Berriak

  • Jardunaldiak
    HERRI MUSIKAREN 7. JARDUNALDIAK: Kanpaiak eta ezkilak

    HERRI MUSIKAREN 7. JARDUNALDIAK: Kanpaiak eta ezkilak

    2008 Azaroa 29 - 2008 Azaroa 30 / Azaroaren azkeneko asteburuan, azaroak 29 eta 30, ospatuko diren 7. Herri Musikaren Jardunaldiek kanpaiei buruz gehixeago jakiteko aukera emango digute. Haiei dagozkien alde ezberdinak azalduko dituzte Euskal Herriko eta Valentziako hainbat adituk, horien artean lekuaren arabera aldatzen diren jotzeko zenbait era entzuteko aukera izango da.

    Info gehiago
  • Jardunaldiak
    HERRI MUSIKAREN VI. JARDUNALDIAK: ALBOKARIEN HERNANIKO XIV. TOPAKETA

    HERRI MUSIKAREN VI. JARDUNALDIAK: ALBOKARIEN HERNANIKO XIV. TOPAKETA

    2007 Azaroa 17 - 2007 Azaroa 18 / Aurten seigarrengoz, Herri Musika Jardunaldiak antolatzen ditu Herri Musikaren Txokoak, oraingoan Hernani Musika Eskola Publikoko herri soinu-tresnen mintegiarekin lankidetzan. Izan ere, alboka hautatu dugu gaitzat jardunaldi hauetarako, eta Hernaniko eskolak 13 urtez antolatu dituen albokari topaketek oinarri ezin hobea eskaintzen dute soinu-tresna honen inguruko zaleak bildu eta beronen egoeraz gogoeta egiteko. Hortaz, 6. Herri Musika Jardunaldiaz gainera Albokarien Hernaniko 14. Topaketa ere izango da ekimen hau.

    Info gehiago
  • Jardunaldiak
    HERRI MUSIKAREN V. JARDUNALDIAK: Panderoaren inguruan

    HERRI MUSIKAREN V. JARDUNALDIAK: Panderoaren inguruan

    2006 Azaroa 25 - 2006 Azaroa 26 / Bosgarren Herri Musika Jardunaldiak bi elkarte lagunekin batera antolatuko ditugu: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea eta Pontevedrako Conservatorio de Música Tradicional y Folque de Lalín. Aurrekoetan bezala gai baten inguruan arituko gara bosgarren edizio honetan. Oraingoan herri musikan presentzia oso handia duen panderoa edo pandereta.

    Info gehiago
  • Jardunaldiak
    HERRI MUSIKAREN IV. JARDUNALDIAK: Danboliteroen iragana, oraina eta geroa

    HERRI MUSIKAREN IV. JARDUNALDIAK: Danboliteroen iragana, oraina eta geroa

    2005 Azaroa 26 - 2005 Azaroa 27 / Aurtengo Herri Musikaren Jardunaldien asmoa, ikuspegi ezberdinetatik danbolinteroen iragana, oraina eta etorkizunari begiratutxo bat egitea da, horretarako Jardunaldi hauek eztabaidarako eta esperientziak ezagutzeko nahiz elkar-trukatzeko eskaintzen duten plaza baliatuz.

    Info gehiago
  • Jardunaldiak
    HERRI MUSIKAREN III. JARDUNALDIAK: Herri musika eta herri dantza hezkuntza sarean

    HERRI MUSIKAREN III. JARDUNALDIAK: Herri musika eta herri dantza hezkuntza sarean

    2004 Azaroa 27 - 2004 Azaroa 28 / Herri musika eta herri dantzak duten izaera sortzailea berrindartuz bizi-bizirik mantentzea, Euskal Dantzarien Biltzarra eta Herri Musikaren Txokoaren kezka nagusienetakoa da, beste askorenaren moduan noski. Hau oso zaila izango da ordea, ikasteko eta formakuntzarako transmisio sistema egokiak asmatzen eta erabiltzen ez badira. Herriaren eguneroko bizitzan ez dute hauek nahi eran jarraitzerik hezkuntza sarean dauzkagun era ezberdinetako ikastetxeek zein metodo darabiltzaten eta egitarauetan gai honi zer nolako garrantzia eta tratamendua ematen zaion kontuan hartzen ez bada. Hori dela eta, Herri Musikaren 3. Jardunaldiak antolatzeko, Ikastolen Federazioari gai hauxe proposatu genion. Eta honela gatoz hiru erakundeak elkarrekin "Herri musika eta dantza hezkuntza sarean" nola dauden eta nola dabiltzan aztertzeko asmoz.

    Info gehiago