HM Udako kontzertua: Brisas do Quenllo (Galizia)

2023 Uztaila 24 - 2023 Uztaila 24 / Iturriozko Beheko Soroa / 21:30 / Doan

Udako herri musika kontzertua bi egun ezberdinetako saioetan banatu da aurten. Lehenengo saioa da uztailaren 2an Altzibarren Txilibita Fanfarreak eman zuena. Orain bigarren saioa dator eta Iturriotzen izango da, bertako festetako egitarauan.

Oholtzan ariko den taldea Galiziatik datorren Brisas do Quenllo da. Adin ezberdinetako kide ugariz osatutako elkarte honetan beraien eskualdeko dantzari eta musikari zaharrei hartutako dantza eta musikaren trasmisioa mantentzen lan egiten dute. Inguru hartako festa giroa Iturriotzera bertaratzen direnekin partekatuko dute.

EGITARAUA:

  • 10:30etan Landetxeko Auditoriumean: Kontzertu didaktikoa
  • 11:30etan Landetxeko Auditoriumean: Galiziako dantzen tailerra (Jota eta muñeira)
  • 19:00etan Kalebuelta Iturriozko festetan
  • 21:30etan HM Udako Kontzertua Iturriozko soruan (Eguraldi txarra eginez gero frontoian)
Brisas do Quenllo (Galizia)

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.