HM Autumn concert: Txorbela otxotea (Euskal Herria) / Canta se gausas (Bigorra)

October 15 2022 - October 15 2022 / Oiartzun town hall / 18:30 / 7 euros

Udazkeneko kontzertua Oiartzungo Udaletxean ospatuko da. Urriaren 15ean izango da arratsaldeko 6 t'erdietan.

Euskal Herriko musika emango duena Arrasateko Txorbela Otxotea izango da. Gure inguruko abesbatzetan aritu diren hamasei abeslarik osatutako taldea da; ahots grabeko abeslariak dira guztiak. Errepertorio zabala eta aberatsa du Txorbela Otxoteak, nagusiki euskal musikako polifonian eta folklorean oinarritutakoa.

Euskal musikaz gain, Bigorrako musika entzuteko aukera izango da oraingo kontzertuan. Gaskoiniako lurralde horretakoa da Canta se gausas! (Kanta ezak ausartzen bahaiz!) elkartea. Gaskoiniako Pirinioetako herri tradizioa ezagutzera ematea du helburu, nagusiki Bigorra eta Biarnoko ahozko tradizioko polifonia eta Gaskoiniako musika eta dantza tradizionala. Elkartea makina bat musikari taldek osatzen dute, eta horietako bi dira Oiartzunen izango direnak: Allegria eta Sorinas.

Allegria zazpi gizonez osatutako taldea da. Abesteko era sakona, indartsua eta askea dute. Haien kantuak beren mendien arima eta izaera transmititzen ditu.

Sorinas, gaskoieraz ahizpak esan nahi duena, Bigorrako lau emakumez osatutako taldea da. Ahozko tradizioko polifonia lau ahotsetan biziarazten dute mendiko kantuen estetika babestuan.

Sarrera 7 eurokoa izango da.

Txorbela otxotea (Euskal Herria) / Canta se gausas (Bigorra)

Types of cookies

Analysis or measurement cookies

These are the cookies that allow us to track and analyze user behavior on our website in order to make improvements based on the analysis of usage data made by users of the service.

Cookies for sharing on social networks

We use some social media sharing add-ons, to allow you to share certain pages of our website on social networks. These add-ons set cookies so that you can correctly see how many times a page has been shared.