Oiartzungo HM eskola

MATRIKULATZEKO EPEA IREKITA DAGO EKAINAREN 30ERA ARTE!!!

 

Herri musikan edozein soinu-tresna erabil badaiteke eta erabili izan bada ere, badira batzuk bereziki Euskal Herrian jo izan direnak. Horietako gehienen irakaskuntza ez dago musika hezkuntza arautuko eskolen sarean zabaldua. Hori dela eta Soinueneak bere sorreratik soinu-tresna horiek erakutsiko zituen eskola martxan jarri zuen ongi prestatuko irakasleekin. Gaur egun eskola honetako irakasleak dira Asier Goieaskoetxea, Arkaitz Miner, Lara Mitxelena, Haritz Ezeiza, Jon Patxe eta Peio Irigoien.

 

 

Irakasle horietako bakoitza soinu-tresna jakin batean aditua da eta hori erakusten du. Hala, txalaparta, perkusioa, biolina, txistua (danbolinarekin), alboka, dultzaina eta xirolarrua ikasteko aukera dago. Soinu-tresnez gain, musika lengoaia ere erakusten da eta soinu-tresna hauen taldeetan aritzeko aukera ere badago.

 

 

Oinarrizko maila bat lortu ahala ikasleak taldeetan jendartean jotzera animatzen dira herria beraien musikarekin alaitzeko asmoarekin. Hori dela eta hilero, igandez normalean, Elizaldeko kaleetan barrena talde bat edo beste kalejiran ibiltzen da. Bestela, Oiartzungo elkarte ezberdinek antolatzen dituzten ekitaldietan, beharraren arabera laguntzen saiatzen dira irakasle eta ikasleak.

 

 

Oiartzungo HM Eskolak egiten dituen ekintzei buruzko informazioa hemen ikus dezakezue.

2018-2019 ikasturterako eskaintza eta izena emateko orria