XIRULARRUA

Juan Mari Beltran euskal musikariak eta Fernando Jalón errioxarrak CD-liburu honetan zahagidun gaitak Euskal Herrian eta Errioxan izan duen presentzia jorratzen dute.Alde batetik grabaketan Errioxa, Kostaldea eta Pirinio aldeetako dantza, erritmo eta estilo melodiko ezberdinez osatutako barietate handiko herri doinu eta piezak sartu dituzte, baita erritmo eta forma tradizionaletan oinarritutako xirolarruarentzat sortutako pieza berriak ere. Bestalde CD horren ondoan ehun orrialdeko liburuxka bat gehitu dute. Bertan, lanaren aurkezpenarekin batera diskoan sartu duten errepertorioaren azalpena eta musikarien ibilbidea, jo dituzten piezen partiturak, "Xirolarrua. Zahagidun gaita Euskal Herrian" ikerlana, adibide ikonografikoak dituen eranskina eta bibliografia ikusiko ditu irakurleak.Aurkibidea:01. ERRIOXAKO KALEBUELTAK02. GURE ATSEGINA03. ARIN-ARIN - MARTIRIETA04. OZKABARTE05. ZELATUN06. HERNANIKO BURUHANDIEN DANTZA07. ESKUERNAGAKO MAKIL JOKOA08. EUSKAL BALEAZALEAK09. MAZURKA ZUBEROTARRA10. HAU DANTZA11. NAXERAKO BUELTAK12. AÑARXUME13. DIEGO14. JOTA MONTTE15. PORRUSALDA MONTTE16. BAZTANGO SAGAR-DANTZA17. KADRILE COPAIN MAULETARRA18. DANBOLINTEROEN KONTRAPASA19. ZARAGI DANTZA20. TXULALAI21. TXIMISTARRI22. ORHIKO XORIA