Bisita komentatua: Emakumeen emaria herri musikan

2018 Urria 20 / 11:00 / Soinuenea / 5 €

Tradizioz gizonen eremua izan da herri musika; hala ere, emakumeek beren emaria uzteko zirrikituak aurkitu dituzte.

Gure museoan 400 soinu-tresnatik gora daude ikusgai; horietako batzuk emakumeek jo izan dituzte bereziki: panderoa, arrabita, tronpa, harpa...

Hauekin zein bestelakoekin haien musika jarduna gauzatzeko izan dituzten oztopoak, ahozko transmisioan jokatu duten papera eta bestelakoak hizpide izango ditugu bisita gidatu honetan.

Izena emateko Soinuenearekin harremanetan jarri:

    Telefonoa: +34 943 493 578

    Emaila: artxiboa@soinuenea.eus

Ondarearen Europako Jardunaldien 2018ko egitarauan sartzen da bisita hau. Aurten jardunaldiei Ondarea, Emakumeen Emaria izenburua jarri zaie.