Etxekoekin Soinuenean

Etxekoekin Soinueneara bisitan datorrenak bi aukera ditu bisita egiteko: audiogidarekin edo gidariarekin.

Bisita gidatua aukeratzen duenak kontuan izan behar du gutxienez 5 pertsonako taldea osatu behar duela. Bisita gidatuan, soinu-tresna mota bakoitzaren funtzionamentua azaltzeaz gain, gidariak hainbat soinu-tresna jotzen ditu zuzenean. Bisita gidatuak 90 minuturen bueltan irauten ditu eta aurretik hitzartu behar da.

Bisita audiogidarekin egitea hautatuz gero, bisitari bakoitzari audiogida bat uzten zaio aukeran dauden hizkuntzetako batean programatuta. Bitrinetako testuak aukeratutako hizkuntzan esaten ditu, edota soinu-tresnekin jotako piezak entzuteko balio du. Era honetan egindako bisiten iraupena oso aldakorra da; badago buelta 30 minututan egiten duenik, eta badago 2 ordu pasatzen dituenik ere.