'Oiartzungo Hotsak' dokumentalaren proiekzioa

27 Novembre 2020 - 27 Novembre 2020 / Oiartzun, Udaletxeko areto nagusian arratsaldeko 19:00etan

1999. urtean grabatutako dokumental honek Juan Mari Beltran eta Mikel Mendizabal izan zituen zuzendari. Bertan, beste hotsen artean, nagusiki txistu eta danbolinak, toberek, kanpaiek eta trikitixak Oiartzunen izan duten ibilbide eta garrantzia nabarmentzen dira.