Description

Euskal Herrian ezagutu ditugun ezpain bibraziozko aerofono naturalen artean adarra, itsas maskorra, eskopeta-hodizko korneta eta tuta aipa ditzakegu.

ADARRA

AdarraAdarra aerofonoen familiako soinu-tresna da.

Euskal Herrian ezagutzen dugun hots-adarra nagusiki behi edo idi adarrez egina da. Puntadun muturra moztu eta luzera zulo bat egiten zaio, berez duen barruko tuturaino. Ezpainak bibratzeko, zuloari kanpoaldetik kono-enbor beheragune bat egiten zaio, tronpeta arrunten ahokoaren gisan. Ahokoa ezpainetan jarririk, haizea botatzen da ezpainei dar-dar eraginez. Hotsaren indarra eta tonua tresnaren neurriaren araberakoak dira.

JMBA Bildumako 1660 zk. duen adar zaharra. (Arg.: O. Zapirain – Soinuenea)

JMBA Bildumako 1660 zk. duen adar zaharra. (Arg.: O. Zapirain – Soinuenea)

HAINBAT ERABILERA

Deiak

Adar hauek ez dute tonu aldaketarako zulorik izaten eta ikusiko dugunez, deiak eta abisuak ematea izan da tresna hauek izan duten funtzio nagusia. Adibidez, Bizkai aldean Deiadar-mendiak (Montes bocineros) izenarekin ezagutzen den ohituran1, izen horrekin ezagutzen diren bost mendietatik Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusietara joateko deia egiten omen zuten, tontorretan sua piztuz edo adar joaldiekin soinu-seinaleak eginez. Bide beretik, fabrika eta lantegietan lanera deitzeko erabiltzen den sirenari Urola aldean fabrika-adarra esan izan zaio2.

Adarra jotzen ari den zaldunaren irudia, harrizko nahiz zurezko euskal taila tradizionalean gehien irudikatzen den irudietako bat da. (Iturria: V. Congreso de Estudios Vascos, Bergara, 1930, 74. or.)

Adarra jotzen ari den zaldunaren irudia, harrizko nahiz zurezko euskal taila tradizionalean gehien irudikatzen den irudietako bat da. (Iturria: V. Congreso de Estudios Vascos, Bergara, 1930, 74. or.)

Aita Donostiak Instrumentos Musicales Populares vascos (1952) idazlanean hiru atal ezberdinetan aipatu zituen mota honetako soinutresnak:

  • Palankari eskainitako atalean3 zioen, sagarra prentsatzera joan aurretik tobera jotzen zela, adar joaldien bidez langileak deituz.
  • Adarrari buruzko atalean4 zioen, adarrei hezur edo metalezko ahokoa jarri izan zaiela. Izenei dagokienez, adar izenaz gain, tuta edo tutu izena ere hartzen dutela (onomatopeiatik eratorria), baita eltzegor deitura ere. Bestalde, gauez basurdeak eta azeriak uxatzeko jotzen ziren adarrak gauadar eta kabillesadar izenekin ezagutzen omen ziren; era berean, toki batzuetan, alarma edo abisua jotzeko kanpaiari deiadar, deadar edo deihadarra esaten zitzaien.
  • Turuta-tronpetaren atalean5, tuta eta tutu izenak aipatzen ditu berriz, eta arrantzaren presentzia iragartzeko adarra, korneta zein klarina erabiltzen zirela dio. Ehizarako korneta edo tronpetari arrain-beharri esaten omen zitzaion, eta itsas maskorra omen zen. Ehizarako tronpak adarturanta eta deiadar izenak ere hartzen omen zituen.

J. M. Barandiaranen Idazlan Guztiak bildumaren III. liburukian Kanpezun erabiltzen zen tailaz apaindutako deiak egiteko adarra ageri da, argazki eta guzti6.

Oiartzungo Ergoien auzoko santa-eskean erabilitako adar grabatua. (Arg.: O. Zapirain – Soinuenea)

Oiartzungo Ergoien auzoko santa-eskean erabilitako adar grabatua. (Arg.: O. Zapirain – Soinuenea)

Pitxu, Zuberoako maskaradetako Kabana kauter gehienaren muthil edo morroi txitkiena, adar handi bat soinetik dilindan. Altzai, 1952. (Arg.: J.M. Bedaxagar bilduma)

Pitxu, Zuberoako maskaradetako Kabana kauter gehienaren muthil edo morroi txitkiena, adar handi bat soinetik dilindan. Altzai, 1952. (Arg.: J.M. Bedaxagar bilduma)

Zuberoako Maskaradetan ere erabili izan dituzte halako adarrak. Horrela ikus daiteke Altzain 1952an antolatutako maskaradan, maskarada beltzeko Pitxu pertsonaia adar handi batekin.

Abeltzaintza

Donostiako San Telmo Museoko tresnetako fitxa zaharren artean, adarraren erabilerari buruzko informazioa ematen digun fitxa bat aurkitu dugu:

Abereei deitzeko adarra. Artzaiek erabiltzen dute egunero zaindu behar duten herriko ganadua deitzeko eta plazan biltzeko. Artzain estiloko lan batzuez apainduta dago. Santa Kruz de Kampezu (Araba). 1917-1-30an.

(Beltran, 1997, 46. or.)

Gai honi buruz Aita Donostiak zera esaten digu: “Araban “geria” (gueria) deitzen diote idiak “dula” edo kanpora ateratzeko ematen den deiari”7.

Faltzesko Javi Martinez Ciriza artzainak prestatutako ahuntz-adarra. JMBA Bilduma 1687 zk. (Arg.: O. Zapirain – Soinuenea)

Faltzesko Javi Martinez Ciriza artzainak prestatutako ahuntz-adarra. JMBA Bilduma 1687 zk. (Arg.: O. Zapirain – Soinuenea)

Juan Mari Beltranek berak ere bildu du halako erabilpenaren informazioa8. Nafarroako Val de Mañeruko herri batzuetan egunero biltzen zituzten etxeetako idi, behi, mando edo ahuntzak, ordaindutako abeltzainak larreetara eraman zitzan. Honi dula deitzen zioten. Egunero, abiatzerako orduan, abeltzainak adarra jotzen zuen, larreetara atera behar zituen abere guztiak etxeetatik biltoki jakin horretara joan zitezen.

Faltzesko Javi Martinez Ciriza artzaina, berak egindako adarra jotzen. Faltzes, 2016. (Arg.: JMBA)

Faltzesko Javi Martinez Ciriza artzaina, berak egindako adarra jotzen. Faltzes, 2016. (Arg.: JMBA)

Arabako Mendixur aldean 1940ko hamarkadan, abeltzainak adarra jotzen omen zuen, zaindu behar zituen behiak elkartzeko. Hilerri ondoko mendixkatik jotzen omen zuen eta esaten zutenez oso ondo jotzen zuen9.

Karmele Goñi euskal antropologoak egindako Estudio Etnográfico del pueblo de Zerain (1975) idazlanean aipatzen duenez, Zerainen, 1905. urte inguruan oraindik erabiltzen ziren adarren joaldiak, otsoak eta herri inguruko soroetara sartuta kalteak eragiten zituzten behorrak uxatzeko; eltzagorra jotzea, aldiz, debekatua zegoen.

Txalaparta

Lasarteko Sausta baserriko zuaznabartarrek oraindik ere, aurrekoengandik jaso bezala, txalaparta joaldi bakoitzaren aurretik adar handi batekin dei gisako joaldia ematen dute. Antzina txalapartaldi haietan adar-jole bat baino gehiago inguratzen zen.

Sausta baserrian zuaznabartarrek bi adar zahar kontserbatzen dituzte, bat handia (luzera: 54 cm.) eta bestea txikiagoa (33 cm.). Joseba Zuaznabarrek esaten zuenez, biak batera joz gero, jendeak oso akorde polita entzuten zela esaten zien.

1955eko Zubietako Euskal Jaietan. Ezkerretik: adarra jotzen: Francisco Makazaga Pako Astua; txalapartariak: Pello eta Miguel Zuaznabar; adarra jotzen: Felipe Aierbe eta Urkia. (Arg.: Zuaznabar familia)

Lasarteko Zuaznabartarren adar zaharrak. (Arg.: JMBA)

Lasarteko Zuaznabartarren adar zaharrak. (Arg.: JMBA)

Donostialdeko Billandegi baserriko Zabalegitarrek ere adarra jotzen zuten txalaparta joaldiekin batera. Horrela entzun daiteke Imanol Olaizolak 1963ko otsailean Billandegin egindako joaldien audio grabazioan.

Txalaparta joaldietarako Juan Mari Beltranek 1967an prestatutako idi-adarra. JMBA Bilduma, 59 zk. (Arg.: Soinuenea – Emovere)

Txalaparta joaldietarako Juan Mari Beltranek 1967an prestatutako idi-adarra. JMBA Bilduma, 59 zk. (Arg.: Emovere-Soinuenea)

Zintsarrotsak

R. M. Azkuek adarraren beste funtzio bat ere bildu zuen. Hark jaso zuenez, adarrak ere erabiltzen ziren Nafarroan, Zuberoan eta Gipuzkoan eztei berezietan: Ezkontzetan eztairik ematen eztuen senar-emazteai adarra yotzen zaieten, almaizak eta zintzarriak10. Alargun zar bat ezkontzen denean berdin egiten da. (AN-lar, S-bark, G-amez-zeg-arron). (Azkue, 1959, 278. or.). Ohitura hauei Europan charivari esan izan zaie; euskaraz zintzarrots adiera dugu, besteak beste.

ITSAS MASKORRA

Itsas maskorraJean Dieuzaide (1921-2003) frantziar argazkilariaren bilduman, 1952. urte inguruan Muskildi gainean (Zuberoa), Hozkaitzeko lepoan (Oskitx/Col d' Osquich) egindako argazki bat dago. Bertan bi ehiztari agertzen dira ehizaren presentziaren abisua emateko itsas maskorrak jotzen. Argazki oinean honakoa agertzen da: Jean Dieuzaide - Col d' Osquich-Musculdi-Soule-Pays Basque-1952.

Ehiztariak itsas maskorrak jotzen. (Arg.: Jean Dieuzaide)

Ehiztariak itsas maskorrak jotzen. (Arg.: Jean Dieuzaide)

TUTA

TutaZuberoan tuta izeneko adarren antzeko zurezko tresna hauek ere erabili izan dira. Urdiñarbeko Jean Mixel Bedaxagarrek kontserbatzen du tuta zahar bat. Berak esaten duenez, besteak beste otsoak uxatzeko erabiltzen zen11.

Tutaren kanpoko neurriak honakoak ziren: luzera: 39,5 cm; diametroa ahokoan: 3,8 cm; diametroa kanpai-aldean: 7,5 cm.

L’instrument de musique populaire izeneko liburuan12, zurez egindako euskal tutaren oso antzeko tresna bat aurkitu dugu, Frantziako Dordoina (Dordogne) eskualdean erabilia: Trompe dite d'appel du izena. Izenaren arabera deiak egiteko tronpa bat da.

Urdiñarbeko tuta. (Arg.: O. Zapirain – Soinuenea)

Urdiñarbeko tuta. (Arg.: O. Zapirain – Soinuenea)

Jean Mixel Bedaxagar tuta jotzen. (Arg.: JMBA)

Jean Mixel Bedaxagar tuta jotzen. (Arg.: JMBA)

Baionako Euskal Museoaren bilduman bada halako beste soinu-tresna bat Tuuta izenarekin. Hau da bere fitxan agertzen den informazioa:

Trompe en bois "Tuuta"

Anonyme

avant 1926

Pays basque / France

Inventory number: 1660

Cornet de bois monoxyle, fortement conique, comportant deux embouts en métal clouté. Sert aux ch(a)rivaris nocturnes à effrayer les sangliers et les blaireaux dans les champs de maïs et à annoncer l'arrivée d'un vol de palombes dans les palombières.

Measurements : Longueur totale Long. 50 cm ; Diam. ext de 3 à 10,5 cm ; poids en g. 811.

[Zur monoxilozko korneta, oso konikoa, metalezko bi tramankulu iltzatu dituena. Gaueko txaribarientzako erabiltzen da, basurdeak eta azkonarrak arto-soroetan uxatzeko balio dute, eta usategietan usoak gerturatzen ari direla iragartzeko.

Neurriak: Luzera osoa Luzea. 50 cm; kanpo diam. 3-10,5 cm; pisua 811 g.]

Baionako Euskal Museoko tuuta. (Arg.: Baionako Euskal Museoa)

Baionako Euskal Museoko tuuta. (Arg.: Baionako Euskal Museoa)

Eskopeta-hodizko kornetaBesterik ez zutenean, ehiztarien artean erabili izan dira eskopeta kanoiak edo hodiak ere, adarraren edo mihi bakuneko kornetaren ordez, beste ehiztariei abisuak pasatzeko.

Horrela ezagutu zuen Oiartzungo (Gipuzkoa) Iturriotz auzoko Paraditxoko baserriko Joxe Billaluze Arbelaitz Legatza-k. Aranon (Nafarroa) ere, Jose Antonio Ansak ezagutu zituen ehiztarien eskopeta joaldiak.

Halako tresna gordetzen du etxean Donostiako Xabier Esnaolak. Irungo bere aitonarena omen zen eta ehizarako erabiltzen omen zuen eskopeta-hodizko korneta hau.

Koldo Martin Bosch txistulari eta etnografo bizkaitarrak esanda dakigu13 Bizkaia aldean ere halakoak ezagutu direla. 1968an Orozko bailarako Itxina mendigunean (Bizkaia) ehiztari talde bat ikusi zuen betizu basatien ehizan. Baso barnean zebiltzanean eskopeta joaldiak erabiltzen omen zituzten elkarri abisuak pasatzeko. Argi ikusi zuen ehizaldia bukatzerakoan, haietako batek nola eskopeta ireki, kartutxoak kendu eta eskopeta-hodia jo zuen.

Xabier Esnaola eskopeta-hodizko korneta jotzen. Oiartzun, 2019/12/06. (Arg.: JMBA)

Xabier Esnaola eskopeta-hodizko korneta jotzen. Oiartzun, 2019/12/06. (Arg.: JMBA)

Irungo eskopeta-hodizko korneta. JMBA Bilduma,1554 zk. (Arg.: O. Zapirain – Soinuenea)

Xabier Esnaola eskopeta-hodizko korneta jotzen. Oiartzun, 2019/12/06. (Arg.: JMBA)

KLARINAK EDOTA PROTOKOLO KORNETAK

Protokolo kornetaXIII. mende hasierakoa da aurkitu dugun klarinari buruzko aipamen zaharrena:

Cuando Alfonso VIII vino a San Sebastián en el año de 1204, prelados, obispos, grandes de Castilla, y de la Gascuña; capitanes de galeones; hombres guerreros y militantes pasaban descubiertos por la calle Mayor con toda la corte del Rey. Músicas y clarines anunciaron su llegada. La calle Mayor se engalanó. Y aquella comitiva tan imponente como insigne visitó la iglesia.

(ADRIÁN DE LOYARTE. FUENTE: El Pueblo Vasco.

Martes 12 de Julio de 1927. Pág. 2)14

Baina korneta, klarin edo tronpeta naturalen tankerako soinu-tresnak, XIV. mendetik eta batez ere XVIII. mendetik erabili izan dira Euskal Herrian.

Hauen artean funtsean bi tresna mota daude: hodi konikoa dutenak (korneta) eta hodi zilindrikoa (klarina) dutenak. Ikonografian "Tronpeta S" motakoak ere ikus daitezke, izen hauekin ezagutzen direnak: añafil (Erdi Aroko izen hispaniarra) eta buccina.

J. R. L. Ullibarri musikologoaren arabera, euskal udal danbolinteroekin batera doazen klarinak Europako XVI. mendeko zalditeriako klarin-en motakoak dira, eta XVIII. mendetik aurrera sartzen dira gure erakundeen musika taldeetan.

“Corneta de Protocolo Ayuntamiento de Torrecilla en Cameros”. JMBA Bilduma, 433 zk. (Arg.: O. Zapirain – Soinuenea)

“Corneta de Protocolo Ayuntamiento de Torrecilla en Cameros”. JMBA Bilduma, 433 zk. (Arg.: O. Zapirain – Soinuenea)

Erakunde ofizialetako musikarien eta danbolinteroen taldeetan klarinaren presentzia dokumentatua dago hainbat ikerlanetan.

Mantelitarrak

Paula Garaicoechea Sagastik 1994an argitaratutako Los Manteli una saga de clarines durante el siglo XVIII artikuluan informazio ugari bildu zuen. Mantelitarrak, Iberiar penintsulako ipar-ekialdean ezarritako italiar jatorriko familia izan ziren. XVIII. mendearen hasieran erakunde zibiletako klarinjole gisa jardun zuten, ia mende oso batez eta hiru belaunalditan. Iruñean 1720ko hamarkadatik agertzen da hiriko klarin-jolearen figura, eta Garaicoechearen arabera, 1730ean Antonio Mantelik betetzen zuen postu hori.

Garai hartako Iruñeko udal aktetan, udaleko klarin-jole eta tinba-joleei buruzko atalean, musikari hauek Nafarroako Erresumako diputazio zaharraren urteroko jai erlijioso eta zibilak nola laguntzen zituzten jasotzen da: Diputazioaren, elizaren eta batzar-etxearen sarreran eta irteeran, agurra edo joaldi zeremoniala, martxa eta pasaklaustroa jotzen zituztela, besteak beste.

1745etik aurrera Antonio Manteli (semea) agertzen da Arabako probintziako klarin-jole gisa, Joseph Iman aurreko klarin-jolea kargutik erretiratu ondoren. Data horretan, Arabako Foru Aldundiak Antonio Manteli (semea) probatu eta hartu zuen klarin-jole gisa. Gasteizko udalak ere kontratatu zuen, bi erakundeek tradizioz, klarin-jole bera kontratatzen baitzuten.

1747an Antonio Mantelik Donostiako deia jaso zuen, baina semearekin batera Arabako Diputazioan eta Gasteizko udaletxean klarin-jole gisa hasten da. Antonio (aita) 1758an hil zen eta Antoni (semea) klarin-jole bakarra geratzen da. 1768an bere semea, Baltasar Manteli Arriola, kontratatu zuten aitarekin batera jotzeko.

Araban eta Gasteizen ez ezik, Manteli aita eta semea elkarrekin ibili ziren beste lurraldeetatik jotzen, Bizkaian eta bereziki Bilbon.

Aita Donostiak 1951ean idatzi zuen Música y músicos en el País Vasco artikuluan Baltasar Manteliri buruzko informazio gehiago eskaintzen du15: Baltasar Manteli Arriola Gasteizen jaio zen 1748an eta 1831ean hil zen. Musika ikasketa sakonak egin zituen eta bikain jotzen zituen biolina, biolontxeloa, kontrabaxua, fagota, klarinetea eta tronpa. Manteliren trebetasunen artean, zailtasun handiko bi silbo (txistuak) jo zitzakeela kontatzen da. Halako trebetasuna omen zuen, non bi txistu batera jo baitzitzakeen, eta horrela zailtasun handiko piezak; adibidez, Mozarten Il Flauto Magico-ko Oh cara armonia temaren inguruko bariazio batzuk.

Bilbo hiribildua

Carmen Rodriguez Susok XVII- XIX. mendeetako Bilboko klarin-joleen bilakaeraren inguruko informazioa jaso zuen Los Txistularis de la Villa de Bilbao (1999) liburuan.

Los tamborileros y la “música alta” en Bilbao atalean16 honako informazioa agertzen da:

  • XVII. mendearen amaieran, musikari mota berri bat sartu zen udalplantillan, Bilboko Udalaren protokolo-funtzioetan danbolinteroak eta pifanoak baztertuz. Musikari berri horiek klarin-joleak ziren.
  • Klarina edo buccina aurreko danbolinteroa eta pifanoa baino askoz nobleagotzat jotzen da, tinbalekin batera zalditeriaren ordezkaria baitzen.
  • Danbolinteroak, klarin-joleak eta kapera musikala Udalarenak ziren, eta udaletxeak arautzen zituen sartzeko baldintzak eta ordainsariak.
  • Urtean zehar ospatzen ziren solemnitate erlijioso handietan edo gertaera dinastikoak eta garaipen militarrak bezalako ospakizun politiko garrantzitsuetan, Udalak bere musikari guztiak elkarrekin aritzeko agintzen zuen. Hori horrela izan zen XVIII. mende osoan.

Donostiako Udalaren Txistulari Taldea, 1900 inguruan: Txistulariak ezker-eskuin: Eusebio Basurko, Julian Unanue, Raimundo Basurko eta Luis Castañeda. Klarinen izenik ez dakigu. (Iturria: Donostiako Udalaren Txistulari Taldea)

Donostiako Udalaren Txistulari Taldea 1900 inguruan. Txistulariak ezker-eskuin: Eusebio Basurko, Julian Unanue, Raimundo Basurko eta Luis Castañeda. Klarinen izenik ez dakigu. (Iturria: Donostiako Udalaren Txistulari Taldea)

Donostiako Udalaren Txistulari Taldea, 1900 inguruan: Txistulariak ezker-eskuin: Eusebio Basurko, Julian Unanue, Luis Castañeda. Klarinak: ezkerrekoa Federico Alberdi eta eskuinekoa ez dakigu nor den. (Iturria: Donostiako Udalaren Txistulari Taldea)

Donostiako Udalaren Txistulari Taldea 1900 inguruan. Txistulariak ezker-eskuin: Eusebio Basurko, Julian Unanue, Luis Castañeda. Klarinak: ezkerrekoa Federico Alberdi eta eskuinekoa ez dakigu nor den. (Iturria: Donostiako Udalaren Txistulari Taldea)

Tolosa

J. A. Arana Martijak Musika eta musikariak Seguran (2003) artikuluan Gipuzkoako Batzar Nagusietako protokoloan parte hartzen zuten danbolintero eta klarin-joleen taldeen berri ematen du:

3. Ohiko jaiak eta txistulariak XVIII-XIX. mendeetan Gipuzkoako Batzar Nagusiak txandaka biltzen ziren herri nagusi seinalatuetan, eta hauetariko bat Segura zen. Jose Joakin Landazuri historialariak dioskunez, hasierako egunean elizkizunak amaitu ondoren, ibilalditxoa egiten zen elizatik batzar-etxera, bildutako ahaldunen aurretik klarinak eta txistulariak zihoazela. Hala egingo zen Seguran 1742an antolatu ziren Batzar Nagusietan; Txistularia Martin Axarrista izango zen, eta klarinak, behar bada Diputazio-tik ekarriak, ez ditugu izenez ezagutzen. Baina Andra Maria parrokiako erretaula berrian (1742) geratu ziren irudikatuak bi aingeru klarinak jotzen.

Berriz antolatu ziren Batzar Nagusiak Seguran 1760an. Ezaguna dugu 1754.etik parrokian zegoen organista, Pedro Jose Lezeta, eta berau izango zen ohiko elizkizunetan parte hartu zuena. Ibilaldiko txistularia ere herrikoa izango zen, Agustin Bidaurre (1758-1771). Klarinak, lehen susmatu dugun bezala, kanpotik etorritakoak ziren, horien ostatua udalak ordaindu zuen eta. Baina 1778.ean Seguran antolatu ziren Batzar Nagusietako egunetan ez zegoen herriko musikaririk, udalak ordaindu baitzituen honako hauen jardunak: elizkizunetan parte hartu zuten bi fraide musikariak, danbolinteroak eta Donostiatik etorri ziren bi klarinak. Gau jaiak ere egin omen ziren, udaleko ordainketetan agertzen baita “a los músicos que asistieron a otros saraos con el “tum-tum” violines y otros instrumentos”.

(Arana Martija, 2003, 467-468. or.)

Tolosan (Gipuzkoa) 1890eko hamarkadan udaletxeak bazituen klarinjoleak bere kargura. Horrela ikusten da, Tolosako Musika Bandari urte haietan egindako argazki batean. Agertzen diren musikariei buruz ematen den informazioan honako oharra dator: “Pantaleón Alberdi, Korporazioko klarineroa”17.

1923: Donostiako Udalaren Txistu eta klarin Taldea: Isidro Ansorena txistu 1ª, Julian Unanue silbotea, Dionisio Gandia eta Federiko Alberdi klarinak, Sekundino Martinez de Lezea txistu 2ª, Luis Castañeda atabala. (Iturria: J.L. Ansorena, 1996).

1923: Donostiako Udalaren Txistu eta Klarin Taldea: Isidro Ansorena txistu 1, Julian Unanue silbotea, Dionisio Gandia eta Federiko Alberdi klarinak, Sekundino Martinez de Lezea txistu 2, Luis Castañeda atabala. (Iturria: J.L. Ansorena, 1996)

KLIKA-FANFARRIETAKO TRONPETA NATURALAK

Klika-fanfarrietako tronpeta naturalakIpar Euskal Herrian, Frantzian bezala, klika edo fanfarria izeneko danbor eta tronpeta natural taldeak ezagutzen dira.

Baxenabarreko hainbat herritako ospakizun zehatzetan tronpeta, tronpa, korneta eta klarin moduko soinu-tresnez osatutako taldeak ateratzen dira. Ezagunak dira, besteak beste, Urepel, Aldude eta Ortzaizeko taldeak.

Talde hauek tarteka tronpeta kromatikoak ere erabiltzen dituzte.

Aldudeko Klika. (Iturria: https://www.facebook.com/Aldudeko-Klika-1259637517436411/photos/)

Aldudeko Klika. (Iturria: Facebook18)

IKONOGRAFIA

Adarrak eta tronpeta naturalak dira Euskal Herriko ikonografian gehien agertzen diren soinu-tresnak. Izan ere, adarra eta tronpeta naturala instrumentu erabat unibertsalak dira, eta funtzio ugari dituzte: musikakoa, abisuetakoa-komunikaziokoa, handitasun edo boterezkoa, edota izutzekoa, besteak beste. Interpreteak artzainak, soldaduak, aingeruak izan daitezke, eta armarrietan, Natibitate eszenetan, batailetan eta bestelakoetan agertzen dira.

Gehiegi litzateke aurkitutako tresna horien irudi guztiak lan honetan aurkeztea; horregatik, lagin txiki bat erakutsiko dugu jarraian.

ADARRAK

Araba

Arteko Gure Amaren santutegia (Artziniega)ARTZINIEGA

ARTEKO GURE AMAREN SANTUTEGIA

Artziniegako Arteko Ama Birjinaren santutegiko XVI. mendeko erretaula nagusian, goiko solairuaren ezkerraldeko errematean, Kalbarioko bidea irudikatzen duen eszenan, adar forma duen soinu-tresna jotzaile bat agertzen da.

Arteko Ama Birjinaren santutegiko Kalbarioko bidea eszenako adar-jolea. (Arg,: E. X. Dueñas)

Arteko Ama Birjinaren santutegiko Kalbarioko bidea eszenako adar-jolea. (Arg,: E. X. Dueñas)

Arteko Ama Birjinaren santutegiko Kalbarioko bidea eszenako adar-jolea. (Arg,: E. X. Dueñas)

Bizkaia

San Frantzisko eliza (Bermeo)BERMEO

SAN FRANTZISKO ELIZA

Bermeoko San Frantzisko elizako nabearen hirugarren hormartean dagoen atearen erdiko arkiboltan, erdi-gizon erdi-suge den pertsonaia bat ageri da adarra jotzen. Irudia XV. mendearen erdialdekoa da.

Adar-jolea Bermeoko San Franzisko elizan. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

Adar-jolea Bermeoko San Franzisko elizan. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

Adar-jolea Bermeoko San Franzisko elizan. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

Gipuzkoa

Andre Mariaren parrokia (Itziar)ITZIAR

ANDRE MARIAREN PARROKIA

Itziarko parrokiaren XVI. mendeko erretaula nagusiko beheko-bankaren ezkerraldean artzain bat agertzen da adar motako soinu-tresna bat jotzen.

Itziarko parrokiako erretaulan agertzen den artzain adar-jolea. (Arg.: JMBA)

Itziarko parrokiako erretaulan agertzen den artzain adar-jolea. (Arg.: JMBA)

Itziarko parrokiako erretaulan agertzen den artzain adar-jolea. (Arg.: JMBA)

San Esteban parrokia (Itziar)OIARTZUN

SAN ESTEBAN PARROKIA

Oiartzungo San Esteban parrokiako XVII. mendeko erretaula nagusiko beheko-bankaren ezkerraldeko Kalbariora igoera eszenan, adar itxura duen soinu-tresna jotzaile bat agertzen da.

Adar-jolea Oiartzungo elizako erretaula nagusian. (Arg.: JMBA)

Adar-jolea Oiartzungo elizako erretaula nagusian. (Arg.: JMBA)

Adar-jolea Oiartzungo elizako erretaula nagusian. (Arg.: JMBA)

Nafarroa

San Martin eliza (Artaitz)ARTAITZ (UNTZITIBARRA)

SAN MARTIN ELIZA

XII. mendeko San Martin elizako ikonografia aberatsean hainbat soinulari eta soinu-tresna ageri dira. Irudi horien artean adar hau ikus dezakegu.

Artaizko San Martin elizako adarra. (Arg.: JMBA)

Artaizko San Martin elizako adarra. (Arg.: JMBA)

Artaizko San Martin elizako adarra. (Arg.: JMBA)

OLORITZ-ETXANO, ORBAIBAR (VALDORBA):  SAN PETRI BASELIZAOLORITZ-ETXANO, ORBAIBAR (VALDORBA)

SAN PETRI BASELIZA

XII. mendeko San Petri baseliza erromanikoan hainbat soinulari ageri dira. Atari nagusiko laugarren arkiboltan bi adar-jole hauek ikus daitezke.

Portada nagusiko laugarren arkiboltan ageri diren bi adar-joleak. (Arg.: JMBA)

TUTERA: SANTA MARIA MADALENA PARROKIATUTERA

SANTA MARIA MADALENA PARROKIA

XII. mendeko Santa Maria Madalena parrokiako atari nagusian agertzen diren irudien artean adar antzeko soinu-tresna jotzen duten bi musikari ikus daitezke.

Tuterako Santa Maria Madalena parrokiako bi adar-joleak. (Arg.: JMBA)

Tuterako Santa Maria Madalena parrokiako bi adar-joleak. (Arg.: JMBA)

Tuterako Santa Maria Madalena parrokiako bi adar-joleak. (Arg.: JMBA)

VIANA: ANDRE MARIA JASOKUNDEAREN PARROKIAVIANA

ANDRE MARIA JASOKUNDEAREN PARROKIA

Vianako Andre Maria jasokundearen parrokian, Kalbario bidearen bi eszenetan, adarra jotzen ari den pertsonaia bana agertzen da. Bata kanpoaldean, XVI. mendeko portada errenazentistan eta bestea elizaren barruan dagoen taula batean.

Adar-jolea Vianako Andre Maria jasokundearen portada errenazentistan. (Arg.: JMBA)

Adar-jolea Vianako Andre Maria jasokundearen portada errenazentistan. (Arg.: JMBA)

Adar-jolea Vianako Andre Maria jasokundearen portada errenazentistan. (Arg.: JMBA)

Adar-jolea Vianako Andre Maria jasokundeko Kalbario bidean. (Arg.: JMBA)

Adar-jolea Vianako Andre Maria jasokundeko Kalbario bidean. (Arg.: JMBA)

Adar-jolea Vianako Andre Maria jasokundeko Kalbario bidean. (Arg.: JMBA)

ZANGOZA: SANTA MARIA ERREGINAREN ELIZAZANGOZA

SANTA MARIA ERREGINAREN ELIZA

XII. mendeko eliza erromanikoko portadaren tinpanoan, Azken Judizioa irudikatuta dagoen eszenan, Kristo-Epailearen ondoan lau adar-jole hauek daude.

Zangozako Santa Maria Erreginaren elizako tinpanoan agertzen diren lau adar-jole. (Arg.: JMBA)

Zangozako Santa Maria Erreginaren elizako tinpanoan agertzen diren lau adar-jole. (Arg.: JMBA)

Zangozako Santa Maria Erreginaren elizako tinpanoan agertzen diren lau adar-jole. (Arg.: JMBA)

Zuberoa

URDATX: SANTA GRAZIKO ELIZAURDATX

SANTA GRAZIKO ELIZA

Zuberoako Santa Graziko XI. mendeko eliza erromanikoan, XII. mendeko aldare ondoko kapitel batean lau adar-jole ikus ditzakegu.

Santa Graziko elizako kapitel batean dauden lau adar-joleak. (Arg.: JMBA)

Santa Graziko elizako kapitel batean dauden lau adar-joleak. (Arg.: JMBA)

Santa Graziko elizako kapitel batean dauden lau adar-joleak. (Arg.: JMBA)

TRONPETA NATURALAK

Araba

GUARDIA (ARABAKO ERRIOXA): ERREGEEN ANDRE MARIAREN ELIZAGUARDIA (ARABAKO ERRIOXA)

ERREGEEN ANDRE MARIAREN ELIZA

XIV. mendeko eliza honen arkupe ikusgarrian, beste hainbat soinularirekin batera tronpeta natural edo klarin jole hau agertzen da. Badirudi tronpeta metalikoa dela. Polikromia XVII. mendekoa da.

Guardiako Andre Mariaren elizako portikoan ageri den tronpeta-jolea. (Arg.: JMBA)

Guardiako Andre Mariaren elizako portikoan ageri den tronpeta-jolea. (Arg.: JMBA)

Guardiako Andre Mariaren elizako portikoan ageri den tronpeta-jolea. (Arg.: JMBA)

GUARDIA (ARABAKO ERRIOXA): SAN JOAN ELIZAGUARDIA (ARABAKO ERRIOXA)

SAN JOAN ELIZA

XIII-XIV. mendeetako Guardiako San Joan elizako okulu erromanikoan tronpeta natural zuzen bat jotzen duen aingeru musikari bat agertzen da; tronpeta hauek anafil eta klarin izenez ere ezagunak dira.

San Joan elizaren okuluan agertzen den korneta-jolea. (Arg.: JMBA)

San Joan elizaren okuluan agertzen den korneta-jolea. (Arg.: JMBA)

San Joan Elizaren zati den Pilarreko Andre Mariaren kaperaren goialdean, XVIII. mendean egindako zenbait musikari ikus daitezke, elizako ministril talde gisa.

Horien artean dago musikari hau, S formako tronpeta natural bat jotzen.

San Joan elizako Pilarreko Andre Mariaren kaperan dagoen tronpeta-jolea. (Arg.: JMBA)

San Joan elizako Pilarreko Andre Mariaren kaperan dagoen tronpeta-jolea. (Arg.: JMBA)

San Joan elizako Pilarreko Andre Mariaren kaperan dagoen tronpeta-jolea. (Arg.: JMBA)

HARANA: DONE BIKENDI HARANEKO ELIZAHARANA

DONE BIKENDI HARANEKO ELIZA

Done Bikendi Haraneko XVI. mendeko parrokian, aldare nagusiko beheko arkuko arkiboltan, beste hainbat soinularirekin batera tronpeta naturala jotzen duen jole hau agertzen da.

Tronpeta natural-jolea aldareko arkuan. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

Tronpeta natural-jolea aldareko arkuan. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

Tronpeta natural-jolea aldareko arkuan. (Arg.: JMBA-E.X. Dueñas)

Elizaren nabearen ezkerraldean dagoen XVIII. mendeko Santo Kristoren erretaularen goialdean, bi aingeru musikari hauek daude, tronpeta naturalak jotzen.

Done Bikendi Haraneko elizako bi tronpeta joleak. (Arg.: Aintzane Erkizia)

Done Bikendi Haraneko elizako bi tronpeta joleak. (Arg.: Aintzane Erkizia)

Done Bikendi Haraneko elizako bi tronpeta joleak. (Arg.: Aintzane Erkizia)

Bizkaia

LEKEITIO: ANDRE MARIAREN JASOKUNDEAREN ELIZALEKEITIO

ANDRE MARIAREN JASOKUNDEAREN ELIZA

Lekeitioko XV. mendeko Lekeitioko basilikan, aurrealdeko aingeruen erlaizpean, aingeru musikarien artean tronpeta naturala jotzen duten bi agertzen dira; batek tronpeta zuzen bat jotzen du eta besteak S forma duen tronpeta naturala.

Tronpeta naturalak Lekeitioko aingeru soinularien erlaizpean. (Ag.: JMBA)

Tronpeta naturalak Lekeitioko aingeru soinularien erlaizpean. (Ag.: JMBA)

Tronpeta naturalak Lekeitioko aingeru soinularien erlaizpean. (Ag.: JMBA)

Atariko tinpanoan, non Graziako Tronua irudikatuta dagoen, aingeru musikari bat agertzen da S forma duen tronpeta natural bat jotzen.

Tinpanoko S forma duen tronpeta jolea (Arg.: JMBA)

Tinpanoko S forma duen tronpeta jolea (Arg.: JMBA)

Lekeitioko elizako aurrealdeko fatxadan agertzen diren hiru tronpeta natural-joleen kokapena. (Arg.: JMBA)

Lekeitioko elizako aurrealdeko fatxadan agertzen diren hiru tronpeta natural-joleen kokapena. (Arg.: JMBA)

Elizaren barruan, ikusgarria den XVI. mendearen hasieran egindako erretaula nagusiaren goialdean, lau aingeru musikari hauek agertzen dira protokoloko kornetak jotzen.

Lau korneta-joleen kokapena erretaula nagusian. (Arg.: E.X. Dueñas)

Lau korneta-joleen kokapena erretaula nagusian. (Arg.: E.X. Dueñas)

Erretaula nagusiko goialdean agertzen diren lau aingeru korneta-joleak. (Arg.: E.X. Dueñas)

Erretaula nagusiko goialdean agertzen diren lau aingeru korneta-joleak. (Arg.: E.X. Dueñas)

Erretaula nagusiko goialdean agertzen diren lau aingeru korneta-joleak. (Arg.: E.X. Dueñas)

ZIORTZA-BOLIBAR: ZIORTZAKO MONASTERIOAZIORTZA-BOLIBAR

ZIORTZAKO MONASTERIOA

Elizaren hegoaldeko portada gotikoaren XV. mendeko tinpanoan Kristoren irudia agertzen da, alboetan bi aingeru musikari dituela. Biek S formako tronpeta natural bana dute.

Tronpeta naturalak jotzen dituzten aingeruak Ziortzako monasterioan. (Ag.: JMBA)

Tronpeta naturalak jotzen dituzten aingeruak Ziortzako monasterioan. (Ag.: JMBA)

Gipuzkoa

DEBA: SANTA MARIA ELIZADEBA

SANTA MARIA ELIZA

Debako Santa Maria elizako XV. mendeko arkupe polikromatuan musikari talde zabal bat agertzen da, kasu batzuetan aingeruak direnak eta beste batzuetan ez. Hauen artean, barneko arkiboltan, aingeruak diren bi korneta-jole hauek daude. Bat oso-osorik dago eta bestea apurtuta dago buru aldean.

Aingeru korneta joleak Debako Santa Maria elizako atarian (Arg.: JMBA)

Aingeru korneta joleak Debako Santa Maria elizako atarian (Arg.: JMBA)    Aingeru korneta joleak Debako Santa Maria elizako atarian (Arg.: JMBA)

Aingeru korneta-joleak Debako Santa Maria elizako atarian (Arg.: JMBA)

Elizaren erdiko habeartearen bi aldeetan dauden bi pulpituen estalkien gainean XVIII. mendeko bi aingeru musikari daude, tronpeta naturala jotzen. Gaur egun bi aingeru horietako batek tronpeta galdu du.

Debako Santa Maria elizako pulpitu gainean dagoen tronpeta-jolea. (Arg.: JMBA)

Debako Santa Maria elizako pulpitu gainean dagoen tronpeta-jolea. (Arg.: JMBA)

IDIAZABAL: SAN MIGEL GOIAINGERUAREN ELIZAIDIAZABAL

SAN MIGEL GOIAINGERUAREN ELIZA

Idiazabalgo San Migel Goiaingeruren elizako pulpitu gainean agertzen da tronpeta naturala den korneta jotzen duen aingerutxo bat. Ematen duenez, pulpitu hau XVIII. mendeko erretaula nagusiko garai berekoa da.

Idiazabalgo parrokiako korneta-jolea. (Arg.: JMBA)

Idiazabalgo parrokiako korneta-jolea. (Arg.: JMBA)

OIARTZUN: UDALETXEAOIARTZUN

UDALETXEA

XVII. mendeko Oiartzungo Udaletxearen armarriaren goiko eskuin aldean agertzen da klarin kurboa jotzen soinulari bat.

Oiartzungo Udaletxeko armarrian agertzen den klarin-jolea. (Arg.: JMBA)

Oiartzungo Udaletxeko armarrian agertzen den klarin-jolea. (Arg.: JMBA)

Oiartzungo Udaletxeko armarrian agertzen den klarin-jolea. (Arg.: JMBA)

OIARTZUN: SAN ESTEBAN PARROKIAOIARTZUN

SAN ESTEBAN PARROKIA

Oiartzungo San Esteban parrokiako XVIII. mendeko Bariko San Nikolasen erretaularen goiko aldean, soinulari bat agertzen da tronpeta natural batekin.

Tronpeta jolea Bariko San Nikolasen erretaulan. (Arg.: JMBA)

Tronpeta jolea Bariko San Nikolasen erretaulan. (Arg.: JMBA)

Lapurdi

BAIONA: SANTA MARIA KATEDRALABAIONA

SANTA MARIA KATEDRALA

Baionako katedraleko XIII. mendeko sakristiako ezkerreko portada bikoitzean hamalau musikari agertzen dira; eskuinekoan, aldiz, korneta jotzen duten bi aingeru.

Aingeru korneta-joleak Baionako Santa Maria Katedralean. (Arg.: JMBA)

Aingeru korneta-joleak Baionako Santa Maria Katedralean. (Arg.: JMBA)

Aingeru korneta-joleak Baionako Santa Maria Katedralean. (Arg.: JMBA)

Nafarroa

IRUÑEA: SAN SATURNINO ELIZAIRUÑEA

SAN SATURNINO ELIZA

Iruñeko San Saturnino eliza, San Zernin izenarekin ere ezagutzen dena, XIII. mendekoa da. Bere atari gotikoan, tinpanoan, Azken judizioaren eszenan musikari hau dago, hiru zatiko klarin bat jotzen.

San Saturnino elizako klarin jolea (Arg.: JMBA)

San Saturnino elizako klarin jolea (Arg.: JMBA)

San Saturnino elizako klarin jolea. (Arg.: JMBA)

IRUÑEA: UDALETXEAIRUÑEA

IRUÑEKO UDALETXEA

Iruñeko udaletxearen XVIII. mendeko fatxadaren goialdeko errematean musikari hau dago klarina jotzen. Badirudi, bere joaldiekin, udalaren abisuak hirian zabaldu nahi dituela.

Iruñeko Udaletxeko klarin-jolea. (Arg.: J.I. Larraioz)

Iruñeko Udaletxeko klarin-jolea. (Arg.: J.I. Larraioz)

SESMA: JASOKUNDEKO ANDRE MARIAREN ELIZASESMA

JASOKUNDEKO ANDRE MARIAREN ELIZA

Jasokundeko Andre Mariaren parrokiako 1771. urteko rokoko organoan ageri diren musikarien artean, goialdean, aingeru bat dago klarin zuzen bat jotzen.

Sesmako parrokiaren organoan ageri den klarin-jolea. (Arg.: JMBA)

Sesmako parrokiaren organoan ageri den klarin-jolea. (Arg.: JMBA)

Sesmako parrokiaren organoan ageri den klarin-jolea. (Arg.: JMBA)

VIANA: ANDRE MARIAREN ELIZAVIANA

ANDRE MARIAREN ELIZA

Vianako Andre Mariaren elizako XVIII. mende hasierako bi pulpituen estalkiaren gainean musikari bat dago, klarin zuzen bat jotzen.

Vianako elizaren pulpituen gaineko bi klarin-joleak. (Arg.: JMBA)

Vianako elizaren pulpituen gaineko bi klarin-joleak. (Arg.: JMBA)

Vianako elizaren pulpituen gaineko bi klarin-joleak. (Arg.: JMBA)

Vianako elizaren pulpituen gaineko bi klarin-joleak. (Arg.: JMBA)

ZANGOZA: SAN SALBATORE ELIZAZANGOZA

SAN SALBATORE ELIZA

Zangozako San Salbatore eliza XIII. mendearen bukaeran eraiki zen, estilo gotikoan. Elizpea XVI. mendean eraiki zuten fatxada babesteko. Portadaren tinpanoan Azken Judizioa eszena agertzen da. Kristo erdialdean dago, inguruan bi aingeru, Ama Birjina eta San Joan Bautista dituela. Arkiboltetan bi aingeru ageri dira klarin zuzenak jotzen.

Aingeru tronpeta-joleak San Salbatore elizako portadan. (Arg.: JMBA)

OSPITALEPEA: SAN BLAS ELIZAOSPITALEPEA

SAN BLAS ELIZA

XII. mendeko Ospitalepeko San Blas Elizaren erretaula barrokoaren goialdean bi aingeru daude klarin zuzenak jotzen.

San Blas elizako tronpeta-joleak. (Arg.: JMBA)

San Blas elizako tronpeta-joleak. (Arg.: JMBA)

OHARRAK

1 Barrio & Bañales, 2020.

2 Azpeitiko Joakin Errasti Epelarre soinujoleak esana, J.M. Beltranek 1994an egindako elkarrizketan.

3 “PALANKA, BURDIN-BARRA = PALANCA o BARRENA”. Donostia, 1952, 293. or.

4 “ADAR = CUERNO”. Donostia, 1952, 296. or.

5 “TURUTA = TROMPETA”. Donostia, 1952, 297-298. or.

6 Barandiaran, 1973, 495.or.

7 Donostia, 1952, 304. or.

8 Beltran, 1996, 80. or.

9 J.M. Beltrani Aguraingo Kepa Pinedok emandako informazioa.

10 Gaztelerazko testuan argi uzten du adar jotzea kasu honetan soinu-tresnaz ari dela: “En los casamientos, a los recién casados que no celebren boda se les toca el cuerno, almireces y cencerros.” (Azkue, 1959, 278.or.).

11 Jean Mixel Bedaxagarrekin 2017/01/28an Maulen egindako elkarrizketa.

12 Cuisenier, 1980, 88. or.

13 Oiartzunen, 2013an Koldo Martinekin egindako elkarrizketa.

14 http://donostiando.blogspot.com/2018/07/estampas-donostiarras-calle-mayor-1927.html. (2022/11/17an kontsultatua)

15 Donostia, 1983, 76. or.

16 Rodriguez Suso, 1999,14-21. or.

17 Tuduri, 1992, 209. or.

18 https://www.facebook.com/Aldudeko-Klika-1259637517436411/photos/

ITURRIAK

Bibliografia

AZKUE, R.M. (1959). Euskalerriaren Yakintza. I. liburukia. Madril: Espasa Calpe.

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Hernani: Orain.

(1997). San Telmo Museoko soinu eta hots tresnak. Cuadernos de Sección. Folklore.- 6. zk. Eusko Ikaskuntza. (1998) Colección Lankidetzan Bilduma, 5. Donostia.

DONOSTIA, Aita.(1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 257-309). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca.

Diskografia

BELTRAN ARGIÑENA, JUAN MARI. (1998). J. Goikoetxea - J.M. Beltran. Beti ttun ttun. NO-CD. CDNO21.

ZUAZNABARTARRAK. (1975). Antología de instrumentos vascos. Columbia BC 3896.

Full sheet