19 JOURNÉES DE MUSIQUE POPULAIRE : RÉPERTOIRES TRADITIONNELLES: COLLECTE ET ORGANISATION

18 Septembre 2020 - 20 Septembre 2020 / Donostia, Errenteria, Oiartzun / Sans date / Il faut s'inscrire

AZKEN ORDUKO OHARRA (2020ko abuztuak 14)

19. Herri-Musika Jardunaldiak momentuz datarik gabe

Irailaren 18tik 20ra birprogramatu genituen 19. Herri-Musika Jardunaldiak momentuz data berririk gabe atzeratzea erabaki dugu antolatzaileok. Une honetan osasun agintaritzak gisa honetako ekitaldiak egitea baimentzen badu ere, egoera guztiz egonkortu arte aurrez aurreko jende pilaketa ekiditea adostu dugu. Ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ezin dugu ahaztu arrisku taldeetako hizlari eta parte hartzaileak ditugula, eta jardunaldietara etortzeko bidaiak zein egonaldiak alferrikako arriskua ekar lekiekeela.

Eztabaidarako eta formaziorako topaleku honen deialdi berria finkatzen dugunean izango duzue gure berri.

2020ko abuztua

Soinuenea, Musikene, Eresbil


Errepertorio herrikoia: bilketa eta antolaketa

Egin beharrekoak eta arazoak errepertorio herrikoiaren bilketa, transkripzio, analisi eta sailkapenari ekitean

Dorothé Schubarth Galizian bilketa lanean.

Soinueneak Eresbil eta Musikenerekin antolatu dituen Herri Musikaren 19. Jardunaldiak errepertorio herrikoien bilketa eta antolaketari buruzkoak izango dira. Gonbidatu berezia izango dugu: Dorothé Schubarth (Basilea, 1944) musikologo suitzarra. 80 eta 90ko hamarkadetan argitaratutako Cancioneiro Popular Galego lan mardulean Galiziako ahozko ondarearen lagin garrantzitsua bildu zuen Schubarthek, Antón Santamarina hizkuntzalariarekin batera. Bi ikerlariak jardunaldietan izango ditugu, eta Schubarthek Hungariako kantutegiaz duen jakintza eta transkripzioan duen esperientzia aberatsa baliatuz, sinposio bat eta egun erdiko bi lan-saio prestatu ditugu.

Musikari, ikasle, irakasle, ikerlari eta publiko interesdunari zuzenduriko saio hauetan, egungo etnomusikologian oraindik ere eztabaidagai diren gaiak landuko ditugu.

Egitarauko sinposiora, lansaioren batera edota bazkariren batera etorri nahi duenak izena emateko orria beteta bidali beharko du komunikazio@soinuenea.eus helbidera edo deitu 943493578 telefonora. Izena emateko epea irailaren 7an bukatuko da.

 

Hona segidan egitarau osoa.

EGITARAUA

Irailak 18, OSTIRALA

SINPOSIOA. Musikene (Europa Plaza, 2; Donostia)

9:30 – 10:00 Harrera

10:00 – 10:15 Jardunaldien aurkezpena: Musikene, Eresbil, Soinuenea

10:15 – 12:00 El cancioneiro galego

Antón Santamarina - Dorothé Schubarth

12:00 – 12:15 Galderak

12:15 – 12:30 Atsedenaldia

12:30 – 13:00 La música tradicional en el archivo de Eresbil

Pello Leiñena (Eresbil)

13:00 – 13:30 Breve presentación del Cancionero Popular Vasco

Itziar Navarro – Juan Mari Beltran (Soinuenea)

13:30 – 13:45 La música tradicional y popular en Musikene

Itziar Larrinaga – Elixabete Etxebeste (Musikene)

13:45 – 14:00 Galderak

 

14:00 – 15:30 Bazkaria (Café de Mario, menu osoa 14 €/menu erdia 10 €)

 

15: 30 – 16:45 El canto popular europeo. Algunos ejemplos

Dorothé Schubarth

16:45 – 17:00 Atsedenaldia

17:00 – 18:30 Mahai-ingurua

D. Schubarth, A. Santamarina, Eresbil, Musikene, Soinuenea, APOI-MPG

 

LANSAIO MONOGRAFIKOAK Dorothé Schubarthekin

Irailak 19, LARUNBATA

TRANSKRIPZIO LANSAIOA. Eresbil (Alfonso XI, 2; Errenteria)

10:00 – 11:00 Estilos vocales en el canto europeo y cómo documentarlos en la transcripción

Dorothé Schubarth

11:00 – 14:00 Transkripzio lansaioa Dorothé Schubarthekin

 

14:30 – 17:30 Bazkaria Auzokalte elkartean. Ergoien-Oiartzun. Bazkalondoan Jean Mixel Bedaxagar abeslari zuberotarra ariko da. (20 €)

17:30 – 18:30 Bisita Soinueneara aukeran.

 

Irailak 20, igandea

KATALOGAZIO LANSAIOA. Soinuenea (Tornola, 6; Oiartzun)

10:00 – 11:00 Béla Bartók, A Magyar Népdal: Presentación del cancionero popular húngaro

Dorothé Schubarth

11:00 – 14:00 Katalogazio lansaioa Dorothé Schubarthekin

Personnalisation des cookies

Cookies Analytics

Ce site Internet utilise les cookies de tiers afin de calculer le nombre d’utilisateurs et ainsi réaliser la mesure et l'analyse statistique de l’utilisation que font les utilisateurs du service offert. Pour cela, leur navigation est analysée sur notre site Web afin d’améliorer l’offre de produits ou de services que nous leur proposons au moyen du cookie Google Analytics

Cookies pour partager sur les réseaux sociaux

Nous utilisons quelques compléments pour partager sur les réseaux sociaux, pour vous permettre de partager certaines pages de notre site Internet sur les réseaux sociaux. Ces compléments incluent des cookies qui vous permettent de voir correctement combien de fois une page a été partagée.