"Cobla de tres quartans" kataluniako musika talde tradizionalaren tailerra eta Oiartzungo HM Eskolako Xirolarru Taldearen kalebuelta

2018 Abendua 16 - 2018 Abendua 16 / Madalensoro pilotalekua. 2018-12-16 goizeko 11:00etan.

Bufalodre taldeko hiru musikariak Daniel Carbonell (tarota), Francesc Sans (sac de gemesc) eta Iris Gayetek (flabión, tamboril) emango dute soinu-tresna hauen eta hauek osatzen duten kataluniako Cobla de tres quartans formazio musikalaren tailerra abenduaren 16an goizeko 11:00etan Madalensoro pilotalekuko Oiartzungo HM eskolaren egoitzan.

Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da abenduaren 14a baino lehen helbide honetan: artxiboa@soinuenea.eus.

Ondoren kataluniako taldeak eta Oiartzungo HM eskolako Xirolarru Taldeak kalebuelta emango dute Elizaldeko kaleetan zehar.