Irudi galeria
Audioa
Fitxa osoa
- Bilduma mota:
- Soinu-tresnak
- Zenbakia:
- 1020
- Jatorria:
- EUROPA -> EUSKAL HERRIA
- Egilea / emailea
- Ez dakigu.
- Soinu-tresnak:
XIRULA; TXIRULA; TXILIBITUA; TXISTUA
- Soinu-tresna mota:
- Aerofonoak -> Flautak -> Zuzen (esku bakarrekoa) + Txulubita
- Kokapena:
- Erakusketa biltegia; aerofonoak
- Eskurapenaren azalpena:
- Emana; Donostiarra den Mikel Barrerok emana.
- Oharrak:
- Emaileari hartutako informazioa: Txirula, orain dela 25 urte Gipuzkoako baserri batean agertua. Neska lagun batek eraman zuen baserri hartara eta bertako ikuiluan, bazter batean aurkitu zuen. Bertako gizonak esan zion: 'nire aitonarena zen, artzaia zen eta ardiekin mendira joaten zenean eramaten zuen soinu-tresna hau eta jotzen zuen'.
- Deskribapena:
Ezpelez egindako hiru zuloko flauta zuzen daa. Zurezko ahokoa du eta goikaldetik hautsia dago, kalpoaldeko zatitxo bat eta takoa galdu dituelarik. Metalezko bisela dauka. Zurezko euskarria dauka.
- Materialak:
- ZURA; EZPELA
- Neurriak:
- L.: 32,2