Argitalpen digitalakHMberriak 23. zenbakia: VI. herri musika jardunaldiak, Albokarien Hernaniko 14. topaketa eta Udazkeneko kontzertua
2007 Urria 01
Herri musikaren aurtengo jardunaldiek Hernaniko Albokarien Topaketarekin bat egingo du azterketarako alboka hartuko delarik. Baina honen aurretik HM Txokoan izango da zer entzunik. Udazkeneko kontzertuan Iruñako gaiteroak eta Eivissa-ko danboliteroak izango ditugu.
VI. Herri Musikaren Jardunaldiak azaroaren 17 eta 18 artean gertatuko dira. Lehenengo eguneko ekitaldiak Oiartzunen ospatuko dira eta gehien bat alde teorikoa landuko dute Juan Mari Beltran, Manu Gojenola eta Sardiniatik etorriko den Paulo Zedda-k besteak beste. Azken honek albokaren antzera jotzen den "launeddas"-az hitz egingo du zehazkiago esanda. Larunbatean afaldu aurretik alboka eta launeddas doinuak entzuteko aukera izango da. Igandean Hernanin izango dira partaideak eta han, goizean tailerrak izango dira Andrea Pisu launeddas-jolea eta Fede de Dios maisu izango direlarik. Ondoren, kalez-kale ibiliko dira albokariak bazkalordurarte. Jardunaldiak arratsaldeko erromeriarekin bukatuko dira.
Eta azaroan HM jardunaldiak izango badira, urrian HM-ko udazkeneko kontzertua izango da. Hau urriaren 6-an arratsaldeko 18:30-etan izango da eta bertan Iruñako Gaiteroak taldea eta Eivissako Antoni Marí eta Josep Maria Cardona danboliteroak izango dira oholtzaren gainean.
Audioa
HMberriak 23. zenbakia: VI. herri musika jardunaldiak, Albokarien Hernaniko 14. topaketa eta Udazkeneko kontzertua
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.