Harri Beltzaren Udako XXIV. Kontzertua: Kanpaiak eta dultzaina.

July 31 2020 - July 31 2020 / Oiartzun, 2020ko uztailaren 31ean

Azken 23 urtetan bezala, HIESAren aurkako oiartzungo Harri Beltza Elkarteak aurten pandemia dela eta ezin izan du bere ohiko kontzertua nahi zuen bezala antolatu. Joan den maiatza bukaeran elkarte honek Soinuenea eta Oiartzungo Kanpa Jole Taldeari baldintza berrietara egokitu zitekeen egitarau bat proposatzea eskatu zien. Honela hiru erakundeek kanpai eta dultzaina kontzertu bat antolatu dute San Inazio egunerako arratsaldeko 19:30etatik aurrera Oiartzungo San Esteban parrokiako kanpai dorretik.

Egitaraua:

1. San Inazio martxa. Dultzaina eta kanpaiak.

2. Aguraingo festa errepika.

3. Ihote baltsa. Dultzaina eta kanpaiak.

4. Laugarrena. Estrenaldia. Egilea: Aitor Arozena

5. Nere sentimentua. Dultzaina eta kanpaiak.

6. Aguraingo festa errepika. Ander Etxarri

7. Agur Jaunak. Dultzaina eta kanpaiak.

Kanpai jolea: Iñaki Zabaleta, Joseba Zabaleta, Larraitz Mitxelena eta Lorena Zalakain oiartzuarrak. Ander Etxarri aguraindarra.

Dultzaineroak: Bittor Carrera, Fernando Gonzalez eta Lorena Zalakain

Harri Beltza Elkartea diruz lagundu nahi duenak ingresoak kontu korronte hauetan egin ditzake:

La Caixa. ES66 2100 4481 02 0200012923

Kutxabank. ES79 2095 5060 16 1061760269