Fitxa osoa
Musikenek Euskal Musika Tradizionala izeneko Ikastaroa jarriko du martxan 2025-2026 ikasturtean.
45 ECTSko prestakuntza eskainiko du Musikenek Euskal Musika Tradizionalean 2025 – 2026 ikasturtetik aurrera, bere konpetentzia profesionalak hobetu nahi dituzten, etengabeko prestakuntzan interesa duten edota Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskoletan eskolak emateko gaikuntza eskatu nahi duten sustrai tradizionaleko instrumentistei zuzendutakoa (maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretuak ezarritakoaren arabera).