Berriak

  • Jardunaldiak
    HERRI MUSIKAREN III. JARDUNALDIAK: Herri musika eta herri dantza hezkuntza sarean

    HERRI MUSIKAREN III. JARDUNALDIAK: Herri musika eta herri dantza hezkuntza sarean

    2004 Azaroa 27 - 2004 Azaroa 28 / Herri musika eta herri dantzak duten izaera sortzailea berrindartuz bizi-bizirik mantentzea, Euskal Dantzarien Biltzarra eta Herri Musikaren Txokoaren kezka nagusienetakoa da, beste askorenaren moduan noski. Hau oso zaila izango da ordea, ikasteko eta formakuntzarako transmisio sistema egokiak asmatzen eta erabiltzen ez badira. Herriaren eguneroko bizitzan ez dute hauek nahi eran jarraitzerik hezkuntza sarean dauzkagun era ezberdinetako ikastetxeek zein metodo darabiltzaten eta egitarauetan gai honi zer nolako garrantzia eta tratamendua ematen zaion kontuan hartzen ez bada. Hori dela eta, Herri Musikaren 3. Jardunaldiak antolatzeko, Ikastolen Federazioari gai hauxe proposatu genion. Eta honela gatoz hiru erakundeak elkarrekin "Herri musika eta dantza hezkuntza sarean" nola dauden eta nola dabiltzan aztertzeko asmoz.

    Info gehiago
  • Jardunaldiak
    HERRI MUSIKAREN II. JARDUNALDIAK: Herri Musika eta Herri Dantza

    HERRI MUSIKAREN II. JARDUNALDIAK: Herri Musika eta Herri Dantza

    2003 Azaroa 29 - 2003 Azaroa 30 / Herri Musikaren inguruko gaiei buruko azterketak eta gogoetak egiteko sortu zen “Herri Musika Jardunaldiak” izeneko egitasmoa eta 2002ko azaroan Bertsozale Elkartea eta Oiartzungo Bertso Eskolarekin elkarlanean “Herri Musika-Bertsolaritza” gai harturik 1. Jardunaldiak ospatu genituen. Horien balorazio baikorrak bultzatu gaitu bide horretatik jarraitzera eta aurten 2. edizioa antolatzera. Hasieran esaten genuen bezala, urtez urte gai monografikoa aurkeztu eta jorratuko nahi dugu. Horrela, Herri Musikaren Jardunaldien 2. edizio honetarako HERRI MUSIKA ETA HERRI DANTZA izeneko gaia aukeratu dugu. EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA eta HERRI MUSIKAREN TXOKOAk antolaturik, Oiartzunen, 2003-11-29 eta 30ean ospatuko ditugu.

    Info gehiago
  • Jardunaldiak
    HERRI MUSIKAREN I. JARDUNALDIAK: Herri musika-bertsolaritza

    HERRI MUSIKAREN I. JARDUNALDIAK: Herri musika-bertsolaritza

    2002 Azaroa 30 - 2002 Abendua 01 / Beste gizarte orok bezala, Euskal gizarteak ere, mendeetan zehar bere poz-neke eta sentimenduen adierazle bikaintzat har genezaken herri musika propioa garatu izan du, bertsogintzarekin lotura estuan eta gaur oraindik, bihotzak taupa egiten jarraitzen dio. Ezin esan, ordea, zailtasunik gabeko bidea egiten ari denik, industrializazio garaiak lehenik eta industri osteko garai aldakorrak ahalegin berezia eskatzen du herri musika eta bertsolaritzaren geroratzeak.

    Info gehiago