Arozenatarren kontzertu didaktikoa. Txistua Oiartzunen

2021 Otsaila 27 - 2021 Otsaila 27 / Donestebe Eliza, Oiartzun. Arratsaldeko 17:00etan

Esku bakarreko zuzeneko txirula danborraren laguntzaz XII. mendean sortzen eta Europa guztian zehar zabaltzen den musika tresna bikotea dugu, Euskal Herrian txistuaren formarekin ezagutzen duguna. Eta Oiartzunen, dakigula, XVI. mendetik presente dugu (aurrez jotzen zela pentsa bagenezake ere). Arozenatarrak berriz, Lizartzan sortu eta Oiartzunen errotutako lau belaunaldiz osatutako txistulari saga osatzen dute. Saio honetan hain gurea den musika tresna zahar honen nondik norakoak agertuko dizkigute, era didaktiko batean eta gure bailararekin zerikusia duen errepertorio batean oinarriturik, berezkoa duten ikuspegi umoretsu eta ludikoa ahaztu gabe.

Aitor Arozena

GEHIENEZKO AFOROA 60 LAGUN.Izen emateak: 645005496