DULTZAINA GIPUZKOAN. 1950. hamarkada arte

Dultzaina eta dultzaineroak Gipuzkoan eduki duten bere izateari buruzko berriak, ahal den eta modu zabalenean jaso eta biltzea izan da idazlan honen helburua. Soinu-tresna honen inguruan ematen diren osagai ezberdinak bat eginik bere iragana aztertu eta argitu nahian. Gaur egun Gipuzkoan dultzainari balio handirik ematen ez bazaio ere, gure kultura eta konkretuki, gure herri musikaren barnean oso garrantzitsua gertatu izan bait da orain dela gutxi arte. Guzti hau, lau ataletan banaturik aurkezten da:

  1. Informazio orokorra. Jatorria, historia, ingurua, istorioak,...
  2. Gipuzkoako Dultzaineroak 1950. hamarkada arte
  3. Dultzaina egileak (Gipuzkoan ezagutu ditugunak)
  4. Errepertorioa