SOINUTRESNAK EUSKAL HERRI MUSIKAN

Gure herri musika berreskuratu nahi badugu, aurretik nolakoa izan den ezagutu behar dugu eta hori da guk, apaltasun handiz, lan honen bidez bete nahi duguna. Halako erronka baten agerpen zabal eta sakona egiteko bi gauza behar dira; dedikazio handia eta arlo desberdinetako (etnomusikologia, antropologia, historia, ....) adituen elkarlana.

Guk ez ditugu izan azalpen osatuagoa eman ahal izateko behar diren ezagupenak, baldintzak eta denbora. Hori beste baterako geratuko da. Hemen, gure ahalmen eta gaitasunak ematen duten neurrian, berri ugari emango dugu. Horretarako, gure aurretik egin diren informazio bilketetan eta guk zuzenean bildutakoan oinarrituko gara.