Albokarien Hernaniko 16. Topaketa

2009 Iraila 26 - 2009 Iraila 27 / Irailaren 26 eta 27an bilduko dira alde ezberdinetako albokariak Hernanin.
Edizio hau 2008an joan zitzaigun Eugenio Etxebarria albokari beteranoaren oroimenez ospatuko da. Bera albokarien belaunaldi berrien eredu eta erreferentzi nagusietako bat izan zen.

Irailaren 26an, larunbata, alboka kontzertu berezia izango da Nafarroako Albokarien Elkarteko taldearen eskutik. Irailaren 27an berriz, igandeko topaketari hasiera emateko “Eugenio Etxebarria albokaria” liburuaren aurkezpena egingo dute. Ondoren Euskal Herriko eskualde ezberdinetatik Hernanira etorritako albokarien emanaldiak entzuteko aukera izango da.
Albokarien Hernaniko 16. Topaketa
Albokarien Hernaniko 16. Topaketako egitaraua

Albokarien Hernaniko 16. Topaketa

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.