Visits for the schools

Eskoletara egiten den bisita gidatuan, Soinueneako soinu-tresnen funtzionamenduari buruzko nozioak emateaz gain, nork, non, noiz eta zein funtziorekin erabili diren azaltzen da. Bisita soinu-jostailuen tailer batekin osatu daiteke.

Gidariak erakusketan dauden 400 soinu-tresna horietako batzuk zuzenean joko ditu eta bisitarien arteko batzuk ere soinu-tresna bat edo beste jotzeko aukera izango dute momentu jakinetan.

Bisitak irauten dituen 90 minutuetan soinu-tresnekin jotako erritmoan dantzatzeko edo haien ondoan kantatzeko aukera sor daiteke.

 

IRAUPENA

Bisita gidatuak gutxi gora behera 90 minutu irauten ditu, baina taldearen beharretara egokitzeko aukera dago.

Prezioa

  • 4-10 pertsona: 8€ pertsona bakoitzeko (BEZ barne).
  • 10-20 pertsona: 80 € (BEZ barne).

ERAKUSKETAREN ANTOLAKETA

Zure bista prestatzeko informazioa erabilgarria duen txosten bat bidaliko dizugu edo nahi izanez gero gure bisita birtualaren bidez eduki multimediak kontsultatu.

Eskoletatik museora gerturatzeko autubus zerbitzua antolatzen dugu.

BISITA HITZARTU

Bisita gidatua aldez aurretik hitzartu behar da Soinueneara idatzi edo deituz. Gogoratu:

Telefonoa: (00 34) 943 493 578

Emaila: soinuenea@soinuenea.eus

 

Eskaintza pedagogiko berria