Galerie d'images
Fiche complète
- Type de collection:
- Instruments
- Numéro:
- 1664
- Auteur / Interpréte:
- Maiki Mwaluko
- Instruments de musique:
ILIMBA
- Classification:
- Idiophones -> Pointillé / flexible -> Avec table d´harmonie
- Emplacement:
- Erakusketa; idiofonoak
- Explication de l'acquisition:
- Polo Vallejoren bitartez egileari erosia.
- Remarques:
- Etnia: wagogo ngogo
- Description:
Punteatutako idiofonoa da. Polo Vallejok honakoa esan zigun:
Metalezko xaflatxoz (16 eta 45 inguru) osatutako lamelofonoa da, eta bizikleta baten erradioak edo erabiltzen ez diren aterki-hagaxkak berotu eta zanpatzean lortzen da. Modelatu ondoren, hainbat tamainatan ebakitzen dira, lortu nahi den soinu-altueraren arabera.
Laminak erresonadore funtzioa betetzen duen egurrezko kutxa bati atxikitzen zaizkio eta, aurrealdean zein alboetan, zulo batzuk egiten dira nhandabuli bidez estaltzeko. Mintz hori oso fina da, eta armiarmek arrautzak estaltzeko erabiltzen dute. Xafla bibrazioan sartu eta airea filme fin-finetik igarotzean, nhandabuliaren funtzioa da hotsa eraldatzea eta burrunba txiki bat sortzea da. Efektu hori soinu-sotiltasun handikotzat jotzen dute wagogoek (eta, oro har, Afrikan); izan ere, sortutako soinuak eta atmosferak, apur bat uherrak eta ilunduak, istorioak kontatzeko (kantatzeko) soinu-klima egokia sortzen dute.
Bakarka edo taldean hainbat ilimba interpretatzen dira, baina normalean talde instrumental konbentzionalaren barruan integratuta agertzen da. Tresna laguntzaile gisa balio du gogoak distantzia luzeak mugitzen dituenean eskualdean zehar: oinez doala jotzen duenean, bidaia atseginagoa egiten da, eta, beraz, laburragoa. Kumfunda errepertorioko kantuak ere laguntzen ditu (albisteak, kronikak).
- Mesures:
- L.: 22; Z.: 16,5-17,5; A.: 5,5
Vallejo, P. (2005). Patrimonio Musical de los wagogo (Tanzania): contexto y sistemática. Universidad Complutense de Madrid. [doktoretza tesia]

