aerofonoak eta menbranofonoak daude.

Esku bateko ahokodun flauta zuzenak Makil batekin kolpatutako danborrak

Bigarren aretoan idiofonoak eta kordofonoak daude.

Zeharka kolpatutakoak (1) Pultsatutako hariak (1)

IRAUPENA

Bisita gidatuak gutxi gora behera 90 minutu irauten ditu, baina taldearen beharretara egokitzeko aukera dago.

BISITA HITZARTU

Bisita gidatua aldez aurretik hitzartu behar da Soinueneara idatzi edo deituz. Gogoratu:

Telefonoa: (00 34) 943 493 578

Emaila: soinuenea@soinuenea.eus