Full sheet

Oiartzungo auzotako festak aurrera doaz, irailean Gurutze eta Ugaldetxokoen txanda izanik.

Datorren irailaren 8 eta 9rako Gurutzeko Festa batzordeak hainbat ekintza antolatu ditu.

Irailak 8, Ostirala

  • 19.30 – Festetako hasiera

  • 20:00 – Elkarretaratzea

  • 21:00 – Afaria, (janaria norberak ekarrita)

  • Ondoren, mikro irekia

  • 22:00 – XLII. Truk txapelketa (Bizardia Elkartean)

 

Irailak 9, Larunbata

  • 11:00 – II. Sagardo Lehiaketa

  • 11:30 – XII. Tortilla lehiaketa

  • 12:00 – Erraldoi Txikien kalejira

  • 14:00 – Auzo-bazkaria

  • 14:00 – Auzoko erretiratuen bazkaria, Gurutze Berri Jatetxean

(Izena emateko: 606 639 097 edo 669 776 930, azken eguna irailak 6a)

  • 17:00 – I. Pin-pon txapelketa

  • 18:00 – Betiko jolasen olinpiadak

  • 21:00 – Afaria, (janaria norberak ekarrita)

  • 22:00 - herriko taldeen kontzertuak

    • Belamobb

    • Hapenin

    • ProtoKadaver

    • Dantzall sound eta Mxk3r

Larunbatean Xorrola zerbitzua izango da, gaueko 12etatik goizeko 4ak arte, orduro, Gurutzetik hasi eta herriko auzo guztietatik pasako da.

Image gallery