19TH CONFERENCE ON POPULAR MUSIC: TRADITIONAL REPERTORIES: COLLECTION AND ORGANIZATION

Septembre 18 2020 - Septembre 20 2020 / Donostia, Errenteria, Oiartzun / Programme / Izena eman behar da

AZKEN ORDUKO OHARRA (2020ko uztailak 10)

Egun on:

Herri Musikaren 19. Jardunaldiak antolatu ditugun Soinuenea, Musikene eta Eresbil bildu gara data berria zehazteko eta irailaren 18 eta 20 artean izatea adostu dugu.

Osasun egoera ez da martxoan Herri Musikaren 19. Jardunaldiak atzeratzera eraman gintuena bezain larria, baina oraindik ere kontuz ibili beharra dago. Hori dela eta, osasun arloko langileengandik datozen gomendioak kontuan hartuaz izango dira egitarauko ekitaldiak.

Izena emateko inprimaki berria behean topatuko duzue.

Soinuenea, Musikene, Eresbil


Errepertorio herrikoia: bilketa eta antolaketa

Egin beharrekoak eta arazoak errepertorio herrikoiaren bilketa, transkripzio, analisi eta sailkapenari ekitean

Dorothé Schubarth Galizian bilketa lanean.Soinueneak Eresbil eta Musikenerekin antolatu dituen Herri Musikaren 19. Jardunaldiak errepertorio herrikoien bilketa eta antolaketari buruzkoak izango dira. Gonbidatu berezia izango dugu: Dorothé Schubarth (Basilea, 1944) musikologo suitzarra. 80 eta 90ko hamarkadetan argitaratutako Cancioneiro Popular Galego lan mardulean Galiziako ahozko ondarearen lagin garrantzitsua bildu zuen Schubarthek, Antón Santamarina hizkuntzalariarekin batera. Bi ikerlariak jardunaldietan izango ditugu, eta Schubarthek Hungariako kantutegiaz duen jakintza eta transkripzioan duen esperientzia aberatsa baliatuz, sinposio bat eta egun erdiko bi lan-saio prestatu ditugu.

Musikari, ikasle, irakasle, ikerlari eta publiko interesdunari zuzenduriko saio hauetan, egungo etnomusikologian oraindik ere eztabaidagai diren gaiak landuko ditugu.

Egitarauko sinposiora, lansaioren batera edota bazkariren batera etorri nahi duenak izena emateko orria beteta bidali beharko du komunikazio@soinuenea.eus helbidera edo deitu 943493578 telefonora. Izena emateko epea irailaren 7an bukatuko da.

Hona segidan egitarau osoa.

EGITARAUA

MARTXOAK 13, OSTIRALA

SINPOSIOA. Musikene (Europa Plaza, 2; Donostia)

9:30 – 10:00 Harrera

10:00 – 10:15 Jardunaldien aurkezpena: Musikene, Eresbil, Soinuenea

10:15 – 12:00 El cancioneiro galego

Antón Santamarina - Dorothé Schubarth

12:00 – 12:15 Galderak

12:15 – 12:30 Atsedenaldia

12:30 – 13:00 La música tradicional en el archivo de Eresbil

Pello Leiñena (Eresbil)

13:00 – 13:30 Breve presentación del Cancionero Popular Vasco

Itziar Navarro – Juan Mari Beltran (Soinuenea)

13:30 – 13:45 La música tradicional y popular en Musikene

Itziar Larrinaga – Elixabete Etxebeste (Musikene)

13:45 – 14:00 Galderak

 

14:00 – 15:30 Bazkaria (Café de Mario, menu osoa 14 €/menu erdia 10 €)

 

15: 30 – 16:45 El canto popular europeo. Algunos ejemplos

Dorothé Schubarth

16:45 – 17:00 Atsedenaldia

17:00 – 18:30 Mahai-ingurua

D. Schubarth, A. Santamarina, Eresbil, Musikene, Soinuenea, APOI-MPG

 

LANSAIO MONOGRAFIKOAK Dorothé Schubarthekin

MARTXOAK 14, LARUNBATA

TRANSKRIPZIO LANSAIOA. Eresbil (Alfonso XI, 2; Errenteria)

10:00 – 11:00 Estilos vocales en el canto europeo y cómo documentarlos en la transcripción

Dorothé Schubarth

11:00 – 14:00 Transkripzio lansaioa Dorothé Schubarthekin

 

14:30 – 17:30 Bazkaria Auzokalte elkartean. Ergoien-Oiartzun. Bazkalondoan Jean Mixel Bedaxagar abeslari zuberotarra ariko da. (20 €)

17:30 – 18:30 Bisita Soinueneara aukeran.

 

MARTXOAK 15, igandea

KATALOGAZIO LANSAIOA. Soinuenea (Tornola, 6; Oiartzun)

10:00 – 11:00 Béla Bartók, A Magyar Népdal: Presentación del cancionero popular húngaro

Dorothé Schubarth

11:00 – 14:00 Katalogazio lansaioa Dorothé Schubarthekin

19th Conference on Popular Music. Presentation and programme (Basque)