Azalpena

BonbardinoaMetalezko kono-enbor formako hodia du, bilduta. Mutur batean ahokoa eta bestean hotsa handitzen duen kanpai gisako zabalgunea du. Tonu aldaketarako, normalean, hiru pistoi izaten ditu. Hauek sakatuz aldatzen dira tresnak ematen dituen notak. Do eta Si b tonuetakoak erabiltzen dira.

Bi besoekin bularraren kontra hartzen da. Ahokoa ezpainetan jarrita haizea botatzen da ezpainak dardaraziz.

 

Bonbardinoa. JMBA Bilduma, 358 zk. (Arg.: O. Zapirain-Soinuenea)

Bonbardinoa12. JMBA Bilduma, 358 zk. (Arg.: O. Zapirain-Soinuenea)

HISTORIA

XIX. mendearen lehen erdian Europan sortua, bonbardinoaren presentzia garrantzizkoa izan da Euskal Herriko musika bandetan XIX. mende bukaeratik aurrera eta ondoren sortutako fanfarre eta txaranga gisako musika taldeetan. Puntu honetan aipatu behar da XIX. mendearen bukaeran erabiltzen hasi zen soinu-tresna: Onobena13. Mib-en dago afinatuta eta Europan edo Amerikan althorn, tenorhorn, pichotte edo charcheta bezala ezagutzen da. Argazki zaharretan ikusten den moduan, Euskal Herriko musika bandetan erabiltzen zen baina orkestretan tronpak garrantzi handiagoa hartu zuenez, musika bandetan ere onobena ordezkatu zuen. XX. mendearen hasieran desagertu egin zen gure musika bandetatik eta egun ez da erabiltzen.

Arantzazu, 1917. Argazki honetan ikus daitezke aurreko ilaran eta ezkerretik eskubira: 3 tuba, 3 bonbardino, 2 onoben, 3 pistoidun tronboi eta 2 kornetin. Jarraian zurezko soinu-tresnak ageri dira. (Iturria: Kutxateka. Arg.: Ricardo Martin)

Arantzazu, 1917. Argazki honetan ikus daitezke aurreko ilaran eta ezkerretik eskubira: 3 tuba, 3 bonbardino, 2 onoben, 3 pistoidun tronboi eta 2 kornetin. Jarraian zurezko soinu-tresnak ageri dira. (Iturria: Kutxateka. Arg.: Ricardo Martin)

OHARRAK

12 Eufonioa, euphonium: Hainbat lekutan izen honekin ezagutzen da bonbardino-baritonoa.

13 Iparraldean: Saxhorn alto, Pichotte.

ITURRIAK

Bibliografia

SAGASETA ARIZTEGI, Migel Angel. (1977). Danzas de Valcarlos; Luzaideko Iantzak. Pamplona: Diputación Foral de Navarra.

(2011). Luzaideko ddantzak. Bilbo: Herritar Berri-Astero; Baigorri-Gara.

Diskografia

RAMUNTCHO, Orchestre ( ): Bal champêtre. Au Pays Basque. Nº 2 Agorila. P.M. 33-6.

( ): Irrintzina. Agorila. AG 70-14.

( ): Bal champêtre. Au Pays Basque. Agorila. AG. 70.02.

Irudi galeria

Audioa

Bonbardinoa. Luzaideko 5. Martxa. J. L. Aristi. Hernani, 1999.

Fitxa osoa