-

Kontzertuak
HM Udako kontzertua: Juan Mari Beltran, Luis eta Jose Mari Astiasaran eta Formatia Flueras taldea
2007 Uztaila 21
Uztaila bukaeran trikitixa eta alboka elkarrekin izango ditugu Juan Mari Beltran eta Astiasaran anaien eskutik. Formatia Flueras taldeak berriz Moldaviako doinuak ekarriko dizkigu.
-

Kontzertuak
HM Udaberriko kontzertua: Inazki taldea eta Dani García de la Cuesta
2007 Maiatza 12
Udaberri honetan Lapurdiko Inazki taldea eta Asturias aldetik datorren Dani García de la Cuesta izango ditugu Ergoiengo Auzokalte elkartean arratsaldeko 6:30tan.
-

Kontzertuak
HM Neguko kontzertua: Julen Begoña, Josu Landeta eta Asier Arroyuelo eta Italiako Suoni della terra
2007 Urtarrila 13
Urte berria hasteko Bizkaitik alboka, panderoa eta ahotsa erabiltzen dituzten Julen Begoña, Josu Landeta eta Asier Arroyuelo izango ditugu. Beraien saioaren ondoren Italiako doinuak entzuteko aukera izango dugu Suoni della Terra bikoteari esker.
-

Kontzertuak
HM Udazkeneko kontzertua: Iruñako udal txistulariak eta 21 BOTOI bikotea
2006 Urria 28
Iruñako txistulariek eta Marinette Bonnert eta Pere Romaní-k osatutako 21 BOTOI bikoteak 18:30etan hasiko dute kontzertua Herri Musikaren Txokoaren ondoan dagoen Auzokalte elkartean.
-

Kontzertuak
2006 Uztaila 01
Kontzertua Auzokalten izango da, Herri Musikaren Txokoaren ondoan, arratsaldeko 18:30-etan. Kontzertuaren ondoren afaria izango da kontzertuan parte hartu duten musikariekin.
-

Kontzertuak
HM Udaberriko kontzertua: Jon Bergaretxe abeslari oiartzuarra eta Dulzaineros del Bajo Aragón taldea
2006 Apirila 08
Kontzertua Herri Musikaren Txokoaren aldamenean dagoen Auzokalte elkartean izango da eta arratsaldeko 6 t'erditan hasiko da.
-

Kontzertuak
HM Neguko kontzertua: Joxan Goikoetxea (Hernani) eta Paris- Lazarevitch (Frantzia) bikotea
2006 Otsaila 04
Aurtengo Negu Kontzertuan,Joxan Goikoetxearen akordeoiaren eta Paris-Lazarevitch bikotearen xirularruen doinuak entzuteko aukera izango dute HM Txokora gerturatzen diren ikusleak, 18.30tik aurrera.
-

Kontzertuak
HM Udazkeneko kontzertua: Ansa Ahizpak (Arano) eta Morellako gaiteroak (Castellon)
2005 Urria 22
Ansa Ahizpen kantuak eta Morella inguruko dultzaina hotsak.
-

Kontzertuak
"Juan Arriola eta Juanjo Otxandorena" (Euskal Herria) eta "Galandum Galundaina" (Portugal)
2005 Uztaila 02
Juan Arriolaren bibolina eta Juanjo Otxandorenaren bouzoukiaren arteko elkarsaioa alde batetik, eta bestetik Galandum Galundaina taldearen Terras de Miranda inguruko doinuak.
-

Kontzertuak
2005 Apirila 23
Faltzeseko hiru joteroak inguruko jotak kantatuko dizkigute, Enriqueren kitarraz lagunduta. Zanfoña, gaita, ahotsa, panderoa eta damborra entzungo ditugu gero, musikari asturiar hauen eskutik.