Full sheet

Entziklopediaren hirugarren liburukian biltzen diren menbranofono eta idiofonoei buruzko artikuluak idazten Aitor Larrañaga, Ander Moso, Argibel Euba, Emilio Xabier Dueñas, Haritz Garmendia, Iñaki Eguren, Itziar Navarro, Juan Mari Beltran eta Patxi Laborda aritu dira. Haiek idatzitako testua eta bildutako argazkiak Ane Arsuagak bere ilustrazioekin jantzi ditu.

Aurreko liburukietako protagonistak aerofonoak izan badira, oraingoan menbranofono eta idiofonoen txanda izan da.

EZAUGARRIAK

Hizkuntza: euskara.

Orrialdeak: 398.

Oharra: Entzunaldiak atalean deskribatzen diren grabazioak liburukiko entzunaldien aurkibideetan dauden loturak jarraituz entzun daitezke.