Erraldoiak eta buruhandiak sortzen. 1. Tailerra Abaraxka Ludotekan

2018 Azaroa 10 - 2018 Azaroa 10 / Abaraxka Ludoteka, Kontzejupe plaza z/g. OIARTZUN. 2018-11-10 arratsaldeko 16:30etan

Datozen hilabetetan, azaroa eta martxoa bitartean, Soinuenea Fundazioak eta Abaraxka Ludotekak erraldoi eta buruarinak egiteko eta hauek dantzatzen ikasteko tailer ezberdinak antolatuko ditu. Haur eta nerabeak  gure folklorean txertatua dauden figura hauek ezagutzeko, egiteko eta dantzatzen ikasteko aukera izango dute. Lan honetan Buruarinak enpresan lan egiten duten kideek lagunduko digute. Azken helburua, Oiartzun aldean erraldoi eta buruarin txiki hauekin konpartsa bat sortzea da.

Lehenego tailer honetan bideo argazki eta musikaz lagunduz erraldoi eta buruarinei buruz informazioa emango da: noiz erabiltzen diren, zer irudikatzen duten, zein musika dantzatzen duten eta abar. Aldi berean hilabete hauetan gauzatuko diren tailerren antolakuntza, informazioa eta helburuen azalpenak emango dira. Ludotekan erraldoi eta buruarinak izango dira.