2013 Azaroa 12 - 2013 Azaroa 17
Soinuenea-Herri Musikaren Txokoak antolatuta Oiartzunen urtero ospatzen diren HM Jardunaldietako aurtengo edizioa "IKUS-ENTZUNEZKO BILDUMEN KUDEAKETA” gaiari buruz izango da.
Herri Musikaren 12. Jardunaldien edizio honen antolaketan, Soinueneak Errenteriako Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboaren laguntza aparta izan du, bai mintegiaren osaketan, kudeaketan eta parte hartzean.