2008/2009 ikasturterako matrikulazioa

2008 Iraila 01 / Oiartzungo Herri Musika Eskolak ireki du ikasturte berrirako matrikulatzeko epea. Aurtengo berrikuntza nagusia txistua eta danbolina jotzen ikasteko aukera da.

Ikasturte berrirako izena emateko epea irailaren 19an bukatuko da ordutegiak zehazteko bilera irailaren 24an izango delarik. Izena emateko jarraitu beharreko pausoak formularioan topatuko dituzue.

Izena emateko formularioa