Bilduma mota:
Irudi artxiboa 
Zenbakia:
762 
Jatorria:
EUROPA -> EUSKAL HERRIA
EUROPA -> GALIZIA 
Egilea / emailea:

Egilea: Soinuenea; Emaileak: Gremio de Mareantes; Oli Xiráldez; Gustabo Couto; Alex Balbuena; Xaneco Tubío; Juan Mari Beltran; Errege Belda; Ander Barrenetxea Lasarte; Aitor Gabilondo; Ixiar Jauregi

 
Soinu tresnak:

Ahotsa, panderetak, pandeiro, frautas, zanfona, akordeoiak, gaitak, tambor, bombo, txaramelak, bendhir, akordeoia, gitarra, ahotsa, alboka, txistua eta danbolina, zarrabetea, xirolarruak, txalaparta, dultzaina, klarinetea, danborra, atabala, kanabera, arxaluak, zeharkako flauta

 
Klasifikazioa:
Idiofonoak
Menbranofonoak
Aerofonoak -> Flautak
Aerofonoak -> Mihiak
Ahotsa 
Edizio datuak:
2019; Pasaia-Oiartzun; Soinuenea 
Kokapena:
SMEDIA1/bid_2011-2020/2019 
Webgrafia:

2019-09-15 HM Udako kontzertuaren lehen zatia; https://youtu.be/N-qhNYa-4bU; 2020-09-11;

2019-09-15 HM Udako kontzertuaren bigarren zatia; https://youtu.be/Q1pg05V83kY; 2020-09-11

 
Oharrak:
Galiziakoen kontzertua 8 MOV artxibotan banatua dago, eta Beltran laukotearena beste 8tan.  
Edukia:

GREMIO DE MAREANTES (Galizia)

Foliada de Cerdedo

Danza de Arcos de Camariñas

Foliada de Rianxo

Collín Toxos e Frores

Xa fun a Marín

Muiñeira Vella de Perfecto Feijoo

Alalá de Muxía e Foliada de Baiona

Rumba

Foliada de Pontevedra

Danza de Espadas de Redondela

Valse, Xota e Muiñeira de Pazos de Merexo

Os Morenos de Lavadores-Churrusqueira de San Roque

Alalá de Muxía e Foliada de Baiona

-------------------------------------------------------------------------------------

JUAN MARI BELTRAN LAUKOTEA: Kostaldeko soinuak

PASAIAKO BATELEREN ZORTZIKOA (Herrikoia-Pablo Sorozabal). 1965ean Mari Elena de Arizmendi koreografoak "Izarti" nesken dantza talderako Pasaiko Bateleren historian oinarritutako dantza hau muntatu zuen. Gipuzkoako Uztai handiko zortzikoa herri dantza-doinuan oinarriturik Pablo Sorozabalek prestatu zion koreografia berri honetarako musika.

ENE MUTHILIK TTIPIENA (CVPD, 417 - Azkaine, Herrikoia). Azkaineko Larramendi abizeneko marinel bati hartu zion Aita Donostiak, hamaika aldaera eta bertsio dituen kantu ezagun honen bertsio hau.     

BRODAZALEAREN KANTOREA (Lapurdi, Herrikoia). Balada tragikoa den kantu honetan, ontziratutako neska baten bahiketari buruzko historia kontatzen da. 1978an Iruñeko Gaiteroek eta 1986an Marcel Bedaxagarrek, Pierre Caubet, Lakarriko abeslari eta txanbelaria zenari egindako bi grabazio saioetan, besteen artean kantu hau grabatu zuten. Bietan Caubetek hiru bertso kantatu zituen. Baionako “Gure Herria” aldizkariko “Suplemento musical” atalean, 1921eko 35 zenbakian kantu honen hamalau bertsotako bertsioa agertzen da (hemen horietako bederatzi aukeratu ditugu).

KASKAROTE DANTZA (CVPD 1328 - Bidarte-Lapurdi, Herrikoia). Baionako Katedraleko ikonografian agertzen zaigu beste musikarien artean xirolarru-boha jolea. Kaskaroteak izan da Lapurdi aldean ibili zen buhame edo agoten antzeko giza taldea. Itsas lanetan aritzen ziren, arrantzan eta arraia-saltzaile gisa Lapurdi aldean eta bereziki Donibane Lohitzune, Ziburu eta Urruñan. Lapurdiko dantza errepertorioan Kaskarote-dantzaren hainbat bertsio ezagutzen dira. Hau da, Bidarten jasotako bertsio horietako bat.

ONTZI BAT EGIN DA (CPV, 880 - Mugerre-Baiona, Herrikoia). Mugerreko N. Casenaveri hartu zion R. M. Azkuek itsas historia baten zatitxoa kontatzen duen abesti hau.

JEIKI, JEIKI, ETCHENKUAK (Iparraldekoa, Herrikoia). Oso ezaguna da Iparraldeko marinelen artean ereserki baten kutsua duen abesti hau. XX. mende hasierako hainbat argitalpenetan agertzen da. Besteak beste  "Chants Populaires du Pays Basque", "Gure Herria" eta "Gure kantiak" abesti bildumetan.

MILLA ZORTZIREUN DA CINCUENTA Y CUATRUAN (CPV, 655 - Hondarribia, Herrikoia). Hondarribian hartu zuen R.M. Azkuek baleen arrantzen inguruko kontuak aipatzen dituen abesti hau. Biltzaile berak ematen ditu arrantzale honen inguruko honako azalpenak: "Luis Gaizto", Hondarribian bizi izan zen arpoilari ondarrutar bat zen. Ikusi Auspoa 133. Balearenak: 1854an Donostian gertatutako balea honen harrapaketaren kontakizuna 11 bertsotan.

PASAIAKO  HERRITIK (Pasai Donibane, Herrikoia). Oso berezia da Pasai Donibaneko Imanol Goikoetxeari bideoan hartu genion Xenpelarren bertso ezagun hauen bertsioan agertzen den doinua. Hartu genion baita ere "Pasaiako kanalian" bertsoaren aldaera (Doinutegi. Imanol Goikoetxea).

ALE, ARRAUNEAN (CPV, 691 - Zumaia, Herrikoia). Zumaiako Manuel Beobideri hartu zion R.M. Azkuek, arraunlariek arraunean ari zirela erritmoa markatzeko eta animoak emateko kantatzen zuten abesti hau.

KRISTOBAL COLON (CVPD 232, Herrikoia). Luzaideko Michel Caminori hartu zion 1944an Aita Donostiak Kristobal Colonaren historia kontatzen duen abesti hau. Michelek aitona eta birraitonarengandik ikasi zuen abesti hau. Besteak beste, oso kuriosoa da Colonek aukeratutako tripulazioari buruz hitz egiten denean bertan aipatzen den euskaldunen presentzia. Guztira 21 bertso dira (hemen horietako sei aukeratu ditugu).

SANTULARI ZETAN DOA PORTUGALETERA (CPV, 242 - Mundaka, Herrikoia).  R. M. Azkuek bere ama zen Mundakako Maria del Carmen Aberasturiri hartu zion marinelen giroko abestitxo hau.

BARKORA, MARIÑELAK (CVPD 257 - Lekeitio). Hona hemen Lekeitioko Amantzi Urriolabeitiari hartutako arraunlarien giroko abestia. Amantzik esanten zuenez Lekeitioko haur eskolan kantatzen zuten abesti hau 1887. urte arte.

PARTIDA TRISTEA TERNUARA (Hitzak: 1798koak / Musika: Juan Mari Beltran). 1798koak dira Ternuarako bidaia baten tragedia kontatzen duten egile ezezaguneko bertso hauek. Guztira 53 bertsoz osatutako bilduma hau hiru ataletan banatua dago: Partida tristea Ternuara (20), Itsasoko perillak (20) eta Ternuako penak (13). Guk “Partida tristea Ternuara” lehen multzoko bederatzi aukeratu ditugu.

MARIÑELEN POLKA. Ternuara joaten ziren euskal arrantzaleen egoera triste eta gogorra kontatzen duen kantu honen ondoren, marinelek izango zituzten momentu alaitsuagoak oroigarritzat harturik, garai hartako polka gisako dantza doinu berri hau sortu dugu.ITSASOA LAINO DAGO (herrikoia).

LEKEITIOKO KAIXARRANKA. Lekeitioko Kaixarranka da herrian egiten den urteko herri ekitaldi nagusia. Gaur egun txistulariak dira martxa eta dantza horiek musikatzen dutenak. Baina badira Lekeitioko ikonografia zaharrean agertzen diren beste soinulariak, adibidez xirolarru-joleak.

Xirolarru-joleen presentzia nabarmena da euskal kostaldeko ikonografian: Baionako katedralean, Biarritzeko Santa Eujenia elizan, Debako parrokian eta garrantzitsuenetakoa Lekeitioko Andre Mariaren Jasokundearen elizan agertzen direnak.

(Bisak)

 
Formatua:
MOV 
Iraupena:
01:01:42, 01:13:28