Informazio praktikoa

Zerbitzuak

Soinu-tresna erakusketaren bisitak arruntak (audioarekin) eta gidatuak (bakarka eta taldeka) izan daitezke.

Bisita sarrera prezioak:

  • Bisita arrunta (audioarekin): 3€ (BEZ barne).
  • Bisita gidatua (gutxienez 5 eta gehienez 20 bisitari): 7€ (BEZ barne) pertsonako.
  • Hitzartutako talde bisita gidatuak (gehienez 25 lagun): taldea 70€ (BEZ barne).

Bisita gidatuek 90 minutu inguru irauten dituzte. Aurretik hitzartu behar dira eta orduan zehaztu behar da zein hizkuntzatan nahi den:

  • Euskaraz
  • Gazteleraz
  • Frantsesez
  • Ingelesez

Urtean zehar herri musika kontzertuak eta bestelako ekintzak antolatzen dira.

 

Ordutegiak

Asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala:

  • Goizez 10:00-14:00
  • Arratsaldez 15:00-18:00

Larunbata:

  • Goizez 10:30-14:00
  • Arratsaldez 15:30-19:30
 

Dokumentazio zentroa: ikerketa eta kontsultak

Dokumentazio zentroan kontsultak egiteko aurretik hitzartu behar da.