Description

Jazbana

Talde hauetan akordeoia eta jazbana (bateria) ezinbestekoak dira. Horien ondoan saxofoiak edota tronpetak beren lekua egin dute. Horrelako talde txikiak ugariak izan dira gure herrietako festa zein erromerietan. Ospakizun pribatuetan ere oso erabiliak izan dira. Talde batzuk aipatzearren, Gipuzkoan Gelatxo edo Kaxianoren taldea ditugu, Bizkaian Orquesta Garcia, Nafarroan Berako Lagun Artea edo Nafarroa Beherean Ramuntxo edo Faustin orkestak.

 

Gelatxo taldea: Roberto Garate bateriajolea, Arturo Zuloaga Txokolo saxojolea, Pedro Sodupe Gelatxo akordeoijolea. (Arg.: Lazaro Zarauz)

Gelatxo taldea: Roberto Garate bateria-jolea, Arturo Zuloaga Txokolo saxo-jolea, Pedro Sodupe Gelatxo akordeoi-jolea. (Arg.: Lazaro Zarauz)

Fiche complète

Numéro:
221 
Remarques:
DANTZALDIETAKO TALDEAK, JAZBANAK EDOTA ORKESTINAK