Fiche complète

Udako herri musika kontzertua bi egun ezberdinetako saioetan banatu da aurten. Lehenengo saioa da uztailaren 2an Altzibarren Txilibita Fanfarreak eman zuena. Orain bigarren saioa dator eta Iturriotzen izango da, bertako festetako egitarauan.

Oholtzan ariko den taldea Galiziatik datorren Brisas do Quenllo da. Adin ezberdinetako kide ugariz osatutako elkarte honetan beraien eskualdeko dantzari eta musikari zaharrei hartutako dantza eta musikaren trasmisioa mantentzen lan egiten dute. Inguru hartako festa giroa Iturriotzera bertaratzen direnekin partekatuko dute.

EGITARAUA:

  • 10:30etan Landetxeko Auditoriumean: Kontzertu didaktikoa
  • 11:30etan Landetxeko Auditoriumean: Galiziako dantzen tailerra (Jota eta muñeira)
  • 19:00etan Kalebuelta Iturriozko festetan
  • 21:30etan HM Udako Kontzertua Iturriozko soruan (Eguraldi txarra eginez gero frontoian)

Galerie d'images

Audio