-
Kontzertuak
HM Udako kontzertua: Juan Mari Beltran, Luis eta Jose Mari Astiasaran eta Formatia Flueras taldea
2007 Uztaila 21 / Uztaila bukaeran trikitixa eta alboka elkarrekin izango ditugu Juan Mari Beltran eta Astiasaran anaien eskutik. Formatia Flueras taldeak berriz Moldaviako doinuak ekarriko dizkigu.
-
Kontzertuak
HM Udaberriko kontzertua: Inazki taldea eta Dani García de la Cuesta
2007 Maiatza 12 / Udaberri honetan Lapurdiko Inazki taldea eta Asturias aldetik datorren Dani García de la Cuesta izango ditugu Ergoiengo Auzokalte elkartean arratsaldeko 6:30tan.
-
Kontzertuak
HM Neguko kontzertua: Julen Begoña, Josu Landeta eta Asier Arroyuelo eta Italiako Suoni della terra
2007 Urtarrila 13 / Urte berria hasteko Bizkaitik alboka, panderoa eta ahotsa erabiltzen dituzten Julen Begoña, Josu Landeta eta Asier Arroyuelo izango ditugu. Beraien saioaren ondoren Italiako doinuak entzuteko aukera izango dugu Suoni della Terra bikoteari esker.
-
Kontzertuak
HM Udazkeneko kontzertua: Iruñako udal txistulariak eta 21 BOTOI bikotea
2006 Urria 28 / Iruñako txistulariek eta Marinette Bonnert eta Pere Romaní-k osatutako 21 BOTOI bikoteak 18:30etan hasiko dute kontzertua Herri Musikaren Txokoaren ondoan dagoen Auzokalte elkartean.
-
Kontzertuak
HM Udako kontzertua: Aintzina taldea eta Errioxatik Fernando Jalón eta Javier Soldevillak osatutako bikotea
2006 Uztaila 01 / Kontzertua Auzokalten izango da, Herri Musikaren Txokoaren ondoan, arratsaldeko 18:30-etan. Kontzertuaren ondoren afaria izango da kontzertuan parte hartu duten musikariekin.