ALBOKA. INGURU FOLKLORIKOTIK ESKOLARA

LIBURUA + CD (MP3)

Euskal albokarien historian, garai bakoitzak bere albokari motak izan ditu, noski. Hala izan da guk ezagutu ditugun garaietan, eta hala izango zen aurrekoetan ere. Horrela izanik, historian zehar albokari mota bakoitzak izaera, funtzio, errepertorio eta ikasteko modu edo sistema zehatzak izan ditu.Bistan da gaur egungo albokarien jatorria ez dela garai batekoa bezalakoa. Aurrekoekin alderatuz gero, oso bestelakoak dira gaurko albokari gehienen jatorriak, giroak, motibazioak, musika ezaugarriak eta, ziur aski, helburuak. Alboka zuzenean ikasteko aukera gutxi dituzte, eta ikasteko bideetako bat, askorentzat onena, alboka eskola batean izena ematea da. Hori kontuan hartuta eta alboka jo nahi duten albokari berrien helburuak zein diren jakinik, eskakizun horiek guztiak beteko dituen eskola egokia antolatzen saiatzen ari gara.