HERRI MUSIKAREN I. JARDUNALDIAK: HERRI MUSIKA - BERTSOLARITZA

Beste gizarte orok bezala, Euskal gizarteak ere, mendeetan zehar bere poz-neke eta sentimenduen adierazle bikaintzat har genezakeen herri musika propioa garatu izan du, bertsogintzarekin lotura estuan eta gaur oraindik, bihotzak taupa egiten jarraitzen dio. Ezin esan, ordea, zailtasunik gabeko bidea egiten ari denik, industrializazio garaiak lehenik eta industri osteko garai aldakorrak ahalegin berezia eskatzen du herri musika eta bertsolaritzaren geroratzeko.