-
Jardunaldiak
HERRI MUSIKAREN 13. JARDUNALDIAK: INTONAZIOAK eta KANTU TRADIZIONALA
2014 Azaroa 15 - 2014 Azaroa 16 /
-
Jardunaldiak
HERRI MUSIKAREN 12. JARDUNALDIAK: Ikus-Entzunezko Bildumen Kudeaketa
2013 Azaroa 12 - 2013 Azaroa 17 /
Soinuenea-Herri Musikaren Txokoak antolatuta Oiartzunen urtero ospatzen diren HM Jardunaldietako aurtengo edizioa "IKUS-ENTZUNEZKO BILDUMEN KUDEAKETA” gaiari buruz izango da.
Herri Musikaren 12. Jardunaldien edizio honen antolaketan, Soinueneak Errenteriako Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboaren laguntza aparta izan du, bai mintegiaren osaketan, kudeaketan eta parte hartzean.
-
Jardunaldiak
HERRI MUSIKAREN 11. JARDUNALDIAK: Herri Musika Bildumak
2012 Azaroa 12 - 2012 Azaroa 17 /
Aurten jardunaldiei Herri Musika Bildumak izenburua jarri zaie. Izenburuak esaten duen bezala herri musikari lotutako bildumen nondik-norakoak aztertuko dira Soinueneak Irungo Ikusteko musika-Música para ver eta Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen laguntzarekin antolatutako jardunaldietan.
-
Jardunaldiak
HERRI MUSIKAREN 10. JARDUNALDIAK: Erromatarren eta Baskoi haien musikaren inguruan
2011 Uztaila 15 - 2011 Uztaila 16 /
Irunen dagoen Oiasso Erromatar Museoarekin elkarlanean antolatutako jardunaldiak izango dira aurtengoak.
-
Jardunaldiak
HERRI MUSIKAREN 9. JARDUNALDIAK: Inauterien Joan-Etorria. Emanaldi-prozesuak eta formulak
2010 Azaroa 27 - 2010 Azaroa 28 /
Inauteria etenik ezagutzen ez duen aldaketan dago. Ez bere zentzuan bakarrik, baita bere formetan, edukietan eta osatzen duten ataletan ere.