Fitxa osoa

Neguko buletina urte berriarekin iritsi da eta lehen orria osoa hartu du txistulariek herri erakundeetan egiten duten lanaren inguruan antolatu ziren jardunaldiez egindako kronikak. Erdiko orrietan urtarrilaren 30ean izango den kontzertuan parte hartuko duten dultzainero bizkaitarren eta panderetera asturiarren berri ematen da. Azken orrian Herri Musikaren Txokoak 2009 urtean argitaratu dituen liburu eta ikus-entzunezkoen laburpenarekin batera, txalapartari buruz Nerea argitaletxeak argitaratu duen liburu berriaren berri eta Oiartzunen kaleetan jotzen hasi den dultzainero taldearen berri ematen da.

Audioa

HMberriak 32. zenbakia: Musika herri erakundeetan, Txalaparta liburua+cd+dvd, Oiartzungo dultzainero taldea, 2009ko HM argitarapenak eta Neguko kontzertua

Dokumentua Jaitsi ( .pdf )