Azalpena

Hiru zuloko flautak Euskal Herrian

Esku bateko ahokodun flauta zuzenak Europa eta Ameriketako hainbat herritan ezagutu dira. Esku bakarraz jotzen dira flauta hauek, ezkerreko eskuaz gehienean, eta hatz-jokorako zulo kopuru mugatua dute hortaz: badira zulo gehiago erabiltzen dituztenak (Kataluniako flabiol-a adibidez), baina ohikoenak hiru zulokoak dira. Horregatik hiru zuloko flauta izenez ere ezagutzen dira.

Euskal Herriko eskualde guztietan oso nabarmena da hiru zuloko flauten presentzia aspaldidanik, izen, material, joera, estilo eta funtzio anitzekin. Bi dira nagusiki gurean ezagunak: txistua eta xirula. Bien artean, txistua da zabalduena eta aldaera gehien dauzkana. Xirula berriz, Zuberoako folkloreari oso lotua ageri zaigu azken garaietan, 1970eko hamarkadaz honantz zerbaitxo hedatu bada ere, eremuz nahiz erabileraz. Gaur egun bereiz agertzen dira txistua eta xirula, eta hala aurkezten dira hemen ere, baina historian atzera eginez gero ez da halako alderik. Funtsean hiru zuloko ahokodun flautak dira biak, egitura, joera eta funtzio bertsuak izan dituztenak, baina tradizioaren bi eremu ezberdinetan erabiliak, nork bere izaera hartua du alderdi askotan.

Gaur egun erabiltzen diren txistu eta xirulen arteko desberdintasun nabarmenena, egiturari dagokionez behintzat, hodien luzera izan daiteke: txistuak fa edo fa# tonalitateko transposizio instrumentuak izan ohi dira, eta xirulak berriz do tonalitatekoak (hodi laburragokoak). XVIII. mendean berriz, txistu akademikoaren inguruan, silbotea izena hartu zuen flauta luzeagoa sortu zen, gaur sib edo si tonalitatetako transposizio instrumentua1. Eta jada XX. mendearen azkenetan, Donostiako Kontserbatorioko Grupo Experimental de Txistu izeneko taldeak beste tonalitate batzuetako hiru zulotako flautak aurkeztu zituen: txistu txiki edo txilibitu izenekoa sopranoen tesituran eta txistu handi edo silbote handi deitua baxuetan2.

2014an berriz, Silboberri Elkartea izan zen txistu baxu berria aurkeztu zuena Durangon emandako kontzertu batean, txistu arrunta baino zortziko tartea grabeago3.


Danbolinteroa

Esku bateko ahokodun flautek badute beste ezaugarri bereizgarria: esku bakarraz jotzen direnez, beste eskua (eskuinekoa gehienean) bigarren soinu-tresnaren bat jotzeko erabil daiteke. Eta hala egiten da era honetako flautak erabiltzen dituzten tradizio ezberdin gehienetan: danborren familiako tresna izaten da ohikoena (zuzenean kolpekatutako menbranofonoa), baina harizko danborrak ere ezagunak dira (zuzenean kolpekatutako kordofonoak) eta bestelakorik ere erabili izan da, idiofonoak batik bat.

Euskal Herrian, txistulariek menbranofonoa erabili izan dute gehienbat, ttunttun edo danbolin izenekoa, eta xirulariek harizko danbor edo salterioa, hau ere ttunttun izenez ezaguna. Baina harizko danborrak Hegoaldean ere erabili izanaren testigantzak badira4, baita kaskainetak eta bestelako soinu-tresnak ere, eta txistu nahiz xirula, danbor edo atabala lagun dituenetik, ohikoa da flauta hutsak jotzea, ttunttunen laguntzarik gabe. XVIII. mendetik bi txistu edo bi txistu eta silbotea gehi atabalaz osatutako taldeen moduko talde polifonikoak hedatu zirenetik, are ohikoagoa da bigarren eta hirugarren ahotsak jotzen dituztenak flauta hutsekin aritzea.

Ttunttunak, era batekoak zein bestekoak, soinu-tresna ezberdinak direnez, hauen berri izateko entziklopedia honen beste sarreretara jo beharko da. Baina hiru zuloko flautez ari garela, jotzaile hauen bereizgarria izaki bi soinu-tresna aldi berean jotzea, ezinezkoa da hauek ongi definitzea hasieratik hori aipatu gabe.

Izan ere, danbolina eta txistua ia tresna bakartzat hartu izan dira askotan, ttunttuna eta xirula bezala. Hala, musikari hauek izendatzeko darabilgun txistulari hitza bera tradizio berri samarrekoa da. Danbolin eta ttunttun hitzak erabili izan dira gehiago, bai erritmoa ematen duten perkusio tresnak izendatzeko, baita, metonimiaz, hauek egiten duten musikari nahiz jotzaileei eurei deitzeko ere. Danbolina, ttunttuna, danbolinteroa edo ttunttuneroa, beraz, hiru zuloko flauta eta danbolina jotzen dituenaren izendapenak dira besteak beste, eta inoiz musikari talde osoarenak ere bai5.

Horiez gain, eskualde eta garai desberdinen arabera, flauta hauek izendatzeko aldaera asko ezagutzen dira. 1801eko Humboldten idatzietan flauta honi euskaraz txilibituba eta gazteleraz silbo deitzen zitzaiela esaten da6. Juan Ignazio Iztuetak 1824an argitaratutako liburuan berriz, danbolin esaten zaie bi soinu-tresnak jotzen dituztenei, eta bereizi nahi dituenean txilibitu esaten dio flautari eta arratz danbolinari7. Txuntxunero, txulubitari, eta txistu-jole dira txistularia izendatzeko gure egunetara iritsi diren beste deitura batzuk, eta xirulari, txirulari, txülülari edo xirula jole Zuberoa eta iparraldeko beste batzuk. Hegoaldean, gutxienez XVII. mendetik eta XX. menderaino juglar hitza da erabiliena gaztelerazko dokumentazioan, zalantza handirik gabe, txistulari edo danbolinteroez mintzatzeko. Iruñeko sanferminetako musikarien kontratuen zerrenda historikoetan esaterako, juglare esaten zaie esku bateko flauta eta danbolin joleei 1874 arte, hortik aurrera txuntxunero hitz herrikoiagoa agertzen delarik XX. mendean ongi sartu arte.


TXISTUA

IZENAK

Gaur egun hiru zuloko flauta honen izen zabalduena txistua bada ere, badirudi berri samarra dela izendapen hori. XIX. mendera arte ez dago flauta hau txistu hitzaz ezagutu izanaren testigantzarik. Antza, gaztelerazko zenbait idatzitan agertzen omen da mende horretan8. Euskal literaturan berriz, agidanez, 1880ko hamarkadan hasten da erabiltzen txistu hitza adiera honekin9, eta azkar batean hedatzen. 1909an Gasteizko txistulari bandarako oposizioen oinarrietan agertzen da lehenengoz, eta Donostian berriz 1922an, Isidro Ansorena “primer txistulari de nuestra banda de juglares” izendatzen duen udal erabakia10. 1927an sortutako txistularien elkarteak jada Asociación de Txistularis del País Vasco hartuko du izen ofizial, eta 1928an argitaratzen hasiko den aldizkaria ere Txistulari izango da.

XIX. mendearen azken aldera arte ditugun erreferentzien arabera, ordea, ohikoena danbolin, ttunttun eta horien eratorri edo erdarazko parekoak erabiltzea izan zela dirudi. Hiru zuloko flauta hutsa izendatzeko txilibitu eta honen eratorri txulubita dira agertzen direnak, baina gutxitan horiek ere. Sánchez Ekizaren arabera11, XVIII. mendean gertatu ziren aldaketek eragina izango zuten musikari haiek beraien buru eta soinu-tresnei zieten begiramena ere aldatzean eta, besteak beste, bi-hiru ahotsetara taldeetan jotzen hasi eta musika idazteak ekarria izan zitekeen silbo 1º eta silbo 2º ahotsen arteko bereizketa egitera eraman zituena. Uste izatekoa da gaztelerazko silbo hitzaren parekotzat hartu zela txistu hitzaren adiera berria, jada Iztuetak aipatzen baitzuen XVIII eta XIX. mendeen arteko danbolin haietako batzuk nahiago zutela haien musikari izaera azpimarratu, danbolinaren irudiari flautarena gailenduz.


HEDADURA

Euskal herri musikaren historian gehien zabaldutako soinu-tresna txistua da seguru asko. Horren adibidea Jesus Ramosek dakar, XVIII. mendean Iruñeko festetara joandako mila musikari ingururen zerrenda aurkezten duenean12: jole gehienak Euskal Herriko eskualde desberdinetako txistulariak dira (Gipuzkoa eta Nafarroakoak horietan gehienak).

Gaur egun ere, Euskal Herriko ia lurralde eta eskualde guztietan badira txistulariak (Zuberoan salbu, han xirulariak direlarik). Ez dago txistularien errolda gaurkoturik, baina Euskal Herriko Txistulari Elkarteak 1.000 bazkide inguru dituela jakinda eta txistulari asko elkarte honetako kide ez direla kontutan hartuta, esan liteke milaka direla txistulariak Euskal Herrian.


EGIKERA ETA JOTZEKO ERA

Txistua eta xirularen aldaera guztiek egitura berdintsua dute. Esku bakarrarekin jotzen den hiru zuloko flauta zuzena da, hiru zuloak hodiaren behealdean dituena: bi aurrean eta bat atzean. Hodiaren goialdean, ahoko tutu txikian putz eginda aire korrontea alakara bideratzen da, haren aurka lehertu eta hodiaren baitako aire-gorputza bibrarazita soinua sortzeko.Txistuaren hodiak kanpotik gehienetan konikoa badirudi ere, barrutik tutu zilindrikoa du, beste flauta arruntek bezala.

Hiru zuloei hatz-jokoa eraginez tonuak eragiten dira, hots-hodiak ematen duen harmonikoen gaman oinarrituta. Txistuaren eskala osatzeko ez da erabili ohi lehen harmoniko edo oinarrizkoa (lehen erregistroa); beraz, bigarren harmonikotik hasita, hirugarrena bosteko tarte justura sortzen da eta, eskala diatonikoan, tarte hori osatzeko behar diren lau nota emateko nahikoa da hiru zuloren hatz-jokoa: lehen nota emateko zulo guztiak itxita, bigarrena zulo bat irekita, hirugarrena bi irekita eta laugarrena zulo guztiak irekita. Bosgarrena berriz zulo guztiak itxi eta erregistroa aldatuta sortuko da, hirugarren harmonikoari eraginda. Jarrera oso horiez gain, txistulariek eskala kromatikoak ere lortzen dituzte, zulo erdiak itxiz eta irekiz edota hodiaren amaierako muturra hatz txikiaz komeni den mailan itxita. Honela, txistuak bi zortziduneko tartetako eskala diatoniko nahiz kromatikoa osa dezake.

Eta gainera, txistulariak esku bateko txistuaz doinuak jotzen dituen artean, besteaz besotik zintzilik daraman danbolinaz erritmo oinarri eta jokoak eragiten ditu.

Txistuaren hodia zurezkoa izaten da gehienetan, eta dokumentazio idatziak dioenez, antzina ere hala izaten zen gehienetan. Txistuak egiteko bertako zur preziatuena eta erabiliena ezpela izan dela dirudi, baina zurak nekez irauten du mendetan barrena eta gutxi dira gorde diren txistu historikoak; horrek asko zailtzen du zehazki erabili izan diren zurak zeintzuk diren jakitea, besteak beste.

XX. mendean Afrikatik ekarritako ebano eta granadillo zuren erabilera zabaldu zen, eta horietatik datorkie txistuei kolore beltz ezaguna. XX. mendearen bukaeraz gero material plastikoak ere erabiltzen dira, eta metalezkorik ere egin izan da.

Zurezko hodia babesteko eta apaingarritzat metalezko eraztunak izan ohi dituzte txistuek. Ahokoa eta alaka osatzen duen txapa ere metalezkoak izan ohi dira. Hodiaren bi muturretan metalezko eraztun zabalagoak izaten dituzte babesgarri, eta beheko muturraren babesgarriari erantsita, hatz nagiaz tresna heltzeko beste eraztun bat ere bai.

Zurezko txistuez gainera, hezurrez egindakoak ere ezagutu dira Euskal Herrian. Mariano Barrenetxeak Gorbeialdean hezurrezko txistuaren erabilerari buruzko informazio interesgarria bildu zuen:

Dimako Baltzola auzoko 90 urteko Maria Jesus Ingunzak xirula antzeko zurezko txistua erakutsi zigun eta garai batean dena hezurrez egindako bat izan zutela esan zigun. Honek esan zigun ere Ziarrusta auzoko saskigileak beraien antzeko hezurrezko txistua jotzen zuela. […]

Uribe auzoko Lexarda baserriko 80 urteko Leandro Lejardak zera esan zigun: Uribeko Zuloa baserriko Antonio Etxeberriak hezurrezko bi txistu zituela (gaurkoak baino motzagoak) eta batzuetan biak batera jotzen zituela lehenengo eta bigarrena eginez: “Txistu bi batera yoten zituen. Altue eta bajue eiteuen. Azurrezko txistuek ziren, baia gaurkoak baño arean laburtxoagoak. Ez dakit iru zulo edo, baia iru zulokoak ixango ziren, ze gaurkoen antzera yoten zituen.” […]

Arratiako J. M. Bilbao (1886 jaioa) albokariak esaten zigun ere Ubideako artzai bat ezagutu zuela eta: “Saien isterreko kañadeagaz einde egoan azurrezko txistu ori, iru zulokoa zan, gaurko txistuen antzekoa; da polito yoteuen. […]

1959. urtean Nafarroako Ezkurra herriko J. Cruz Baldak etxean hezurrezko txistu bat zutela esan zigun.”

(Barrenetxea, 1984, 21-22. or.)


TALDEKATZEA

Historian barrena, txistularia bakarka aritu izan da gehienean musika jotzen. Izan ere, bi soinu-tresna aldi berean jotzearen abantaila handiena segur aski hori da, askotan orkestra minimoa deitu izan zaiona osatzen duela musikari bakar batek.

Baina XIII. mendeko ikonografiatik abiatuta, txistulari edo danbolinek beste musikari batzuekin taldeak osatzeko joera eta gaitasuna izan dute.

Hauek dira talde horietako batzuk:

1. Jole bakarrekoak

1.1. Txistua eta danbolina

1.2. Txistua eta ttunttuna (salterioa)

1.3. Txistua eta kaskainetak

2. Bi jole edo gehiagokoak

2.1. Txistu-danbolina eta panderoa

2.2. Txistu-danbolina eta atabala

2.3. Bi txistu-danbolin (bi ahotsetara)

2.4. Bi txistu-danbolin eta atabala

2.5. Txistu-danbolina eta arrabita

2.6. Txistu-danbolina eta xirolarrua

2.7. Bi txistu-danbolin (lehenengo ahotsa eta bigarrena), silbote edo txistu handia eta atabala.

XVIII. mende amaieratik datorren laukoteari ohiko txistulari banda edo taldea esaten zaio askotan13. Indar handia hartu zuen XX. mendearen hasieran, askotan talde ofizial gisa, eta hala jarraitzen du. Hego Euskal Herriko udal handi gehienek eta aldundiek izan dute halako talde ofizial bana XX. mendean barrena, eta talde mota honetarako konposatu eta moldatu da txistularien errepertorioaren zatirik handiena. Txistularien alarde edo talde handietako kontzertu eta kalejirek ere, ohiko txistulari bandaren funtzio harmoniko eta musikaletan oinarritzen dira gehienetan.


HISTORIA

Soinu-tresna honen historia osatzeko dokumentazioa ugaria bada ere, gorabehera handiak ditu historia horren aldi ezberdinetan. Idatzi askotan irakur daiteke Izturitzeko leizean agertutako hezurrezko soinu-tresnetako bat historiaurreko txilibitu edo txistua dela, baina gaur egungo jakintzekin nekez eman daiteke ontzat hipotesi hori. 1921ean Emmanuel Passemard ikerlari frantsesak Laminazilo kobazuloan, paleolitoko beste tresna batzuen artean, hezurrezko soinu-tresna baten zatia aurkitu zuen, hiru zulo dituena. Soinu-tresna horiezagutzen den txistu zaharrentzat hartu izan zuten askok (25.000 urte inguru izan ditzake), baina hezurra hirugarren zulotik gora hautsia zegoenez, ez zegoen hiru zuloko soinu-tresna edo gehiagokoa zen jakiterik. Aldiz, René eta Suzanne Saint-Périer senar-emazteek 1928 eta 1959 artean gidatu zituzten indusketetan halako flauta osoak agertu zirenez, Isturitzekoak lau zulotako flautak zirela dakigu.

XVI. mende arte oso urria da esku bateko flauta zuzenei buruz gorde den dokumentazioa. Aurreko mendeetarako ikonografia da informazio iturri nagusia (erretaula, estatua, monumentu eta margolanetan agertzen diren irudiak) eta hauetan ez da halako musikaririk agertzen ia XIII. mendera arte, ez Euskal Herrian, ezta beste inon ere14. Europan, halako irudietan zaharrentzat, Gaztelako Alfonso X Jakintsuaren Cantigas de Santa María kodizeko miniatura bat jotzen dute gaurkoz adituek, XII. mende amaierakoa. Euskal Herrian berriz, Zarrakazteluko Olibako Monasterioaren fatxada nagusiaren gaineko erlaitzeko iruditxoa jotzen du Aita H. Olazaranek15.

XIV eta XV. mendeetako berri gutxi dugu. Nafarroako errege-erreginek euren gorteetan zerabiltzaten juglareen aipamenak badira, eta beti argi ez badago ere danbolinteroez ari direnik, XV. mendeko datuetan tamborin, juglar de tamborin eta antzekoak aipatzen direnean argitzen dira zalantza horiek. Hala azaltzen da 1413an, adibidez, “Bernart Dupont, juglar de tamborino” Karlos III.aren gortean16 edo Johan Romeo eta Johan de la Mota direlakoak Bianako Printzearenean17.

Gorteetatik kanpora ere hasten dira agertzen halako izen batzuk: Aita Donostiak, Iruñeko Erdi Aroko erregistroetan jasota, “Bernat d’Oyon, Martín de Artajo de Lumbier, y un Samuel, que por su nombre parece israelita” aipatzen ditu18; eta Tuterako dokumentuetatik jasota, 1480an Corpus Christi egunez “Juan de Valero, tamborín” aritu zela prozesioan jotzen erriberako hirian, eta hurrengo urtean bi danbolin izan zirela.

XVI. mendetik aurrera Euskal Herri guztian barrena hasten dira agertzen flauta eta danbolindun juglare hauen aipamenak, izen batekin edo bestearekin: Tafallan 1507tik, Azpeitian 1515etik, Markinan 1519tik, Hernanin 1531tik, Balmasedan 1549tik, Portugaleten 1552tik, Elgoibarren 1558tik, Bilbon 1560tik, Lekeition 1571tik, eta abar.

Honek guztiak aditzera ematen du XIII. mendetik behintzat danbolinteroa eta haren musika ongi errotuta daudela herri mailan. Berpizkunde garaian ia Europa osoan zabaldua zegoen soinu-tresna pareak badirudi askotan atzera egin zuela XIV.etik aurrera. Beste herri batzuetan ere eutsi zitzaion (hor dira Provenzako galoubet et tambourin, Ingalaterrako pipe and tabour, Leon-Extremadurako gaita y tamboril, Kataluiniako flabiol i tamborí eta beste hainbat), baina Euskal Herrian beste bide batzuk hartuko zituen, herri mailako musikariekin batera, erakunde ofizialetako danbolintero ikasiaren irudia sortuz.

Gorabeherak gorabehera, XX. mendearen erdi aldera arte, txistularia bere inguruko gizarteari erabat lotua ageri zaigu. Bere musikarekin herriaren bizian hartzen zuen parte: lana, festa, dantza, ospakizun sozial, eta abarren inguruko ekintzetan. Aita Donostiak aipatzen dizkigu horren adibide asko19:

Kostaldeko herrietan baleak agertzen zirenean txistuarekin aritzen zen txistularia arrantzaleei abisatzen.

Oiartzunen, 1749an, txistulariek jotzen zuten pilota frontoia eraikitzen ari ziren langileak beraien eginbeharrean animatzeko.

Lekeition, 1573. urtean bederatzi hilabeteko izurria jasan zuten eta txistularia kontratatu bere musikarekin herriaren mina, goibeltasuna eta kezka samurtzeko.

Ezteietan, ezkonberriek bizi behar zuten etxera arreoarekin egiten zuten joan-etorrian, txistularia izaten zen komitibaren buru: “En 1823 un viajero francés asegura haber tropezado alguna vez con un cortejo que se dirigía a una boda, llevando por delante la chirola y el tambor; conducía en triunfo un ternero adornado con cintas y lazos, que era destinado a ser sacrificado para el convite nupcial”.

Baztanen XVIII. mendean txistulariak gidatzen zituen herritarrak, alkateak armen errebista egiten zuenean.

Eta halako adibide ugari aipa daitezke mendetan txistulariak bete dituen funtzio sozialak zein izan diren ezagutzeko. Horien denen artean ordea, datuak daudenetik eta gaur arte, bat izan da musikari hauen funtzio nagusia: dantzarako musika jartzea. Txistularien errepertorioan beste era askotako doinuak aurki badaitezke ere, dantzarakoak dira ugarienak: erromerietarako, plazarako, dantza erritualetarako,…

Baina dena ez da beti gozoa izan txistularientzat. Historian zehar etengabeak dira administrazio judizialek eta elizak txistulariei jarritako debeku eta zigorrak. Hauek, gehienetan dantza eta festari lotuak daude, eta txistularia erdiz-erdi harrapatu izan du garaian garaiko moral ofizialak. Berriro ere Aita Donostiarengana joko dugu horren adibide batzuk jasotzeko:

Danbolinteroaren maila soziala gaur beste edozein jende zintzorena bera da, mundu guztiak errespetatua. Ez zen hala, ordea, lehenagoko garaietan.

El Guipuzcoano Instruido (San Sebastián, 1780, fol. 91) liburuan bada ohar bat hala dioena: “Ohorezko karguak. Ordenantza, Juntak Kontseiluan onartzeko eskatzea ebatzi duena, Errepublika hauetako hauteskundeetan inoiz danbolinterorik onar ez dadin, ez ahots aktiboz ez pasiboz, ez orain soldatapekoa denik, ez lehenago izandakorik ere, ezta danbor, harakin edo pregoilaririk ere, eta ez hauteskunde garaian jardunean ari direnak bakarrik, aurreko edozein garaietan aritu direnak ere ez” (1760 urtekoa).

Balmasedan diru asko gastatzen zuten atabaleroa ordaintzeko, kanpotik ekarri behar izaten baitzuten, “hiri honetan ez baitago inor horretarako prest, ofizio baxutzat dutelako, bizkaitarren kaparetasunaren aurkako” (Martin de los Heros. Historia de Valmaseda).

Respuesta Satisfactoria liburuaren egileak, danbolinteroaz ari dela, hala dio: “… izan ere, zer elementu da danbolintero hori inori errespetua jarri edo legerik bete arazteko?  Hasteko, batzarreko baxuenetzat daukagu…” (“Respuesta satisfactoria del Colegio / de Misioneros de N.P. San Francisco de la / N. Villa de Zarauz / a la Consuyta y Dictámenes impresos…”, por el R.P.f. Francisco Antonio de Palacios. Pamplona, 1791, página 21)

Danbolinteroei zitzaien mespretxua haien familietara zabaltzera iritsi zen. Hala, badakigu behin danbolintero baten semeari jaunartzea ukatu zitzaiola. Ofizioa utzi nahi ez zuen danbolinteroari, ukoaren zalantzarik ez uzteko instrumentuak hausteko ere eskatzen zitzaionari, absoluzioa ukatzen zioten zentsore eta konfesoreak ere baziren, Pazkoa  ospatzen ere uzten ez zietenak. Konfesore hauetako batzuk soinu-tresnak sutan erretzea ere eskatzen zuten. Aita Fr. Ignacio de Aldekoa, Zarauzko frantziskotarren konbentuko misiolariak 1820an egin zuen kontsultatik dakigu hori. Arazoa Iruñera igorrita, don Juan José Fernándezek erabaki hura bertan behera utzi zuen, ofizioaren zilegitasuna ezartzen zuen ohiko dotrina ezarriz. (argitara gabea).

Danbolinteroarekiko ezinikusi hau azpimarratzen du beste gertaera honek: agoteak (herritarrengandik banatu eta arbuiatutako jendea) danbolintero izan zitezkeen, auzokoekin dantza egin edo jolastea debekatuta zuten arren. (Cfr. Florencio Idoate, Agotes en los valles de Roncal y Baztán, en Rev. Príncipe de Viana, vol. IX, 1948, Pamplona, pág. 402).

(Donostia, 1952, 65. or. Jatorrizkoa gazteleraz dago; itzulpena gurea da.)

Aita Donostiaren idatziei jarraituz, Inkisizio Santuak 1611.ean Hondarribian sorginei egindako epaiketan, Isabel de Arano izeneko salatariak aitortu omen zuen “Inesa de Gaxen. Frantzesa, Pedro de Sanzaren emaztea, tambolin jotzen ikusia zeukala”. Pierre de Lancre inkisidoreak idatzitakoen arabera, sorginen bilera edo akelarreetan ez omen zen txistu-danbolinen, salterioaren edo biolinaren musikarik falta izaten, eta hau da, sorgin ehizaren erdian, ezagutzen den emakume danbolintero baten lehen aipamena. Ez dakigu zergatik egin zuten haren aurka: emakumezkoek danbolina jotzea debekatua zutelako, danbolina jotzea bera bekatutzat zutelako, edo bi arrazoiengatik.

Dena ere ez zen gaitzespen, debeku eta zigorra nolanahi ere. Carmen Rodríguez Susok adierazten duen bezala: “El Padre Palacios, polemista contra los bailes en general, precisaba en 1791 una primera diferencia entre tamborileros al decir que «si se redujera su oficio a dar la alborada o acompañar a la Señora Justicia, enhorabuena; pero para bailar, y bailar así, no se puede consentir»”20. Txistulari edo danbolinteroek betetzen zuten funtzioaren arabera, haien ospea desberdina izan zitekeen. Rodríguez Susok hiru danbolintero mota bereizten ditu: batetik danbolintero autonomoa, bereziki dantzak jotzen eta festa pribatuetan aritzen zena, herri batean edo bestean festa jakinerako kontratatu zezaketena eta, oro har, agintari zibil eta erlijiosoek errezeloz ikusia. Bigarrenik danbolintero arlotea, kategoria are apalagokoa, erromeria, ezkontza eta ospakizun jakinetan, tabernetan… jotzeko bere burua eskaintzen zuena; behartsua eta alderraia, arriskutsutzat hartzen zuten askotan agintariek. Eta hirugarrenik soldatapeko danbolinteroa, lanbide honen elitea: bereziki agintari zibilek kontratatua (kontzejuek), hauekiko gertutasunak eta jornala izateak egonkortasuna, ospe hobea eta beste abantaila batzuk ematen zizkion, hala nola gizarte maila altuagoko musikariekiko harremanaz errepertorio berrietara errazago iritsi ahal izatea.

XVII. mendean jada ohikoak ziren soldatapeko danbolinteroak hiri askotan, eta badirudi XVIII.ean finkatu egin zirela kontratu haietako asko, hurrengo mendeetan udal danbolinteroa izenez ezagutuko zen irudia sortuz.

Gainera, XVIII. mende hura ilustrazioaren garaia zen. Euskal Herrian ere eragin handia izan zuen mugimendu intelektual eta kultural hark, Euskal Herriko Adiskideen Elkartearen pareko erakundeak sortzeraino. Herria eta aristokraziaren arteko banaketa hautsi gabe, herri kulturara zuzendu zuten begirada ilustratuek, eta pedagogiarako zuten grinaz, itxura berritu ere bai. Musikari garrantzia handia ematen ziotela gauza jakina da, ahalegin pedagogiko horretan bereziki, eta dantzari eta txistulariei arreta berezia eskaini zioten Bergarako Errege Seminariokoek21. Xabier Maria Munibe Peñafloridako Konteak berak eskolak ematen omen zizkion Azkoitiako danbolinteroari, berak sortutako zortziko eta kontradantzak joaraziz (Xabier Maria Munibe har daiteke txisturako lehenengo konposatzaile ezaguntzat)22. Gasteizko Baltasar Manteli danbolinteroaren irudia ere Adiskideen Elkarteari oso lotua agertzen zaigu. Aita Donostiaren esanetan, Mantelik Mozarten II Flauto Magico operako Oh cara armonia gaiaren aldaerak bi txisturekin batera jo omen zitzakeen.

Txistularia eskolatzen hasi zen beraz, ilustratuen ekimenez, eta teknika eta errepertorio berriak lantzen, birtuosismoaz hitz egiten hasi daitekeelarik XVIII. mendeko elite berrietan. Jose Ignazio Ansorenak beste aldagai bat ere aipatzen digu23, Euskal Herriko ilustratuek txistuari bultzada hori ematen eragina izan zezakeena. Danbolinteroen musika Europako beste herri askotan desagertzear zen garai hartan, Frantziako aristokrazian bestelako oihartzuna izan zuen XVII. mende bukaeratik: gortearen inguruko konposatzaileek inspirazio iturria bilatu zuten Proventza eta Okzitaniako flutet-tambourin joleengan, tambourin izeneko genero musikala sortzeraino. Honek eragingo zuen noski danbolinteroaren ospea berritzean, eta pentsatzekoa da Euskal Herriko ilustratuek txistuarekiko hartu zuten jarreran ere begiramen hark zerikusirik izatea, Frantzian jarria baitzuten arreta.

XVIII. mendean, beraz, badirudi iraultzatxoa gertatu zela danbolinteroen artean: soldatapeko danbolintero hura, udal txistulariz gainera, danbolintero ikasia bilakatzen ari zen. Bi ahotsetara jotzen hasi ziren (eta horrek soinu-tresnen egikeran ere eragina izan behar) eta mende amaieran hirugarrena agertzen hasi zen (silbotea). Errepertorio berriak ere zabaldu zituzten, modako kontradantza, kontrapas, minuet, bals eta zortzikoak. Jada XIX. mendean, Iztuetak dantza eta usadio zaharren apologia ari zuela danbolintero hauei egindako kritika edo iraina ezaguna eta esanguratsua da pasarte honetan:

Dambolin oec beren eguinquizun gucietan, emandiote, jaiot errico soñu gogoangarriac urruñaturic, erbesteetako naspillatuac jotceari. / Alboradac ematera dijoatcenean, ixil ixilic aurqueztuco dirade eche atarian: non asico duten Inglaterraco minue, edo mindue, eta bucatuko dute, Franciako balsaquin edo atsaquin. Oec, eta oquerreco dantza Turquiacoen soñuac dirade, oraingo damboliñac darabiltzatenac gora ta bera, atcera ta aurrera, cearca ta saiesca, zuzenca ta oquerca, amilca ta cilipurdica, eta norc daqui nola?.

(Iztueta, 1968, 110. or.)

 Esku dantza Debako Foruen plazan, 1930 inguruan. (Arg.: EHTE)

Esku dantza Debako Foruen plazan, 1930 inguruan. (Arg.: EHTE)

XIX. mendea Hego Euskal Herrian nahasia eta korapilatsua izan zen: frantsestea aurrena eta bi karlistada ondoren, hiru gerratek anabasa politiko eta ekonomikoa ekarri zuten, besteak beste. Danbolinteroek ere nozitu zuten hori, jakina. Gerrak iraun zuen artean, 1808tik 1813ra ez zen sanferminik ospatu Iruñean, eta 1813an frantsesek kapitulatutakoan, klarin jole bat baino ez omen zen geratzen hirian bezperak jotzeko24. Donostian, Iztuetaren garaiko Pedro Latierro danbolintero sonatuak konstituzionalista edo liberalen alde egin omen zuen, eta 1820an erregezaleek agintea hartu zutenean, lanpostua kendu zitzaion sei urtez25. Aurretik ere, arrazoi erlijioso eta moralengatik, ohikoak ziren debekuekin arrazoi politiko berriak nahasten ziren. Hala, Gasteizen oraindik berria zen udal danbolinteroen taldea desegin zuten 1873an (handik hiru urtera berrituko zuten), zinegotzi batek arrazoi hauek emanda: “se trata de un anacronismo inconcebible, que son funcionarios que no aportan ningún provecho ni distracción y que son costosos y hasta ridículos en tiempos de libertad esas reminiscencias decrépitas del absolutismo.”26

Baina gorabehera askoren artean, danbolinteroen jardunak gorakada nabarmena bizi izan zuen 1800eko haietan. 1816an, berriro San Ferminak martxan, hamaika juglare izan ziren Iruñeko festetan jotzen, bost biolinista eta beste bost dultzainerorekin. Urduñak 1820tik izango zuen danbolintero funtzionarioa, eta Markinak 1828tik.

Hernanik, 1850ean hartu zuen bigarren txistua (silbo segundo), atabala eta lehenengo txistuarekin banda osatzeko27. Gasteizen, esan bezala, 1843an egin zitzaien danbolinteroei aurreneko kontratu iraunkorra, eta hiru urteko etenaren ondoren, 1873tik aurrera txistulari banda egonkorra izango zuten. Portugaletek ere bigarren danbolina 1846an kontratatu zuen. Beasainek 1866an bi danbolintero…

Villabonako txistulariak 1910ean: Felipe, Bonifacio, Patxi eta Basilio Laskurain Olano anaiak. (Arg.: EHTE)

Villabonako txistulariak 1910ean: Felipe, Bonifacio, Patxi eta Basilio Laskurain Olano anaiak. (Arg.: EHTE)

Irungo txistulariak udal korporazioan, 1930 inguruan : Maximo eta Simon Zubeldia txistu-danbolinez eta Paulino Berges atabalari. (Arg.: EHTE)

Irungo txistulariak udal korporazioan, 1930 inguruan: Maximo eta Simon Zubeldia txistu-danbolinez eta Paulino Berges atabalari. (Arg.: EHTE)

XIX. mendea amaitzerako, aurreko mendean abiatutako instituzionalizazio eta eskolatze prozesua sendotua zegoen, eta danbolintero haiek txistulari bilakatuak ziren. Izen handiko txistulariak eman zituen garai hark: Pedro Latierro eta Ignacio Ansola azpeitiarrak (azken hau ansolatarren dinastiako aurrena), Antonio Gomendio portugaletetarra, Francisco Maria Arzuaga Txango tolosarra (Bilboko txistulari), Jose Migel Jaurena gazteluarra, Teodoro Erauskin, Fernando, Ignazio eta Manuel Ansorena hernaniarrak, Eusebio Basurko mutrikuarra, Romualdo Gotxikoa legutioarra… eta beste asko, baina bereziki aipagarri dira Manuel eta Joxe Angel Dorremotz aita-semeak, almandoztar sonatuak, edo Javier Etxeberria Ezkirotzekoa28, txistulari instituzionalez gainera, herrietan dantza eta festei musika jartzen jarraitzen zuen ttunttunero andanaren erakusle.

Javier Etxeberria, Ezkirotzeko ttunttuneroa. (Arg.: EHTE)

Javier Etxeberria, Ezkirotzeko ttunttuneroa. (Arg.: EHTE)

Iparraldean ere ez zen badaezpadakoa izan XIX. mendea, eta euskal kulturak bizi zuen atzerakadari aurre egin nahian edo, Anton Abbadiak bultzaturik, 1851.ean Urruñan Lore-Jokoak antolatzen hasi ziren, bertso-olerki lehiaketak eta pilota ardatz zituzten ospakizunetan. 1879an, Arturo Campion buru zuen Nafarroako Euskara Elkargoa Abbadia jaunarekin batu zen Lore-Jokoek mugaz bestaldera egin zezaten, eta Elizondon ospatu ziren lehenengoz. Elizondoko Lore-Joko haietan ordea, Campionen eskariz, atal berria erantsi zitzaien ospakizunei: herri musikarien lehiaketak28. Lau danbolinterok hartu omen zuten parte lehenengo lehiaketa hartan, eta Doneztebeko Manuel Maltxo garaile suertatu. Handik aurrera asko ugaritu ziren Lore-Jokoak hegoaldean ere, eta txistulari edo danbolinteroen lehiaketa horien egitarauko parte izango zen: 1881ean Irunen, 1882an Bilbon, 1892an Donostian, 1896an Arrasaten, 1899an Aramaion, 1901ean Azpeitian, 1902an Oñatin… eta hauetako askok XX. mendean barrena jarraituko zuten, Euskal Jai edo Fiestas Euskaras izenez.

XX. mendearen hasieran, sozialismoaz gainera, euskal abertzaletasun berria hedatu zen azkar hego Euskal Herrian, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez ere, eta txistularien artean eragin sakona izango zuen gerora. Askotan ikuspegi politiko erabat kontrajarrietatik, Nafarroako Euskara Elkargoaren ingurukoek, jeltzaleek, eta espainiar tradizionalistek (karlismoaren ondorengoek batez ere) maiz erabiliko zuten txistulariaren irudia sinbolo gisa (inoiz sozialistek ere bai, baina gutxiagotan).

Liskar politikoaren erdian jartzeak arazo gordinak ekarriko zizkion txistuari ere, noski, baina batetik eta bestetik, txistularien jarduera XXI. menderaino biziberrituta iristeko ezinbestekoak gertatu ziren ekimen garrantzitsuak ere bultzatu zituen. 1918an, Eusko Ikaskuntza sortu berriak lehenengo kongresua ospaturik, beste askoren artean ondorio hau atera zuen herri musikaren egoerari buruz:

6’gna. Baseŕitaren aŕtean gasterik asko dago txilibitua joten, erosteko ba’leuko, pozik ikasiko leukena. Duin diran gasteai txilibitua emon egin beaŕ litzakioe. Askotan oŕetariko gasteen batek eŕi aldien baten bere txilibituaz dantza-eraen bateri eutsen leyo ta beaŕ ba’da galtzen itxi ez. Aldundien lepotik emon beaŕ litzakez txilibituok.

(Dueñas, 2018)

Beste makina bat arazoren artean, txistugileak ere ez ziren asko garai hartan nonbait, baina Arantzako Ixkibo baserrira jotzen asmatu zuten Eusko Ikaskuntzakoek, eta 1919an jaso zuten lehenengo txistu sorta: Jose Migel Biurrarenak egindako ezpelezko 8 txistu. Honek, Isidro Ansorenak eta, batez ere, Teodoro Larraldek (arantzarra hau ere) ehundaka txistu egin zituzten 1919-1936 bitartean Eusko Ikaskuntzarentzat, honek Euskal Herri osoan barrena banatu zituenak txistularien jarduna suspertzeko asmoz30.

Euskal Herriko Txistulari Elkartearen lehen batzar orokorra. Arrate, 1927/09/20. (Arg.: EHTE)

Euskal Herriko Txistulari Elkartearen lehen batzar orokorra. Arrate, 1927/09/20. (Arg.: EHTE)

1926 eta 1927an, Bilboko itsasadarraren inguruko zenbait txistularik Euskal Herri osora zabalduko zen elkartea osatzeko lan egin zuen. Sandalio Tejada izan zen honen lehenengo bultzatzailea. Bilboko El Perro tabernan astero biltzen hasi ziren eta Euskal Herriko txistulariekin harremanetan jartzen asmo horrekin: Manuel eta Joakin Landaluze Bilboko txistulariak, Martin Elola Begoñakoa, Demetrio Garaizabal Sestaokoa, Luis Lopez de Bergara Portugaletekoa, Segundo Atxurra Algortakoa, Benito eta Daniel Albeniz Areetakoak,… eta Tejada bera. Honela, 1927ko irailaren 20an sortu zen Euskal Herriko Txistulari Elkartea, Arraten ospatutako lehen batzarrean. 100 txistularitik gora kontatu zituzten batzar eta festa hartan. Eduardo Gorosarri izendatu zuten elkarteko lehenengo lehendakari eta, iparraldean ez beste herrialde guztietan ordezkaritzak finkaturik, aurreneko estatutuak onartu.

Estatutu haietan, bigarren artikuluak laburbiltzen zituen elkartearen helburuak eta bide batez, txistularien garaiko kezka eta arazo nagusiak:

Art. 2º Los fines de la Asociación son el progreso artístico y defensa económica de la clase de chistularis por todos los medios que se estimen oportunos y desde luego por los siguientes: / El progreso artístico: a) por el enriquecimiento del repertorio musical para chistu; b) por la propaganda de la práctica del chistu creando clases para su enseñanza; y c) por la consolidación del cargo de chistulari municipal en todos los Municipios del país. / La defensa económica de los chistularis: d) por la protección de los mismos en los casos en que fuera necesaria la intervención de la Asociación: y por la creación de un Montepío de Chistularis.

(Tejada, 1928)

Txistularien bizi baldintza ekonomikoak babestea (behartsuak aipatzen dira bereziki), maila artistikoan aurreratzea, errepertorioa zabaltzea, txistularien jardueraren hedapena eta hezkuntza eta udal txistularien plazak sendotzea ziren elkartearen helburuak.

Euskal Herriko Txistulari Elkartearen ekimenen artean aurreneko aipatu beharrekoa Txistulari aldizkaria da31. Elkartea abiatu eta berehala, 1928ko apirilean argitaratu zen lehenengo alea, artikulu eta idatzietan gehienbat txistularitzaren inguruko gaiak jorratuko zituena, eta horiekin batean alero-alero txisturako musika partiturak ekarriko zituena. Gaur egun ere hala argitaratzen da Txistulari, espainiar estatuan argitaratzen diren musika aldizkarien artean zaharrenetarikoa, zaharrena ez bada, eta herri soinu-tresna bati eskainitakoen artean, Europako aurrenekoa. 10.000 orritik gora argitaratuak ditu jada, txisturako partituratan bakarrik.

Txistularien alardea Bilbon 1958ko abuztuaren 23an, kontzertuaren ondorengo kalejiran Gran Víara sartzen. (Arg.: EHTE)

Txistularien alardea Bilbon 1958ko abuztuaren 23an, kontzertuaren ondorengo kalejiran Gran Víara sartzen. (Arg.: EHTE)

Entzuleria Bilboko 1957ko abuztuaren 17ko txistularien alardean. Areatza lepo. (Arg.: EHTE)

Entzuleria Bilboko 1957ko abuztuaren 17ko txistularien alardean. Areatza lepo. (Arg.: EHTE)

1928 eta 1936 bitartean loraldia bizi izan zuen txistularitzak, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen inguruan bildurik eta beste hainbat gertaerekin bat eginda: txistua jotzen ikasteko lehen metodoak argitaratu ziren (Aita Hilario Olazaran eta Manuel Landaluzerenak); euskal folklorearen historian zutarri izango ziren dantza taldeak eratu ziren (Saski-Naski Donostian eta Euzko Pizkundea Bilbon, esaterako), txistulari txapelketa ugari ospatu zen, baita txisturako konposizio lehiaketak ere (lehenengoa 1931an antolatu zuen txistularien elkarteak berak), eta txistularien jarduera musikalean erabakigarria izatera zetorren eratzeko molde berria sortu zen indarrez: txistularien alardea.

Alardea Donostiako Konstituzio plazan, 1959/09/13an, Semana Vasca-ren amaierakoa. Isidro Ansorena zuen zuzendari. (Arg.: EHTE)

Alardea Donostiako Konstituzio plazan, 1959/09/13an, Semana Vasca-ren amaierakoa. Isidro Ansorena zuen zuzendari. (Arg.: EHTE)

Bilboko txistu, alboka eta pandero akademiako saio bat, 1957-58 inguruan. Eskuinean, eskola gidatzen, Boni Fernández entzutetsua, Manuel Landaluzerekin akademiaren bultzatzaileetako bat. (Arg.: EHTE)

Bilboko txistu, alboka eta pandero akademiako saio bat, 1957-58 inguruan. Eskuinean, eskola gidatzen, Boni Fernández entzutetsua, Manuel Landaluzerekin akademiaren bultzatzaileetako bat. (Arg.: EHTE)

Aurretik ere bilduak izango ziren han-hemenka, baina badirudi 1927ko iraileko Arrateko batzarra izan zela propio hainbeste txistulari elkarrekin jotzen jarri zituen lehenengo aldia. Kalejiran eta prozesioan aurrena eta eliz atariko kontzertuan ondoren, ehun txistulari eta atabalari inguruk jo zuten hiru ahotsetara, Gorosarrik horretarako prestatutako errepertorio laburra: alkate soinua eta egileak Arrate izenburu jarri zien orripekoa, arin-arina eta biribilketa. Arrakasta izugarria izan zuela diote orduko kronikek32, eta ez dago zalantza handirik, geroztik gertatuari erreparatuz gero: hurrengo urteetan ospatu ziren batzarretan ohikoa bihurtu zen talde handitan kontzertuak eta kalejirak egitea, eta hiri batzuetan laster hasiko ziren urtero halakoak antolatzen, txistularien alarde deituraz.

Aita Hilario Olazaran eta Isidro Ansorena. (Arg.: EHTE)

Aita Hilario Olazaran eta Isidro Ansorena. (Arg.: EHTE)

Txistulariak Iruñean, 1958ko sanferminetan, Poli Garay buru dutela. (Arg.: EHTE)

Txistulariak Iruñean, 1958ko sanferminetan, Poli Garay buru dutela. (Arg.: EHTE)

Iruñea (aurrean) eta Tolosako txistulariak (atzean), galako jantzitan, 1979ko San Fermin eguneko prozesioan. (Arg.: EHTE)

Iruñea (aurrean) eta Tolosako txistulariak (atzean), galako jantzitan, 1979ko San Fermin eguneko prozesioan. (Arg.: EHTE)

Lehenbiziko txistu eskola ofizialak ere garai hartan sortu ziren, Donostiako txistu eta dantzen udal akademia kasu, 1929an sortua, Isidro Ansorena txistu irakaskuntzaren arduradun zuela. Eta txistulari taldeak osatu eta indartzen ere jarraitu zuten: 1929an bertan Bermeoko txistulari banda osoa adibidez, edo Arabako Foru Aldundiaren Txistulari Banda 1935ean. 1936an Euskal Herriko Txistulari Elkartearen zuzendaritza Iruñean zen, Maria Paz Ciganda andrea lehendakari zuela eta, beste zeregin batzuen artean, Nafarroako hiriburuko udal txistulari taldea sortzeko lanetan eta arte eskolatan txistua sartzeko premia aztertzen ari ziren. Baina uztailean dena zapuztuko zuen Iruñean bertan militarrek emandako estatu kolpeak.

Gerrak eta ondorengo diktadurak eragin gogorra izan zuen txistularitzan: hildako txistularien adibide Errenteriako Alejandro Lizaso ekar dezakegu gogora, edo erbestera ihes joan behar izan zutenen artean Sandalio Tejada, errepresioa jasan behar izan zuten asko eta askoren adibide, besterik ez bada. Txistularien elkartea legez kanpo utzi zuten berehala, eta behartutako isiltasunean murgildu urte luzetan. Oraindik idazteko dagoen historia bada ere, Lizarran 1936ko irailean gobernadore militar berriak atera eta betearazitako bandoa, zetozen garai ilunen adierazgarri izan daiteke. Altaffaylla argitaletxeak 1986an argitaratutako Navarra 1936. De la esperanza al terror liburukoa da pasarte hau:

En ciertas regiones de las provincias vascongadas y en nuestra querida Navarra se usan el txistu y los correspondientes instrumentos para el baile. En las vascongadas muy bien que sigan con sus patriarcales costumbres; en Estella eso es planta exótica desconocida e importada por los que todos sabemos. Se acabó el “gora Euzkadi”, estamos en tiempos de VIVA ESPAÑA, por consiguiente, quien los posea entregará todos esos instrumentos en el plazo de 48 horas.

(Sánchez Ekiza, 2005, 246-247. or.)

Gerran, alde batekoetan zein bestekoetan ziren txistulariak, eta badirudi frentean bertan ere jo izan zutela, gudariek batean, nazionalek bestean, eta hurrengo urteetan ere ez zen erabat isilduko Euskal Herri osoan, baina gizartearen eta bizitzaren beste alorretan bezala, etena bortitza izan zen txistuaren kasuan ere.

Gerrak izan zuen, ordea, espero gabeko beste eragina ere txistuaren inguruan. Asko izan ziren erbestera jo behar izan zuten txistulari eta dantzariak, eta 1937an bertan, Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, Eresoinka taldea sortu zen Gabriel Olaizolaren zuzendaritzapean (txistulari familiakoa bera ere), eta Gasteiz jaioterria utzita zegoen Narkis Diez de Ibarrondo ere tartean zela (Narkis laster Oldarra taldearen bultzatzaileetako bat izango zen, eta Lapurdin txistularitza gazteen artean zabaltzen lan handia egingo zuen). Aurretik hegoaldetik Bidasoaren beste aldera joandako txistulari bakan batzuk izan baziren ere, esan daiteke 1936an sartu zela txistua iparraldean. Aita Hilario Olazaran Uztaritzen izan zen boladan bertako gazte batzuei ere irakatsi omen zien txistua jotzen, eta haietako bat hartzen da Lapurdiko lehenengo txistularitzat: Mixel Labeguerie abeslari ezaguna.

Txistulariak Baionako Euskal Museoaren aurrean, hiriko festetan bertako eta Iruñeko agintariei bidea zabaltzen. 1966/07/17. (Arg.: EHTE)

Txistulariak Baionako Euskal Museoaren aurrean, hiriko festetan bertako eta Iruñeko agintariei bidea zabaltzen. 1966/07/17. (Arg.: EHTE)

1937 eta 1955 bitartean, Hegoaldean ahal izan zuten txistulariek jarraitu zuten jotzen nolanahi ere. Donostian adibidez, nazionalek hiria menderatu eta berehala, txistulari banda lanean jarri zuten agintari berriek: horretarako erreketeekin gerrako frontera joana zen Secundino Martínez de Lecea etxera etorrarazi zuten, eta Evaristo Goñi brigada gorriekin joana zenez, bere aita Martin deitu zuten haren ordez. Iruñean 1944an sortu zen, azkenean, udalaren txistulari taldea. Eta Donostian 1946an berriro txistulari alarde bat egin ahal izan zen.

1952an lortu zuten txistulariek Arraten kontzertu bat emateko baimena. Txistularien elkartearen 25. urteurrena zela eta hantxe egin zuten, ia ustekabean, elkartea birsortzeko lehenengo bilera. 1927an Tejada eta Bilbo inguruko txistulariak izan baziren bultzatzaile, oraingoan Isidro Ansorena eta Donostiakoek hartu zuten testigua: Ansorena bera, Lucas Ganuza, Fernando Vidal, Manuel Galdona… Ez zen erraza izan egoera politiko hartan agintariek onartuko zituzten estatutuak idaztea bera ere, baina lortu zuten 1955ean Euskal Herriko Txistulari Elkartea berriro legeztatu eta abian jartzea. Luis Urteaga lehendakari izendatuta, aurrekoaren egitura bertsua eman zioten eta 450 bazkiderekin hasi zuen ibilbide berria, bi urtez behin zuzendaritza hiriburuz aldatuz (Donostia 1955-1956, Bilbo, 1957-1958, Gasteiz 1959-1960, Iruñea 1961-1962…). 1956ko Bilboko batzarrean jada 600 bazkide zituen, 1960an 1.460, eta 1969an 3.185 izatera iritsiko zen.

Txistularien elkartearekin Txistulari aldizkaria ere itzuli zen eta, zailtasunak zailtasun, gerra aurreko txistularien jarduerak berreskuratzeari ekin zitzaion: 1957an Basaurin lehenengo txistulari taldeen lehiaketa ospatu zen eta geroztik urtero antolatu zen txapelketaren bat, aipatzekoak direlarik 1965ean Zarautzen ospatzen hasi ziren haur txistularienak. Konposizioen lehiaketak berriz, 1961an hasi ziren ostera. Eta alardeak berehala ugaritu ziren: Txistulari aldizkaritik jasotako datuen arabera, 1957an gutxienez 5 alarde antolatu ziren, 1958an 10, eta 1959an jada 22 ziren (horietako bat, Iruñeko sanferminetako aurrenekoa), horietako asko Bilbo inguruan eta Ezkerraldean bereziki.

Hezkuntzari dagokionez, aipatzekoa da Donostian gertatua. Ordura arte etxean hartzen zituen Isidro Ansorenak ikasleak txistua jotzen ikasteko, baina 1950ean ofizialki izendatu zuen Ansorena Donostiako Udalak haren meneko kontserbatorioan txistu eskolak emateko33. Honekin, lehen aldiz sartzen zen herri soinu-tresna baten irakaskuntza kontserbatorio batean estatu osoan eta, dirudienez, mendebaldeko Europan behintzat. Gero, txistularitzaren gorakada berriarekin, txistu eskola eta akademiak ugaritzen joango ziren: 1957an sortu zen Bilboko txistu akademia eta 1958an Iruñekoa. 1961ean txistua Iruñeko Kontserbatorioan ere sartu zen eta Baionakoa sortu; Gasteizen ere garai berean. Isidro Ansorena, Boni Fernandez, Polikarpo Garay eta Felix Ascasso sonatuak izan ziren hegoaldeko hiriburuetako eskola haien gidariak, eta Baionan Iñaki Urtizberea gazteak hartuko zuen lan hura. 1960ko hamarkadaren hondarretan eta 1970ekoan, herri askotan ere txistu eskolak egonkortzen hasi ziren. Eskola berritu haien metodo nagusia, Isidro Ansorenaren Txistu ots gozoa, nola…? 34 berria izango zen.

Isidro Ansorenak 1962an hartu zuen erretiroa ofizialki, 70 urte zituela, baina jotzen eta erakusten jarraitu zuen 1972 arte. 1975ean hil zen, txistularitzari zetozkion garai berrietarako oinarriak ongi jarrita.


TXISTUA, XX ETA XXI. MENDEEN ZUBIAN

Txistua Euskal Herrian gaur zertan den ulertzeko haren historia guztia aintzat hartzekoa bada ere, 1975etik honako mende erdia joko dugu garaikidetzat, bereziki 1980koan gertatuek zerikusi zuzena izan baitzuten gaur egungo egoerarekin.

Espainiar diktadura amaitzearekin, mugimendu politiko eta sozial handiko garaia zabaldu zen Hego Euskal Herrian. XX. mende hasieran gertatu bezala, txistua erdi-erdian harrapatu zuen aldaketa garaiak, pentsaera bateko zein bestekoen eztabaidaren erdian, eta sinbolotzat erabilia zen heinean, batzuetan goraipatua eta besteetan deitoratua izatea gertatu zitzaion. Honek, eta beste aldagai askok, eragin zuten aurreko hamarkadan bizi izaten ari zen gorakada gelditzen edo egonkortzen hastea. Euskal Herriko Txistulari Elkarteak, bazkide asko mantendu arren (2.000 inguru 1980ko hamarkadan), kopuru errealagoetara jaitsi zen eta laster, funtzionatzeko era berriak bilatu beharrean aurkitu zen: egoitza administratiboa Donostian ezarri zuen 1982an eta 1988tik Errenterian dauka.

Donostiako Udal Txistulari Banda 1968an, lehen jaunartzea egin dutenekin Santa Maria basilikako bidean (Corpus egunez antza). Ezkerretik eskuinera: Javier Hernández, Fernando Bergara, Jose Antonio Altuna eta Ramon Andueza. (Arg.: EHTE)

Donostiako Udal Txistulari Banda 1968an, lehen jaunartzea egin dutenekin Santa Maria basilikako bidean (Corpus egunez antza). Ezkerretik eskuinera: Javier Hernández, Fernando Bergara, Jose Antonio Altuna eta Ramon Andueza. (Arg.: EHTE)

Alor askotan beherakada ere izan zen, herri-musikan bereziki. XX. mende hasieratik akordeoiak eta musika bandak ari ziren hartzen lehen danbolinteroek festan betetzen zuten tokia eta, mendearen bukaeran, diskoak eta musikaren anplifikazio sistema berriek areagotu egin zuten beherakada hura. Herri batzuetan eutsi zion txistuak tradizioz zuen dantzarako funtzioari, baina gero eta gutxiagotan, eta danbolintero herrikoiaren irudia ia desagertzera helduko zen XXI. menderako: Anjel Alduntzin Leitzan, Maurizio Elizalde Baztanen, Migel Makuso Malerrekan… Askoren irudiko, herri danbolinteroen azken belaunaldia haiekin amaitzen ari zen. Beste muturrean, udal txistulari talde asko ere desagertu egin ziren, gaur egun hegoaldeko lau hiriburuetakoez gain, Arabako Foru Aldundiarena, Barakaldokoa, Tolosakoa eta Errenteriakoa baino asko gehiago geratzen ez direlarik.

Hiri eta herri handietan, ordea, arrakastaz eutsi zitzaion txistularien jarduerari: alardeetan, eskoletan, dantza taldeetan eta, bereziki, 1970eko hartatik ugaritzen hasi ziren herri mailako txistulari taldeetan (asko dantza taldeen baitan sortuak). Haietako bakan batzuk aipatze arren: Lartaun (Oiartzunen 1961-1964 bitartean sortua), Ereintza (Errenteria, 1963), Ibai-Lorak (Zalla, 1965), Antxinako Ama (Zumarraga, 1967), Burlatako Txistulariak (1969), Oberena (Iruñea, 1971), Olagain (Andoain, 1979), Danbolin (Basauri, 1985), Goiz-Deia (Legazpi, 1998), Jarraitzen Dugu (Muskiz, 1998), Jaizale (durangaldea, 2005), Txirriskla (Astigarraga, 2006), Orai Bat eta Jo Txistua (Baiona), Getxa Goi (Urduña), Txalkor (Azkoitia), Lankaietako Lagunak (Laudio), Txola (Zangoza)… Txistulari talde hauek hartu zituzten askotan lehen danbolintero herrikoien nahiz udal txistularien funtzioak zirenak, eta hala, herri askotan, gaur egun oraindik txistulariek gidatzen dituzte dantzak, jai egunetan dianak jotzen dituzte, edo kontzertu eta alardeak antolatzen. Herri txikiagoetan, batzuetan danbolinteroa desagertu egin bada ere, beste batzuetan bailara mailan antolatuta edo talde txikiagoak eginda, lortu dute txistuari eustea, eta inoiz danbolintero bakarlaria edo atabalaria lagun duena ere bizirik mantendu da, Baztan inguruan larraldetarrek egiten duten eran, edo urte luzetan Nafarroako hainbat herrixkatan barrena dabilen Mintxo Garaikoetxeak.

Gasteizko Udal Txistulari Banda 1990 inguruan, tronpeta joleekin. (Arg.: EHTE)

Gasteizko Udal Txistulari Banda 1990 inguruan, tronpeta joleekin. (Arg.: EHTE)

Txistulari taldeen eta elkartearen lanaz gainera, gaur egungo txistuaren egoeraren zutarria maila akademikoan egon da, eta horretan, Donostiako eskola deitu izan dena izan da abiaburua. Isidro Ansorena erretiratutakoan, Javier Hernández Arsuagak hartu zuen Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen zuzendaritza eta 1971an, Francisco Escudero maisua lagun, Grupo Experimental de Txistu taldea aurkeztu zuen: Donostiako udal txistulariek eta Kontserbatorioko ikasleek osatutako taldean, errepertorio eta soinu-tresna berriak arakatu eta lantzeari ekin zioten35. Talde hartako kide zen Jose Ignazio Ansorena ere, Isidro zenaren iloba, eta 1978 inguruan hark hartuko zuen Donostiako txistulari taldearen gidaritza eta kontserbatorioko txistu eskolena. Urte gutxian, 1985erako, aldaketa garrantzitsuak eragin zituzten: Batetik, Donostiako Udal Kontserbatorioan erdi eta goi mailako txistu ikasketak ezartzea lortu zuten, Jose Ignazio Ansorena bera izendatuko zutelarik lehen txistuaren katedradun.

Donostiako Udal Txistulari Banda, Isidro Ansorena Txistulari Taldeen II. Lehiaketan parte hartzen 1979an. Ezkerretik eskuinera: Jose Ignazio Ansorena, Jose Antonio Altuna, Olegario Izagirre eta Agustin Laskurain. (Arg.: EHTE)

Donostiako Udal Txistulari Banda, Isidro Ansorena Txistulari Taldeen II. Lehiaketan parte hartzen 1979an. Ezkerretik eskuinera: Jose Ignazio Ansorena, Jose Antonio Altuna, Olegario Izagirre eta Agustin Laskurain. (Arg.: EHTE)

Bestetik, eta horren ondorioz edo ekarri zituen beharrengatik, txistu metodo eta errepertorio berriak sortu, moldatu edo bultzatu zituzten36. Hirugarrenik, tresnagintzan sakondu zuten, ondorio nabarmenena, txistu baxua eta txilibitua sortzea baino gehiago, txistuaren beraren neurriak afinazio estandarretara gerturatzea izan zelarik: Ansorenak berak zuzenduta eta Jesus Segurola zumarragarra txistugile lanetan, fa eta fa# tonalitateetan jar zitekeen txistua aurkeztu zuten 1980an, txistua bera erdibitu eta eskuko zatia aldatuta. Fa tonalitateko txistuek bereziki, asko errazten zuten bestelako soinu-tresnekin batera jotzea, eta berehala zabaldu ziren.

Grupo Experimental de Txistu talderako Martin Rodríguez Mirandak egindako Txistu handia eta Silbote handia, estutxeetan (1974 ingurua). (Arg.: EHTE)

Grupo Experimental de Txistu talderako Martin Rodríguez Mirandak egindako Txistu handia eta Silbote handia, estutxeetan (1974 ingurua). (Arg.: EHTE)

Txistulari taldean ere aldaketa garrantzitsua burutu zen garai hartan: lau lagunek osatzen zuten banda (garai hartan Jose Ignazio Ansorena, Joxan Altuna, Olegario Izagirre eta Agustin Laskurain), zortzi lagunekoa izatera pasatzea lortu zuten 1982an: Kepa de Miguel, Juantxo Vega, Juan Ramon López de Ullibarri eta Javier Lera gazteak sartu ziren, bi lehenengo ahots, bi bigarren, bi silbote eta bi atabalez osatzeko banda berria. Guzti honekin txistulari taldearen soinua bera ere aldatzen ari zen, eta Donostiako eskola indartzen.

Urte gutxian, Euskal Herri guztitik hasi ziren Donostiako kontserbatoriora txistulariak hurbiltzen, eta laster hiriburu guztietan martxan jarri zituzten Erdi Mailako Kontserbatorioetan ere erabiltzen hasi ziren metodo eta tresna berriak.

Gernikako bonbardaketaren 60. urteurrena oroitzeko egin zen kontzertuaren ikuspegi orokorra. Juanjo Ocón zuzendari zutela, Euskal Herriko txistulariekin metalak, perkusioa eta zortzi abesbatza. Gernika, 1997/04/26. (Arg.: EHTE)

Gernikako bonbardaketaren 60. urteurrena oroitzeko egin zen kontzertuaren ikuspegi orokorra. Juanjo Ocón zuzendari zutela, Euskal Herriko txistulariekin metalak, perkusioa eta zortzi abesbatza. Gernika, 1997/04/26. (Arg.: EHTE)

Errepertorioan bertan gertatzen ari ziren aldaketa eta aurrerapenen eredu nabarmenena, txistua eta orkestra sinfonikorako konposatu izan den lehen obra da ziurrenik, Tomás Aragüésen Concierto para txistu y orquesta, 1984an estreinatu zena.

2002ko maiatzean Jose Ignazio Ansorena eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bigarrenez eskaini zuten Tomás Aragüésen Txistu eta Orkestrarako Kontzertua. Argazkian, Ansorenak Aragüés maisuaren partitura entzuleriari eskaintzen dio txalo artean.(Arg.: EHTE)

2002ko maiatzean Jose Ignazio Ansorena eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bigarrenez eskaini zuten Tomás Aragüésen Txistu eta Orkestrarako Kontzertua. Argazkian, Ansorenak Aragüés maisuaren partitura entzuleriari eskaintzen dio txalo artean. (Arg.: EHTE)

Jose Ignazio Ansorenak 1990eko hamarkadan utziko zuen Donostiako Kontserbatorioa, buru belarri udal txistulari taldean jarduteko (beste lan askoren artean), baina ordurako Donostiako eskolak jarritako hazia fruituak ematen hasia zen, eta lan ildo horietan sakontzen joan dira txistulariak XXI. mendearen bigarren hamarkadara iritsi arte.

2001ean Eusko Jaurlaritzak Donostia, Bilbo eta Gasteizko Goi Mailako Kontserbatorioak batean bildu eta Musikene abiarazi zuenetik, Aitor Amilibia da txistu irakaslea bertan. Lehenago urteak zeramatzan Bilboko Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioan, eta 1998tik aurrena Berziztu eta gero Silboberri izena hartuko zuen elkartearen bultzatzaileetako bat da, txisturako musika garaikidearen errepertorioa eratu eta zabaltzen lan handia egin duena ordutik hona.

Txistu eskoletara ez ezik, txistu kontzertu eta emanaldietara iritsi dira aldaketa hauek denak. Alarde eta kontzertu masiboak ugaritu baino, findu egin dira gehiago: errepertorioak egokitu, tresnen afinazioa zaindu eta, bereziki, beste soinu-tresnekin jarduteko aukerak landu dira, ohikoak bilakatu direlarik abesbatza, organoa, pianoa, metal bostekoa, marinba, eta beste instrumentu eta taldekatze ezberdinekin egindako kontzertuak. Garikoitz Mendizabalek, adibidez, txistu eta orkestrarako errepertorioa zabaltzeko ahaleginetan dirau 2021ean Euskadiko Orkestrarekin grabatu duen azkeneko disko bikoitzean.

Txistularien 40. Kontzertu Nagusia Donostian. 2017/08/12. (Arg.: EHTE)

Txistularien 40. Kontzertu Nagusia Donostian. 2017/08/12. (Arg.: EHTE)


XIRULA

IZENAK ETA HEDADURA

Xirula, txirula nahiz txülüla aldaerak erabiltzen dira soinu-tresna hau izendatzeko. Euskal Herriko ipar-ekialdean jotzen da gehienbat, Zuberoan nagusiki, han ez baita festa eta dantzarik xirularik gabe, baina Nafarroa Beherean ere erabili izan da, eta Lapurdin ere bai lehenagoko garaietan. XX. mendean Hegoaldean ere erabiltzen hasi zen, dantza taldeen inguruan bereziki, baina ia erabat Zuberoako dantzei lotua eta oso apalki, oraindik nahiko ezezaguna baita eremu haietan. Izan ere, azkenaldian asko zabaldu da Hegoaldean edozein motatako flautei (bi eskutako flauta zuzenak bereziki) txirula deitzeko ohitura, txirularen ezagutza urriaren seinale. Horrek sor dezakeen nahastea ekiditeko asmoz, xirula darabilgu hemen soinu-tresna hau izendatzeko.

Xirula jotzen duen musikariari xirulari, txirulari edo txülülari esaten zaio, baita xirula eta ttunttuna jotzen baditu ere. XIX. mende arte bederen, frantsesez tambourin esan izan zaio ordea musikari honi, eta hitz horren euskal ordaintzat tanborina, tanburina eta danburia agertzen dira. Azken aldaera hau ordea, Willem J. van Eys-en Dictionnaire basque-français lanean agertzen da lehenengoz jasoa, eta musikaria ez baina, soinu-tresnaren deskribapena da definizioan ematen duena. Danbolinaren kasu berean geundeke, soinu-jolea eta tresnaren izenen arteko metonimian.


EGIKERA ETA JOTZEKO ERA

Xirula, txistua bezala, hiru zuloko flauta zuzena da. Hiru zuloak hodiaren behealdean ditu, bi aurrealdean eta bat atzealdean. Txistua baino laburragoa da eta doinu altuagoa ematen du, hiru tonu eta erdi gorago (do tonalitatean dago, gutxi gorabehera). Tonu altu horrek berezitasun eta bizitasun handia ematen dio, askotan nota batean bi harmoniko batera entzuten dira gainera eta, maiz, beste soinu-tresnen gainetik entzun ahal izaten da bere hotsa.

Itxura eta egitura aldetik ere baditu txistuarekiko desberdintasunak. Dirudienez, xirulak aldaketa edo eboluzio gutxi izan du. Ezpelaren zurez egiten da, dena puska bakarrean (ahoko takoa izan ezik). Batzuetan soinu-tresnaren goiko eta beheko muturrak adarrez sendotzen dira, hauek baitira kolperen bat hartuta puskatzeko arriskurik handiena duten atalak.

Xirula esku bakarraz jotzen da (ezkerrekoa normalean) eta, ohituraz, bestearekin ttunttuna jotzen da. Ttunttun hori Hegoaldeko ttunttun edo danbolinaz bestelakoa da: kolpekatutako kordofonoa da, salterio edo harizko danborren artean ere sailkatzen dena, xirula jotzeko erabiltzen den beso berarekin gorputzaren kontra heltzen dena. Hartara, jotzaile bakarrak doinua, azpiko pedal-nota eta erritmoa eskain ditzake aldi berean. Hatz-joko arruntaz (zulo osoak tapatu eta irekiaz eta hodi muturreko zuloa erabili gabe) hamabiko bitarteko eskala diatonikoa ematen du.


TALDEKATZEA

XX. mendearen erdi alderako ttunttuna erabiltzea atzendu samarra zegoen Zuberoan, eta talde arruntena xirula hutseko xirulariak eta atabalak osatu dute. XX. mendearen amaieran ordea, berriro hasi zen indartzen ttunttunaren erabilera eta, gaur, ohikoa da berriz ere xirula eta ttunttuna jotzen dituen bakarlaria. Xirulariek beste soinu-tresna joleekin batera ere osatu dituzte taldeak nolanahi ere: historikoki arrabita edo biolina eta ttunttuna duen xirulariak osatutako bikotea izan da erabiliena, askotan atabala ere haiekin. Aita Donostiak, E. Boucherren hitzak ekarriaz, hala dio:

E. B(oucher), hablando de los vascos en general y de los de la región laburdina en particular, dice. “L’orchestre… est composé pour l’ordinaire d’un violon et d’une flûte à trois tros (chirola) qui se joue d’une main, tandis que le musicien s’accompagne de l’autre sur un tambourin ou sur una espece de tympanon qu’il frappe avec un petit bâton pour marquer la mesure...”

(Donostia, 1952, 74. or.)

XX. mendean akordeoiarekin batera (diatonikoa nahiz kromatikoa) sarritan jo izan da xirula eta, gaur, Euskal Herri osoan barrena erabiltzen da akordeoi eta musika bandako soinu-tresnekin osatutako zenbait fanfarre eta txarangatan ere.

Jean Mixel Bedaxagar 1985eko Altzaiko Maskaradetan xirula eta ttun-ttuna jotzen. (Arg.: JMBA)

Jean Mixel Bedaxagar 1985eko Altzaiko Maskaradetan xirula eta ttun-ttuna jotzen. (Arg.: JMBA)


HISTORIA

Gaur egun, txistu eta xirularen arteko ezberdintasunak nabarmenak dira eta zehaztuta daude: bakoitzak baditu bere itxura, hotsa eta neurriak, baita ttunttun ezberdina lagun ere, eta lurraldez ere bereizi samarra dago bien esparrua. Baina dokumentazio historikora jota, badirudi garai batean ez zela halako alderik. Harizko danbor edo ttunttunaz batean jotako xirula edo txilibituak oso zabalduak zeuden XIX. mendera arte, Iparraldean nahiz Hego Euskal Herrian.

Aita Donostiari jarraiki36, Tuteran agertzen dira XVI. mendean37, eta XVII.ean, Iruñeko sanferminetara gerturatutako musikoen artean behin baino gehiagotan aipatzen dira, batzuetan haien jatorria ere bai: 1640an Martin de Gazolaz-ek atera zituen bi dantzetako bat ttunttunaz izan omen zen (salterio aipatzen da), bestea txirimiaz. 1641 eta 1643an, Arizkundik Martin eta Joan de Martearena agertu ziren ttunttuna eta danborra jotzera, eta Nafarroa Beheretik, aurrenekoan, bikotean arrabita eta ttunttuna jotzera Juan de Gorroz eta Guillen de Garroch eta, bigarrenean, Anton Gorri y compañeros bi ttunttun, arrabita eta bi dantzarirekin. 1697an, Pedro de Echeverria danbolinarekin beste sei lagun ziren etorriak: danbolina, ttunttuna eta arrabita joleak (julares, salterio y rabel).

XVIII. mendean, eta Iruñeko sanferminetatik atera gabe, Jesus Ramosek38 aipatzen digunez, txistulari eta danborreroen atzetik, ttunttuna edo salterioa duten xirulari hauek dira ugarien agertzen direnak, eta egiaz, asko dira mende osoan barrena. Deigarria da, Aita Donostiak dioen eran, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabatik batere ez dela agertzen39. Nafarrak ugari dira ordea, baina hemen ere aipatzekoa da baztandarrak direla gehienak (Erratzu, Irurita, Berroeta eta, bereziki, Arizkundik etorritako asko), baina badira bakan batzuk Luzaide, Gesalatz edo Malerrekatik etorriak, baita Petilla Aragoiko bat ere. Zuberotar batzuk ere badira, ez asko ordea, lapurtarrak gehiago (Baiona nahiz Donibane Lohizunekoak). Eta, deigarriena, xirulari hauetan gehienak Nafarroa Beherekoak direla: mende hasieran noizbehinka agertzen dira eta, 1740tik aurrera ia urtero, gehienetan arrabita joleekin taldean, eta maiz talde bat baino gehiago.

Xirulari eta ttunttun joleen historia egin gabe dagoen honetan, Xabier Itzainak berriki egindako ikerketek argi piska bat dakarte XIX. mende arte hauen erabilera Ipar Euskal Herrian zenbaterainokoa izan den uler dezagun. XVII eta XVIII. mendeetarako, Donibane Lohizune eta Ziburuko artxiboak aztertuak ditu40, eta horiekin inguruko herrietako datuak ere ondu, eta lagin gisa hartutako kostaldeko eskualde horretan erakusten duten bizia eta lehentasunezko erabilera esanguratsuak dira oso, aldeak alde, auzoko gipuzkoar danbolinteroen pare agertzen baitira hein handi batean.

Itzainaren azterketei esker dakigu XIX. mendera arte Donibane Lohizune eta Ziburuko agintariek kontratatzen zituzten ministrilen artean, ia denak tanburinak eta biolin edo arrabita joleak zirela. Herriko festa nagusietan (Donibane batean, Bixintxo bestean), hauek kontratatzen ziren XVII eta XVIII. mendeetan barrena, sainduaren bezperan, egunean eta biharamunean bederen ospatzen ziren festetan jotzeko.

Baita bestelako festetan ere, Corpus eguna edo Bestaberrin adibidez (nahiz eta Donibaneko Bestaberri ospakizunetan ez diren beti tanburinak agertzen), edo beste hainbat festatan41. Donibanen badirudi, gainera, XVIII. mendean behintzat izan zela ohitura udako sasoian astero dantzarako tanburina eta arrabita jotzekoa42.

Ohiko festez landa, ospakizun ofizial berezietan ere tanburina eta arrabita dira soinu-tresna nagusiak: Errege-erreginen inguruko gertakariak ospatzerakoan adibidez, hala nola ezkontzak, jaiotzak, garaipen militarrak… 1682tik 1784ra halako 19 ospakizun zenbatuak ditu Itzainak, denetan tambourins et tambours eta violons agertzen direlarik jotzera deituak. Frantziako gorteko kideak herrietatik pasatzen zirenean ere antolatzen ziren ospakizunak, horietako 13 badirelarik zenbatuak 1656-1784 bitartean: denetan tanburinak eta arrabita joleak. Auzolan eta herri lan handien kariaz ere, badirudi ohitura zela tanburina eta arrabita jotzen zuten ministril hauek kontratatzekoa, herrien arteko bideak konpontzen zirenean adibidez, edo 1750eko ekainaren 30ean Ziburuko kai berria egiteko lanak abiatzen zirela eta, lehenengo hesola jarri zelako egindako ospakizunean.

Lapurdiko kostaldeko herri hauetan tanburin eta arrabita jole hauek betetzen zituzten funtzio asko ongi deskribatuta agertzen dira: tanburinaz egiten ziren agintariek nahiz mutilen elkargoek antolatutako txintxarri dantzak (gaurko kaskaroten dantzen aurrekariak), baita sokadantza eta jauzien moduko protokoloko dantzak ere eta, nola ez, festa guztietako dantzaldi arruntak, le bal ordinaire deituak, inauterietako eskeko dantza ibiltariak, xaribariak eta astolasterrak. Aipatzen ditu Itzainak beste dantzarako parada bereziak ere: antza, 1547an Pariseko parlamentuak debekatua bazuen ere, XVII. mendean eusten zitzaion Lapurdin apaizgaiek Meza Berria ematen zuten egunean dantzatu beharraren usadioari, eta 1679an oraindik bada halakoren baten testigantzarik.

Aztertutako bi mende horietan, tanburina, arrabita eta danbor edo atabalaz gainera, agertzen dira beste soinu-tresna batzuk ere funtzio horiek betetzen, baina gutxiagotan eta, agertzen direnean, gehienetan xirulari, arrabita jole eta atabalarien ondoan: pifanoak eta danborrak aipatzen dira maiz, militarrek joak bereziki; 1769an Donibanen biola jotzaile bat ageri da; 1730 eta 1731ko donibanetan basson edo fagot batek indartzen du biolin-tanburinen taldea; 1736 eta 1737an berriz, organista bat ere kontratatzen da dantzaldian klabezina jo dezan…

Ziburu eta Donibane Lohizunen, bietan izaten ziren herrian bertako tanburinak, tambourin de la ville eta antzeko izendapenekin agertzen direnak paperetan, baina ikusten da maiz inguruko herrietakoak ere ekarri behar izaten dituztela. Haien jatorriei begiratuta, badirudi ez zutela oso urrunera jo behar izaten (Uztaritze, Senpere, Milafranga, Baiona…). Lapurdi osoan ohitura ongi sustraitua zenaren seinale. Festa edo ospakizun jakin handi batzuetan, tanburin asko behar nonbait, eta agertzen da Nafarroa Behereraino jo behar izana hauetakoren baten bila: 1729an Frantziako Delfina jaio zelako egindakoetan adibidez, hamalau tanburin, bi biolin eta lau atabal ekarri zituztenean, baina gutxitan hori. Lapurdiko barnealdeko herrietako ospakizunen berri jasotakoan (Bestaberri, herrietako festak, dantzaldiak eta abar) tanburinak agertu dira gehienetan: Makea, Haltsu, Itsasu, Hazparne, Baiona, Bidarte, Getaria, Uztaritze, Bastida, Akamarre, Hiriburu…

XIX. mendean azkar egin zuen atzera xirulak. Xabier Itzainari jarraituz berriz ere, Lapurdiko kostaldean badira oraindik ttunttunaren aipamenak, baina hark dioen eran, badirudi xirula laster umezurtz geratu zela. 1903ko argazki batzuk aipatzen zaizkigu, kaskarot talde batekin xirulak, atabalak eta soinu ttipiak (akordeoi diatonikoak) lagun dituenak43. Barnealdean atzeratzea geroxeago zetorren nonbait, eta 1874an Hazparneko tobera mustretan oraindik tanburina eta arrabita agertzen omen ziren.

1880-1890 urteetako Lore-Jokoetako norgehiagoketan, ttunttunik gabe baldin bada ere, dantza jauzi osoak menperatzen zituzten xirulari lapurtarren azken belaunaldia aipazen da: Jean Olhagaray uztariztarra, Joseph Zubieta eta Baptiste Dunat makearrak, Pierre Laxalde kanboarra, Pierre Sosaya hazpandarra44.

Nafarroa Behereko daturik ez da Lapurdikorik adina, gaurkoz behintzat, baina Iruñeko festetako erroldatan ikusi denez, ez zen txikiagoa xirulari-tanburin hauen ohitura, eta XIX-XX. mendeetan jasan zuen atzerakada lapurtarrenen ondotik etorri zela uste izan liteke. Itxuraz, Amikuzen iraun zuen gehienik, eta XX. menderako zubian, Ttikoi eta Gattülü bikote famatua ibiltzen omen zen bailara hartako herrietan arrabita-tanburinekin besta jartzen. XX. mendean, bigarren gerratearen ondoren, Pierra Lamaison donapaleutarrak jotzen zituen oraindik xirula eta ttunttuna.

XX. mendera iritsita, beraz, Zuberoa zuten xirula eta ttunttunak babesleku nagusi eta ia bakar. Baina han ere, kezka sortua zen, bereziki ttunttuna galtzeko arriskuan ikusten baitzuen batek baino gehiagok. Horretan, esanguratsuak dira 1930eko apirilaren 27an Atharratzen antolatutako xirularien sariketa edo primak. Baionako Euskal Museoaren zuzendari zen Eugène Béguerie izan zen hauen antolatzaileetan aurrena (atharraztarra bera), Boissel komandanta eta Violet Alford ikerlari ingelesa lagun zituela. Hartarako epaile bila zebiltzala, Bégueriek inkesta egin omen zuen, zenbatsu xirulari ote ziren Zuberoan, eta hala adierazten du:

Dans les deux cantons de Tardets et Mauléon nous trouverons 3 ou 4 tchululari avec tambourin, déjà 3 se sont engagés á venir au concours, il n’y en a pas d’autres et notre concours vient au bon moment, car dans quelques temps cet instrument aurait disparu. Par contre nous avons une douzaine de jeunes gens, bons tchululari sans tambourin et connoisant bien les airs de danses de la Soule (sauts basques, airs de mascarade, etc.) et plusiers d’entr’eux viendront au concours dans l’espair de gagner un des quatre tambourins que nous mettons en prime.

(Itçaina, 2018b, 52. or.)

Hiruzpalau xirulari besterik ez, beraz, ttunttuna zutenak. Bi sariketetan (bata ttunttuna zuten xirulariena, gabekoena bestea), izena emandako 15 xirularietatik 12 agertu omen ziren; baina baziren gehiago ere.

Aita Migel Angel Sagasetak45 egina du Baztan, Biarno eta Ipar Euskal Herriko musikarien zerrenda, XIX. mende amaierakoak eta XX. mendekoak jasotzen dituena, eta haren ildotik, Jean-Michel Bedaxagarrek osatu du zuberotarrena46. Horietan agertzen da, ttunttunaz edo gabe, XX. mendean oraindik xirula izan dela Zuberoako herri soinu-tresnetan gehiena. XIX. mendekoen artetik, aipamen berezia jaso dezakete hauek biek: gorago aipatua da Jean-Baptiste Gastellu-Etchegorry, Domintxaineko Gattülü etxekoa (1818-1885), Ttikoi deitu arrabita jotzailearekin Amikuzen asko ibilitako hura, eta Vogelen esanetan, Miarritzen Napoleon III.aren aurrean jota arrakasta handia izan zuena. Bestea, ezbairik gabe, Jantto Berho da (Gotaine, 1851 – Atharratze, 1912), Zuberoan ospe handiena izan duena segurki, eta kanpoan, Iruñean adibidez, behin baino gehiagotan ibilia.

XX. mendeko xirulari zuberotarren artean aipagarrienetakoak berriz, hauek izan daitezke: Pierre Onnainty Lexarduart lakartarra47, Jean Jantto Berhorekin ikasia, bi xirula batean jotzen ere ba omen zekiena eta ttunttunaren defentsan biziki aritua, beti berekin eramaten omen zuen eta. Atharratzeko primetan lehenengo saria jaso zuen ttunttunaz. Bigarren saria, Xotalek. Simon Patalagoiti Ximun Xotal hau ere lakartarra zen48 eta Bedaxagarrek dioen eran, “harrigarriko txülülari elegantaren fama ützi du Züberoan”49. Xotal ere ttunttunaren babesle handia zen, eta azken ttunttun joletzat jo izan dute askok, hurrengo belaunaldiak etorri diren arte. 1914ko gerraren ondoren hasi omen zen maskaradetan jotzen, eta Pierre Ager Garat-Arhane atabalari sonatua lagun zuela Parisen eta Iruñean ere izan zen xirula-ttunttunen eta Zuberoako dantzen erakusten.

Liginagako Arnaud Laxague Allande Etxahun, Lexarduarten ikaslea, izan zen beste xirulari handietako bat, Atharratzekoan ttunttunaz hirugarren saria jaso zuena50. Eta XX. mendeko bigarren belaunaldi horretan ospe handienekoak, beste bi: Jean Johañe Copen (Iruri, 1907 – Maule, 1982), hurrengo belaunaldiko askoren irakaslea, eta Pierra Bordazaharre Etxahun-Irurikoa51. Etxahun-Irurik, bertsolari, kantari, doinu eta pastoralen egile lanetan aunitz eman bazion Zuberoa eta Euskal Herriari, xirularen ezagutzen eta zabaltzen egindako lana ez da gutxiagorako. Hau ere Pierre Ager Garat-Arhane atabalariaz ibili zen urte askotan.

XX. mendea eta XXI.aren zubian ere bi xirulari handiren izenak aipatu behar dira, xirula nahiz ttunttuna eta hauen tradiziozko musikak indartu eta bizirik ematen, baita bide berriak irekitzen eta eskola sortzen ere, lan handia egin dutenak: Jean-Michel Bedaxagar (Urdiñarbe, 1953) eta Mixel Etxekopar (Gotaine-Irabarne, 1963). Azken honen eta beste zenbaiten ekimenez, 1989tik Xiru jaialdia ospatzen da urtero Gotainen52, xirula eta honen inguruari XXI. menderako bultzada eman diona.

Lexarduart xirula eta ttun-ttuna jotzen. Atarratze, 1920. hamarkadan. (Arg. Txistu. Tratado de flauta vasca. P. Olazaran de Estella. 1970)

Lexarduart xirula eta ttun-ttuna jotzen. Atarratze, 1920ko hamarkadan. (Arg.: Txistu. Tratado de flauta vasca. P. Olazaran de Estella. 1970)


EREDUAK53

Euskal Herrian erabili izan diren hiru zuloko flauta zuzenen artean, neurri eta itxura aldetik aldaera asko ezagutu dira. Neurrien desberdintasunek lotura zuzena dute erabilitako afinazio desberdinekin.

Aldaera gehiago izan badira ere, hiru dira nagusiki azken bi mendeetan erabilitako flauta hauen neurriak eta, beraz, afinazio motak:

XIRULA Do tonalitate inguruan afinatutakoa.

TXISTUA Fa eta fa# tonalitate inguruetan afinatutakoa.

SILBOTEA Sib eta si tonalitate inguruetan afinatutakoa.

Garai, eskualde eta egileen arabera, flauta hauen artean ere aldaera nabarmenak daude ahokoaren egituran, hodia torneatu eta apaintzeko eretan eta flautaren babesgarrietan.

Materialei dagokienez, XIX. mendera arte ezpela izan da flauta hauek egiteko gehien erabili den zura. XIX. mendearen bukaeratik aurrera Afrikatik ekarritako ebanoa ere asko erabili da. Gaur egun material sintetiko berriak ere erabiltzen dira.

Jarraian, XIX. mende hasieratik aurrera erabilitako hainbat eredu esanguratsu aurkeztuko ditugu, honako taldeetan banatuta: txistuak, xirulak, silboteak eta beste eredu zahar batzuk. Tresna hauekin hainbat neurketa egin ditugu, haien egitura eta afinazioak jasota gera daitezen.


LAGINAK HARTZEKO ERABILI DEN HATZ-JOKOA

Atal honetan aurkezten ditugun txistu eta xirulekin, hots laginak hartzeko, txistuaren hatz-joko arrunta erabili dugu.

Bestalde, gogoan izan behar da txistua transposizio instrumentua denez, honek ematen dituen notei ematen zaien izendapena nota errealez bestelakoa dela. Horien arteko harremana hau litzateke:

NOTA

HATZ-JOKOA

La2 xxx
Sol2 xoo
Fa#2 xox
Fa2 oox
Mi2 oxx
Re2 xxx
Do2 oox
Si1 oxx
La1 xxx
Sol1 xoo
Fa1 oox
Mi1 oxx
Re1 xxx
 

TXISTUAREN NOTA

(TRANSPOSATUA)

NOTA ERREALA
La2 Re7
Sol2 Do7
Fa#2 Si6
Fa2 Sib6
Mi2 La6
Re2 Sol6
Do2 Fa6
Si1 Mi6
La1 Re6
Sol1 Do6
Fa1 Sib5
Mi1 La5
Re1 Sol5
 

KODEA

X: zuloa itxita

O: zuloa irekita

Ezkerretik hasita, lehenengo zuloa: hatz luzeaz ixten dena, hodiaren behekoa

Ezkerretik hasita, bigarren zuloa: hatz erakusleaz ixten dena, hodiaren erdikoa

Ezkerretik hasita, hirugarren zuloa: hatz lodiaz ixten dena, hodiaren atzealdean, goikoa

Xirularen kasuan, do tonalitateko soinu-tresna izaki, nota errealekiko aldea ez da hainbestekoa, baina duen tesitura edo hedadura laburra dela eta, flauta honen 1. re nota pianoaren 6. re notari dagokio. Silbotearenean berriz, sib tonalitateko instrumentua bada, 1. re nota pianoaren 5. do izango litzateke.


TXISTUAK

XIX. MENDE BUKAERAN BILBON EROSITAKO SILBO-A (NAZABAL ANAI-ARREBENA)

1998an Kantabriako Limpias udalerriko Seña herrian Nazabal anai-arrebak bisitatu genituen54, jakinik haietako bik, Andresek eta Emiliok, donzaina (dultzaina) eta danborra jo izan zutela urte askoan. Anai-arreba hauen bidez jakin genuen haien aita Jose Marik (1885ean jaioa) silbo y tamboril jotzen zuela XX. mende hasieran. Dirudienez, etxean gordeta zeukaten haren silbo hori aitak berak Bilbon erosia zen. Kantabria ekialdeko eskualde horretako herrietan baziren XX. mende hasieran danbolinteroak eta jaso genuen errepertorioa, neurri handi batean, Bizkaiko txistularienaren oso antzekoa zen.

Flauta honen hodiak ebanozkoa dela ematen du. Ahokoaren burua, marfilezkoa izan daitekeena, tornuan azkendua dago. Alakaren xafla eta airea bideratzeko tutua metalezkoak dira. Hodian zehar zeuzkan metalezko eraztunetatik lau gorde ditu, alakaren xafla heltzekoa eta beheko muturrekoa falta zaizkio. Ikusten da beheko eraztunari soldatua zegoen beste eraztuna galdu egin duela, hatz nagiarekin flauta heltzeko erabiltzen dena alegia.

Txistu hau fa tonalitatean afinatua dago (altu samar).

Señako Nazabal familiaren silbo zaharra. (Arg.: JMBA - J. Abascal)

Señako Nazabal familiaren silbo zaharra. (Arg.: JMBA - J. Abascal)

 

AFINAZIOA

TXISTUAREN NOTA

NOTA ERREALA
Sol2 Do7 +30 cent
Fa2 Sib6 +30 cent
Mi2 La6 +30 cent
Re2 Sol6 +30 cent
Do2 Fa6 +30 cent
Si1 Mi6 +30 cent
La1 Re6 +40 cent
Sol1 Do6 +40 cent
Fa1 Sib5 +40 cent

TXISTUA (MÚSICA PARA VER BILDUMA, 0696 ZK.)

Jose Luis Loidi eta Lourdes Yarza senar-emazteek Irunen (Gipuzkoa) duten soinu-tresnen bilduma paregabean badira hainbat hiru zuloko flauta zuzen. Horien artean, 0696 erreferentzia duen txistu hau. Irungo Lagos izeneko zaharkin dendan erosi zuten 1982an. Ez zuten saltzailearengandik txistuari buruzko inongo informaziorik lortu.

Ez dakigu tresna hau noizkoa izango ote den, baina hots laginak hartzerakoan ohartu ginen ezohiko tonuan dagoela afinatua. Ohi baino zentimetro bat motzagoa denez, tonu erdi eta tonu oso baten artean, altuago (sol tonalitatean).

Horregatik, txistu zaharra dela pentsa daiteke, XX. mende hasieran txistuaren afinazio estandarrak ezarri aurrekoa.

Txistu hau sol tonalitatean afinatua dago (baxu samar).

NEURRIAK

Luzera (guztira): 425 mm.

Luzera (zurezko hodia): 411 mm.

Kanpoko diametro txikia: 20 mm.

Kanpoko diametro handia: 29 mm.

Barruko diametroa: 14 mm.

Música para ver bildumako 0696 zenbakia duen txistua. (Arg.: JMBA)

Música para ver bildumako 0696 zenbakia duen txistua. (Arg.: JMBA)

 

AFINAZIOA

TXISTUAREN NOTA

NOTA ERREALA
La2 Mib7 +40 cent
Sol2 Do#7 +50 cent
Fa2 Sib6 +50 cent
Mi2 La#6 +40 cent
Re2 Sol#6 +40 cent
Do2 Sol6 -20 cent
Si1 Fa6 +20 cent
La1 Mib6 +30 cent
Sol1 Re6 -30 cent
Fa1 Do6 +10 cent
Mi1 Si5 -50 cent
Re1 Lab5 +40 cent

JUAN MIGEL BIURRARENA IXKIBO TXISTUGILEA

Arantzako (Nafarroa) Juan Migel Biurrarena (1849-1935) txistularia XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako euskal txistugile nagusienetako bat izan zen. Honek Ixkibo deituriko txistuak egiten zituen, bere jaiotetxearen izena alegia. Hark egindako txistuak Euskal Herri osoan ezagun egin ziren.

Juan Migel Biurrarena txistugilea. (Iturria: Olazaran, 1970, 7. or.)

Juan Migel Biurrarena txistugilea. (Iturria: Olazaran, 1970, 7. or.)

IXKIBO TXISTUA (SAN TELMO MUSEOA, 3331 ZK.)

Donostiako San Telmo museoaren bilduman Juan Migel Biurrarenak egindako txistu bat dago. 1922an sartu zen bilduman eta museoko fitxan irakur daitekeenez55, soinu-tresna hauek zabaltzeko Eusko Ikaskuntzak txistugile honi eskatu zizkion txistuetako bat da.

Txistu hau fa# tonalitatean afinatua dago (baxu samar).

NEURRIAK

Luzera (guztira): 430 mm.

Luzera (zurezko hodia): 411 mm.

Kanpoko diametroa: 25 mm.

Barruko diametroa: 14 mm.

Donostiako San Telmo museoaren bildumako txistua, Juan Migel Biurrarenak egindakoa. (Arg.: JMBA)

Donostiako San Telmo museoaren bildumako txistua, Juan Migel Biurrarenak egindakoa. (Arg.: JMBA)

 

AFINAZIOA

TXISTUAREN NOTA

NOTA ERREALA
Sol2 Do#7 -20 cent
Fa2 Si6 -35 cent
Mi2 La6 +20 cent
Re2 Sol#6 -20 cent
Do2 Fa#6 -30 cent
Si1 Mi6 +15 cent
La1 Re#6 -10 cent
Sol1 Do#6 +25 cent
Fa1 Si5 +15 cent
Mi1 La5 +50 cent
Re1 Sol#5 -20 cent

ARIZKUNGO LARRALDETARREN IXKIBO TXISTUA

Baztango (Nafarroa) Arizkun herriko Patxi Larraldek du Biurrarenak egindako txistuetako beste bat. Txistu eredu honek ez du behealdean hatzarekin tresnari eusteko eraztunik. Horren ordez, hodiaren bueltan adarrez egindako eraztuna du.

Txistu hau fa# tonalitatean dago afinatua (baxu samar).

NEURRIAK

Luzera (guztira): 418 mm.

Luzera (zurezko hodia): 409 mm.

Kanpoko diametro txikia: 19,5 mm.

Kanpoko diametro handia: 27 mm.

Barruko diametroa: 12,5 mm.

Arizkungo P. Larraldek duen txistua, Juan Migel Biurrarenak egindakoa. (Arg: O. Zapirain – Soinuenea)

Arizkungo P. Larraldek duen txistua, Juan Migel Biurrarenak egindakoa. (Arg: O. Zapirain – Soinuenea)

 

AFINAZIOA

TXISTUAREN NOTA

NOTA ERREALA
Sol2 Do#7 -20 cent
Fa2 Si6 -30 cent
Mi2 La6 +40 cent
Re2 Sol#6 ±00 cent
Do2 Fa#6 -20 cent
Si1 Mi6 +40 cent
La1 Re#6 -10 cent
Sol1 Do#6 ±00 cent
Fa1 Si5 ±00 cent
Mi1 La5 +50 cent
Re1 Sol#5 -30 cent

ALBERTO GOÑIREN IXKIBO TXISTUA

Elizondoko (Nafarroa) Alberto Goñik dauka Juan Migel Biurrarenak egindako beste txistuetako bat. Itxuragatik aurreko biak baino berriagoa dela dirudi. Aurrekoen aldean, honek hatz nagiarekin tresna eusteko eraztuna du.

Aurrekoa bezala, txistu hau fa# tonalitatean (baxu samar) afinatua dago.

NEURRIAK

Luzera (guztira): 424 mm.

Luzera (zurezko hodia): 412 mm.

Kanpoko diametro txikia: 19,5 mm.

Kanpoko diametro handia: 26,5 mm.

Barruko diametroa: 12,5mm.

Elizondoko A. Goñik duen txistua, Juan Migel Biurrarenak egindakoa. (Arg.: O. Zapirain – Soinuenea)

Elizondoko A. Goñik duen txistua, Juan Migel Biurrarenak egindakoa. (Arg.: O. Zapirain – Soinuenea)

 

AFINAZIOA

TXISTUAREN NOTA

NOTA ERREALA
Sol2 Do#7 -50 cent
Fa2 La#6 +40 cent
Mi2 La6 +10 cent
Re2 Sol#6 -50 cent
Do2 Fa#6 -20 cent
Si1 Mi6 +40 cent
La1 Re6 +50 cent
Sol1 Do6 +50 cent
Fa1 Si5 -30 cent
Mi1 La5 +20 cent
Re1 Sol5 +50 cent

TEODORO LARRALDE TXISTUGILEA

Teodoro Larralde (1878-1964) Arantzako (Nafarroa) XX. mendeko txistugile aipagarri bat izan zen. Zurgina zen ofizioz eta, garai hartan zegoen eskaera ikusita, zurgindegian txistuak egiten hasi zen, zeregin horretan Juan Migel Biurrarena herriko txistugile zaharraren lekukoa hartuz.

Teodoro Larraldek egindako txistuen artean zeuden Eusko Ikaskuntza erakundeak eskatutako gehienak. Erakunde horrek, XX. mende hasieran txistuaren beherakada ikusita, txistuaren erabilera Euskal Herrian zabaltzeko egitasmoa jarri zuen martxan, eta asmo horrekin, herrietan txistuak banatzen hasi ziren, gazteek jotzen ikas zezaten56 (ikus Txistua: historia atala).

Teodoro Larralde txistugilea bere tailerrean. (Iturria: Olazaran, 1970, 8. or.)

Teodoro Larralde txistugilea bere tailerrean. (Iturria: Olazaran, 1970, 8. or.)

TEODORO LARRALDE TXISTUA (JMBA BILDUMA, 44 ZK.)

Teodoro Larraldek Eusko Ikaskuntzarako egindako txistuetako bat Soinueneako JMBA soinu-tresnen bilduman dago (44 katalogo zenbakia). Ezpelez egindako txistu honek letoizko eraztunak eta xafla ditu. Behealdeko eraztunari josia, metalezko beste eraztun bat dauka, txistua hatz nagiarekin eusteko.

Txistu hau fa# tonalitatean dago afinatua.

NEURRIAK

Luzera (guztira): 432 mm.

Luzera (zurezko hodia): 419 mm.

Kanpoko diametro txikia: 19,5 mm.

Kanpoko diametro handia: 27,5 mm.

Barruko diametroa: 13mm.

JMBA soinu-tresnen bildumako 44 katalogo zenbakia duen txistua. (Arg.: O. Zapirain – Soinuenea)

JMBA soinu-tresnen bildumako 44 katalogo zenbakia duen txistua. (Arg.: O. Zapirain – Soinuenea)

 

AFINAZIOA

TXISTUAREN NOTA

NOTA ERREALA
Sol2 Do#7 ±00 cent
Fa2

ez du nota garbirik ematen

Mi2 Si6 +50 cent

Re2 (hiru zuloak itxita)

Sol#6 -30 cent

Re2 (hiru zuloak irekita)

Sol#6 ±00 cent
Do2 Fa#6 ±00 cent
Si1 Fa6 -40 cent
La1 Re#6 -20 cent
Sol1 Do#6 +20 cent
Fa1 Si5 -20 cent
Mi1 La#5 -40 cent
Re1 Sol#5 -40 cent

ISIDRO ANSORENA TXISTUGILEA

Isidro Ansorena Eleizegi (Hernani, 1892 – Donostia, 1975) txistulari hernaniar ospetsuak, jole, musikagile eta irakasle aparta izateaz gain, txistuak ere egiten zituen.

Isidro Ansorena txistugilea txistu berriak prestatzen. (Iturria: Ansorena Miranda, 1996, 82. or.)

Isidro Ansorena txistugilea txistu berriak prestatzen. (Iturria: Ansorena Miranda, 1996, 82. or.)

ISIDRO ANSORENA TXISTUA (JMBA BILDUMA, 114 ZK.)

Soinuenearen soinu-tresnen erakusketan ikusgai dago Isidro Ansorenak 1965ean egindako txistu hau, Juan Mari Beltranek urte hartan erosia, Isidroren txistu ikasle zela.

Fa# tonalitatean dago afinatua (altu samar).

NEURRIAK

Luzera (guztira): 438 mm.

Luzera (zurezko hodia): 426 mm.

Kanpoko diametro txikia: 21,5 mm.

Kanpoko diametro handia: 31,5 mm.

Barruko diametroa: 12,5mm.

JMBA bildumako 114 katalogo zenbakia duen txistua, I. Ansorenak egindakoa. (Arg.: Emovere – Soinuenea)

JMBA bildumako 114 katalogo zenbakia duen txistua, I. Ansorenak egindakoa. (Arg.: Emovere – Soinuenea)

 

AFINAZIOA

TXISTUAREN NOTA

NOTA ERREALA
Sol2 Do#7 -10 cent
Fa2

Si6 -15 cent

Mi2 La#6 -50 cent

Re2 (hiru zuloak itxita)

Sol#6 -20 cent

Re2 (hiru zuloak irekita)

Sol#6 ±00 cent
Do2 Fa#6 +20 cent
Si1 Fa6 -20 cent
La1 Re#6 -30 cent
Sol1 Do#6 +40 cent
Fa1 Si5 +20 cent
Mi1 La#5 -40 cent
Re1 Sol5 +50 cent

AGUSTIN DE MIGUEL METALEZKO TXISTUA (JMBA BILDUMA, 311 ZK.)

Dakigula, 1960ko hamarkadan egin ziren aurreneko metalezko txistuak. Soinuenean garai horretako halako bi txistu daude: bata Gipuzkoan egina, hiru zatitan (JMBA Bilduma, 311 zk.), eta bestea Bizkaian egina, bi zatitan (JMBA Bilduma, 1121 zk.).

Agustin de Miguel Peregrina txistugileak egin zuen 311 katalogo zenbakia duen txistua, 1970. urtean Donostiako Amara auzoko bere tailerrean. Hots handiko txistua da, kalean jotzeko oso egokia.

Txistu hau fa# tonuan (altu samar) afinatua dago.

NEURRIAK

Luzera (guztira): 430 mm.

Luzera (zurezko hodia): 415 mm.

Kanpoko diametroa: 16,5 mm.

Barruko diametroa: 13 mm.

JMBA bildumako 311 katalogo zenbakia duen txistua, A. de Miguelek egindakoa. (Arg.: O. Zapirain – Soinuenea)

JMBA bildumako 311 katalogo zenbakia duen txistua, A. de Miguelek egindakoa. (Arg.: O. Zapirain – Soinuenea)

 

AFINAZIOA

TXISTUAREN NOTA

NOTA ERREALA
Sol2 Do#7 ±00 cent
Fa2

Si6 +20 cent

Mi2 La#6 -30 cent

Re2 (hiru zuloak itxita)

Sol#6 ±00 cent

Re2 (hiru zuloak irekita)

Sol#6 +20 cent
Do2 Fa#6 +40 cent
Si1 Fa6 ±00 cent
La1 Re#6 ±00 cent
Sol1 Do#6 +30 cent
Fa1 Si5 +50 cent
Mi1 La#5 +10 cent
Re1 Sol#5 ±00 cent

BI ETA HIRU TONALITATETAN AFINATUTAKO TXISTUAK

1970eko hamarkadan txistuetan fa tonalitatea erabiltzeko aukera landu zen, ordura arte gehien hedatua zegoen fa# tonalitatearen aurrean. Gero askotan hala gertatu arren, fako txistu haiek ez zetozen fa sostenitukoak ordeztera, hauek osatzera baizik, eta txistulariek batzuetan bata eta besteetan bestea beharko zituztela etsi zen. Horregatik, bi tonalitateetan jo ahal izateko, hiru zatitan egindako txistuak egiten hasi ziren. Hiru zatiak hauek ziren: burua edo ahoko zatia, eskukoa fan eta eskukoa fa sostenituan. Geroago, laugarren zatia ere egin izan zitzaien, sol tonalitatekoa.

Mota honetako txistuak Jesus Segurola urretxuarrak egin zituen lehenengoz, Jose Ignazio Ansorena gidari zuela, eta geroztik egile eta eredu mordoska izan ditu.

Jesus Segurola txistugileak egindako lau zatiko txistua. Burua eta fa, fa# eta soleko eskukoak. JMBA bildumako 111 katalogo zenbakia. (Arg.: O. Zapirain - Soinuenea)

Jesus Segurola txistugileak egindako lau zatiko txistua. Burua eta fa, fa# eta soleko eskukoak. JMBA bildumako 111 katalogo zenbakia. (Arg.: O. Zapirain - Soinuenea)

XIRULAK

PIERRE ONNAINTY LEXARDUART XIRULAGILEA

Pierre edo Pette Onnainty Lexarduart (1872-1938), Lexardoi izenez ere agertzen dena, Lakarriko (Zuberoa) xirularia, ospetsua eta jole ona izateaz gain, Zuberoako bere garaiko xirula egile nagusia zen. Hark egindako xirulak Zuberoatik kanpo ere oso ezagunak ziren. Belatcha aldizkarian 1930ean esaten zenez57, hogei urte lehenago xirulak Vosgeetako egileren bati erosten omen zitzaizkion, baina ordurako gehiago saltzen ez zirela eta, Lexarduart hasi omen zen haiek egiten, maiasturu edo zurgina baitzen bera.

LEXARDUART XIRULA (SAN TELMO MUSEOA, 3402 ZK.)

Donostiako San Telmo museoaren bilduman 3402 katalogo zenbakia duen xirula dago. Hiru zuloko flauta hau ezpelez egina dago. Bi muturrak adarrez indartuak ditu, eta alakaren xafla metalezkoa.

Fitxan aipatzen denez58, egilea Onnaintz zen, Zuberoako xirulari eta xirulagile ospetsua. Musikariak tamburin-arekin lagundu zuen Atharratzeko maskaradetako dantzari kuadrilla, Donostiako Nekazaritza eta Abeltzantza Erakusketan, 1923ko irailean. Museoak urte hartan erosi zuen soinu-tresna, 20 pezeta ordainduta.

Xirula hau do tonalitatearen inguruan dago afinatua, eskala bereziaz.

NEURRIAK

Luzera: 305 mm.

Kanpoko diametroa: 20 mm.

Barruko diametroa: 12 mm.

Donostiako San Telmo Museoko 3402 katalogo zenbakia duen xirula, Lexarduartek egina. (Arg.: JMBA)

Donostiako San Telmo Museoko 3402 katalogo zenbakia duen xirula, Lexarduartek egina. (Arg.: JMBA)

 

AFINAZIOA

XIRULAREN NOTA

NOTA ERREALA
La2 La7 +10 cent
Sol2

Sol7 +20 cent

Fa#2 Fa#7 -10 cent

Fa2

Fa7 +30 cent

Mi2

Mi7 -20 cent
Re2 Re7 +20 cent
Do2 Do#7 -45 cent
Si1 Si6 -15 cent
La1 La6 -5 cent
Sol1 Sol6 +5 cent
Fa1 Fa6 +35 cent
Mi1 Mi6 ±00 cent
Re1 Re6 -5 cent

XIRULA (RUDOLF TREBITSCH DOKTOREAREN BILDUMA, ÖMV/33444 ERREF.)

Vienako (Austria) Volkskundemuseumeko bildumen artean aurkitzen da Baskische Sammlung des Herrn Dr. Rudolf Trebitsch aus Nordspanien und Südfrankreich (Rudolf Trebitsch doktorearen euskal bilduma, Espainia iparraldekoa eta Frantzia hegoaldekoa). Material hori, 1913an Euskal Herrian barrena ibili zenean bildu zuen.

Bilduma horretako piezetako bat xirula da (ÖMV/33444 erref.). Garaia, itxura eta egitura ikusita Pierre Onnainty Lexarduart-ek berak egina dela uste dugu.

Volkskundemuseum-eko bilduman ÖMV/33444 erreferentzia duen xirula. (Arg.: Volkskundemuseum Wien)

Volkskundemuseum-eko bilduman ÖMV/33444 erreferentzia duen xirula. (Arg.: Volkskundemuseum Wien)

PIERRE CAUBETEN XIRULA

Lakarriko (Zuberoa) Pierre Caubet abeslari eta txanbelariak, hainbat txanbelarekin batera, bazuen xirula eder bat ere. Itxuragatik, Lexarduartek egina zirudien. Iruñeko Gaiteroen egoitzan dago xirula hau, Caubetek Iruñeko talde honen eskutan utzi nahi izan baitzuen hainbat txanbelarekin batera.

Pierre Caubetek zeukan xirula, ustez Lexarduartek egina. (Arg.: JMBA)

Pierre Caubetek zeukan xirula, ustez Lexarduartek egina. (Arg.: JMBA)

XIRULA (SAN TELMO MUSEOA, 3511 ZK.)

Donostiako San Telmo Museoak 1926an eskuratu zuen xirula hau59. Ez dugu txirularen jatorriari eta egileari buruzko informaziorik aurkitu. Duen formarengatik, Zuberoako xirula dela uste dugu. Alaka duen metalezko xafla izan ezik, flauta osoa ezpelaren zurez egina dago.

Xirula hau, si tonalitatearen inguruan dago afinatua, eskala bereziaz.

NEURRIAK

Luzera: 320 mm.

Kanpoko diametroa: 20 - 26 mm.

Barruko diametroa: 10,5 mm.

Donostiako San Telmo Museoko bilduman 3511 katalogo zenbakia duen xirula. (Arg.: JMBA)

Donostiako San Telmo Museoko bilduman 3511 katalogo zenbakia duen xirula. (Arg.: JMBA)

 

AFINAZIOA

XIRULAREN NOTA

NOTA ERREALA
La2 Sol#7 ±00 cent
Sol2

Fa#7 ±00 cent

Fa#2 Fa7 -15 cent

Fa2

Mi7 +20 cent

Mi2

Re#7 -20 cent
Re2 (hiru zuloak itxita) Do#7 -10 cent
Re2 (hiru zuloak irekita) Do#7 -10 cent
Do2 Si6 +30 cent
Si1 La#6 ±00 cent
La1 Sol#6 +25 cent
Sol1 Fa#6 +20 cent
Fa1 Mi6 +10 cent
Mi1 Re6 +30 cent
Re1 Do6 +40 cent

PIERRE ERREKALT XIRULA (JMBA BILDUMA, 199 ZK.)

Lakarriko (Zuberoa) Pierre Errekalt (1924-1985) XX. mendearen erditik aurrera ttunttun, xirula eta txanbela egile ezagunenetako bat izan zen. Hark egindako soinu-tresnak egile berrientzat eredugarri izan dira.

Soinueneako JMBA Bilduman P. Errekaltek egindako hainbat xirula daude, horien artean 199 katalogo zenbakikoa, hemen aurkezten duguna. Ahoko metalezko tutua eta bi muturretan dituen adarrezko babesgarriak izan ezik, flauta osoa ezpelaren zurez egina dago.

Xirula hau, eskala bereziaz, do tonalitatearen inguruan afinatua dago.

NEURRIAK

Luzera: 300 mm.

Kanpoko diametro txikia: 19 mm.

Kanpoko diametro handia: 23 mm.

Barruko diametroa: 10 mm.

JMBA bildumako 199 katalogo zenbakia duen xirula, P. Errekaltek egina. (Arg.: O. Zapirain - Soinuenea)

JMBA bildumako 199 katalogo zenbakia duen xirula, P. Errekaltek egina. (Arg.: O. Zapirain - Soinuenea)

 

AFINAZIOA

XIRULAREN NOTA

NOTA ERREALA
La2 La7 +30 cent
Sol2

Sol7 +30 cent

Fa#2 Fa#7 ±00 cent

Fa2

Fa7 +20 cent

Mi2

Re#7 +50 cent
Re2 (hiru zuloak itxita) Re7 ±00 cent
Re2 (hiru zuloak irekita) Re7 ±00 cent
Do2 Do7 +30 cent
Si1 Si6 -20 cent
La1 La6 +50 cent
Sol1 Sol6 +30 cent
Fa1 Fa6 +40 cent
Mi1 Mi6 -40 cent
Re1 Re6 -50 cent

MARCEL GASTELLU XIRULA (JMBA BILDUMA, 847 ZK.)

Tarbesen (Okzitania) bizi arren, Marcel Gastellu-Etchegorry 1932an Biarnoko Audauxen jaio zen, jatorri zuberotarreko familia batean. Besteen artean xirulak, ttunttunak eta xirolarruak egiten zituen. M. Gastelluk egindako xirulak Euskal Herri osoan ezagutu dira, bai eta Akitaniako lurraldeetan ere. Honako xirula hau osorik ezpelaren zurez egina da.

Txirula hau, eskala bereziaz, do tonalitate inguruan dago afinatua.

NEURRIAK

Luzera: 307 mm.

Kanpoko diametro txikia: 17,5 mm.

Kanpoko diametro handia: 24 mm.

Barruko diametroa: 10 mm.

JMBA bildumako 847 katalogo zenbakia duen xirula, M. Gastelluk egina. (Arg.: O. Zapirain - Soinuenea)

JMBA bildumako 847 katalogo zenbakia duen xirula, M. Gastelluk egina. (Arg.: O. Zapirain - Soinuenea)

 

AFINAZIOA

XIRULAREN NOTA

NOTA ERREALA
La2 La7 +10 cent
Sol2

Sol7 +20 cent

Fa#2 Fa#7 ±00 cent

Fa2

ez du ematen

Mi2

Mi7 -40 cent
Re2 (hiru zuloak itxita) Re7 -10 cent
Re2 (hiru zuloak irekita) Re7 +10 cent
Do2 Do#7 -50 cent
Si1 Si6 -30 cent
La1 La6 -20 cent
Sol1 Sol6 +20 cent
Fa1 Fa#6 +30 cent
Mi1 Mi6 -30 cent
Re1 Re6 -40 cent

SILBOTEAK

SILBOTEA (MÚSICA PARA VER BILDUMA, 2018 ZK.)

Música para ver bildumaren sortzaileek, Jose Luis Loidi eta Lurdes Yarzak, Bilboko zaharkin denda batean erosi zuten silbote hau 2018an. Ebanozkoa da eta bi zatitan dago egina. Ez dakigu egilea nor den, ezta noizkoa izan litekeen ere, baina itxura eta forma direla eta, XIX. mendekoa izan daitekeela uste dugu.

Silbote hau si tonalitate inguruan dago afinatua, eskala bereziaz.

Música para ver bildumako 2018 zenbakia duen silbotea. (Arg.: JMBA)Música para ver bildumako 2018 zenbakia duen silbotea. (Arg.: JMBA)

Música para ver bildumako 2018 zenbakia duen silbotea. (Arg.: JMBA)

 

AFINAZIOA

SILBOTEAREN NOTA

NOTA ERREALA
La2 Sol#6 +30 cent
Sol2 Fa#6 +10 cent
Fa2 Mi6 +30 cent
Mi2 Re#6 ±00 cent
Re2 Do#6 +35 cent
Do2 Do6 -40 cent
Si1 La#5 +30 cent
La1 Sol#5 +40 cent
Sol1 Fa#5 +25 cent
Fa1 Fa5 -30 cent
Mi1 Re#5 +30 cent
Re1 Do#5 +40 cent

SILBOTEA (RUDOLF TREBITSCH DOKTOREAREN BILDUMA, ÖMV/33442 ERREF.)

Arestian aipatu dugu Vienako (Austria) Volkskundemuseumeko bildumen artean aurkitzen dela Baskische Sammlung des Herrn Dr. Rudolf Trebitsch aus Nordspanien und Südfrankreich (Rudolf Trebitsch doktorearen euskal bilduma, Espainia iparraldekoa eta Frantzia hegoaldekoa). Bilduma horretako piezetako bat da silbote hau (ÖMV/3344 erref.).

Trebitschen fitxan (254 zk.) honakoa dio:

Txistu handia […] silbote, euskalduna: chistu (lodia) […]. Erditik desmunta daiteke. Ahokoa du. Tolosa, Gipuzkoa, Espainia.

Hatzentzat 3 zulo ditu. 4 danbolinteroetako batek jotzen du. Lau pertsonaz osatutako estatuak enplegatutako musika taldea da, Espainiako Euskal Herrian hiri gehienetan aurki daitekeena.

Trebitsch Kartei Nr. 254: Grosse Pfeife span: silvote, bask: chistu (lodia) silbote In der Mitte zerlegbar. Mit Mundstück. Tolosa, Guipuzcoa, Spanien.

Hat 3 Fingerlöcher. Wird von einem der 4 Tamborilleros gespielt. Es ist dies eine von der Stadt aufstellte aus 4 Leuten bestehende. Kapelle, wie zu sich in den meisten Städten des spanischen Baskenlandes findet.

Trebischek Tolosan kokatzen du XIX. mendeko silbote hau beraz, eta kontuan izanda zientzialari austriarrak egin zituen grabazio saioen artean Tolosako udalarekin kontratua zeukan txistu taldearena zegoela, pentsatzekoa da haien bitartez lortua izango zuela.

Museoko fitxako informazioan hau azaltzen da:

NEURRIAK

Luzera: 62,5 cm.

Diametroa: 3,5-2,7 cm.

Noiz egina: XIX. mendea.

Deskripzioa: Bi zatitan osatutako hodia.

Volkskundemuseum-eko bilduman ÖMV/33442 erreferentzia duen silbotea. Ikus daitekeenez, silbotea muntatzerakoan bi zatiak gaizki jarri ziren. (Arg.: Volkskundemuseum Wien)

Volkskundemuseum-eko bilduman ÖMV/33442 erreferentzia duen silbotea. Ikus daitekeenez, silbotea muntatzerakoan bi zatiak gaizki jarri ziren. (Arg.: Volkskundemuseum Wien)

SILBOTEA (JMBA BILDUMAKO, 1252 ZK.)

Silbote hau Juan Iruretagoienarena zen. 1913an Txileko Santiagon jaio arren, haurra zela Zarautzera (Gipuzkoa) etorri zen eta gerora Lekarozko (Nafarroa) ikastetxean ikasi zuen. Bertan ezagutu zuen Aita Hilario Olazaran fraide kaputxino eta txistularia. Oso lagunak egin ziren eta hark eman zion soinu-tresna hau.

Bi zatitan egina, ebanozko silbote arrunta da, si naturalean afinatua eta eskala berezia ematen du.

NEURRIAK

Luzera (guztira): 632 mm.

Luzera (zurezko hodia): 618 mm.

Kanpoko diametro txikia: 26,5 mm.

Kanpoko diametro handia: 37,5 mm.

Barruko diametroa: 16,5 mm.

JMBA bildumako 1252 zenbakia duen silbotea. (Arg.: O. Zapirain - Soinuenea)

JMBA bildumako 1252 zenbakia duen silbotea. (Arg.: O. Zapirain - Soinuenea)

 

AFINAZIOA

SILBOTEAREN NOTA

NOTA ERREALA
La2 Sol#6 +20 cent
Sol2 Fa#6 -20 cent
Fa2 Mi6 -20 cent
Mi2 Re#6 -20 cent
Re2 Do#6 +20 cent
Do2 Si6 +40 cent
Si1 La#5 +20 cent
La1 Sol#5 +20 cent
Sol1 Fa#5 +30 cent
Fa1 Fa5 -50 cent
Mi1 Re#5 +40 cent
Re1 Do#5 +20 cent

BI ETA HIRU TONALITATETAKO SILBOTEAK

Arestian aipatu dugu 1970eko hamarkadan txistularien artean fa eta fa# afinazioak erabiltzeko joera zabaldu zenean bi horietarako hiru zatitako txistuak egiten hasi zirela eta, geroago, laugarren zatia erantsi zitzaiola, sol tonalitaterako. Horrek silboteei ere eragin zien, aurrena hiru eta gero lau zatiko silboteak ere egiten hasi zirelarik.

Hemen aurkezten duguna, Amurrioko Jose Gancedok (1924-2021) egina da 1980ko hamarkadan. Lau zatitan dago egina, sib, si eta do tonalitateetan. JMBA bildumako 231 zenbakia du.

Gancedo silbotea, JMBA bildumako 231 zenbakia duena. (Arg.: O. Zapirian - Soinuenea)Gancedo silbotea, JMBA bildumako 231 zenbakia duena. (Arg.: O. Zapirian - Soinuenea)

Gancedo silbotea, JMBA bildumako 231 zenbakia duena. (Arg.: O. Zapirian - Soinuenea)

TXISTU TXIKIA, TXILIBITUA, TXISTU HANDIA ETA SILBOTE HANDIA. LA FAMILIA INSTRUMENTAL DEL TXISTU

Donostiako Udal Musika Kontserbatorioko txistu eskolaren inguruan, 1970eko hamarkadan, Grupo Experimental de Txistu de San Sebastián izeneko proiektua sortu zen Javier Hernandez Arsuaga txistulariaren zuzendaritzapean61 (ikus Txistua: historia atala).

Orkestrazio aberatsagoa lortu nahian, ordura arte txistulari taldeetan ezagutzen eta erabiltzen ziren bi tonalitateko txistuei, beste lautan egindako txistuak gehitu zitzaizkien, guztira sei izanik. Donostiako Martin Rodriguez Miranda txistulari eta txistugileak egin zituen talde esperimentalak eskatutako txistu eredu berri horiek: txistu altuari (xirularen parekoa) txilibitu izena jarri zioten, hura baino altuagoari txistu txiki eta silbotea baino grabeagoei txistu handi eta silbote handi hurrenez hurren.

Proiektu honek ibilbide luzerik izan ez bazuen ere, handik urte batzuetara, XXI. mende hasieran, Silboberri elkarteak txistulari laukote klasikoak erabiltzen dituen tonalitateei gehitutako txistu baxua prestatu du, tonalitate grabeagoan afinatutako modelo berria.

Ezkerretik eskuinera: Txistu-txiki (fa#), Txilibitu (si), Txistu (fa#), Silbote (si), Txistu haundi (fa#), Silbote haundi (si). (Iturria: Hernandez Arsuaga, 1977, 22. or.)

Ezkerretik eskuinera: Txistu-txiki (fa#), Txilibitu (si), Txistu (fa#), Silbote (si), Txistu haundi (fa#), Silbote haundi (si). (Iturria: Hernandez Arsuaga, 1977, 22. or.)

BESTE EREDU ZAHAR BATZUK

Izan duten zabalkunde eta erabilera ezagutzen ez ditugun arren, aurretik aurkeztutako hiru zuloko flauta zuzenen eredu estandarrez gain, lehenagoko garaietan beste neurri eta afinazio batzuetako txistu edo txilibituak ere ezagutu dira gure artean. Hemen horietako batzuk azalduko ditugu.

Hasteko, la tonalitatean afinatutako bi txistu zahar aurkeztuko ditugu: bata Arantzako Ixkibo txistua eta bestea Aritzakungo txistulariarena.

Kontuan hartzekoa da txistuaren (fa) eta xirularen (do) arteko afinazioa dela hau. La tonalitate bera dute Bearnoko Ossau haranean erabiltzen diren hiru zuloko flautetako batzuk, Euskal Herritik gertu. Zenbateraino zabaldua izango zen ez badakigu ere, garai batean afinazio hau ezaguna izango zela pentsa arazten digu honek.

IXKIBO TXISTU ZAHARRA

Arantzako Juan Migel Biurrarenak egindako txistu hau Oiartzungo Felix Berasategi Zugarramurdi (1866-1927) txistulariak jotzen zuen62. Arantzako Ixkibon egindakoa da. Ezpelez egina, gaur ohikoak direnak baino txikiagoa da neurriz.

Afinazio neurketan ikus daitekeenez, txistu hau la tonalitatean dago.

NEURRIAK

Luzera (guztira): 358 mm.

Luzera (zurezko hodia): 352 mm.

Kanpoko diametro txikia: 17,5 mm.

Kanpoko diametro handia: 25 mm.

Barruko diametroa: 10 mm.

Juan Migel Biurrarena Ixkibo txistugileak la tonalitatean egindako txistu txikia. (Arg.: O. Zapirain - Soinuenea)

Juan Migel Biurrarena Ixkibo txistugileak la tonalitatean egindako txistu txikia. (Arg.: O. Zapirain - Soinuenea)

 

AFINAZIOA

TXISTUAREN NOTA

NOTA ERREALA
Sol2

Mi7 -20 cent

Fa#2 Re#7 +20 cent

Fa2

Re7 -50 cent

Mi2

Do7 +50 cent
Re2 (hiru zuloak itxita) Si6 -20 cent
Re2 (hiru zuloak irekita) Sib6 +50 cent
Do2 La6 ±00 cent
Si1 Sol6 +30 cent
La1 Fa#6 -20 cent
Sol1 Mi6 ±00 cent
Fa1 Re6 +10 cent
Mi1 Do6 +50 cent
Re1 Si5 ±00 cent

ARITZAKUNGO TXISTUA

Baztanen da (Nafarroa) Aritzakun auzoa, Arizkungo lurretan baina Nafarroa Beherera begira, Gorramendi aldean. Hangoa zen Juan Agerrebere Etxeberria (1894-1987), Erratzun bizi izan zena: nekazaria, zurgina eta, bertako euskaran, xistularia ere bai. Hark erabiltzen zuen txilibitua edo txistua intsusaz egina zen63. Txistu honen berezitasunik handiena bere tonalitatea da: Arantzako Ixkibok egindakoa bezala, txistu hau la tonalitatean dago afinatua.

NEURRIAK

Luzera (guztira): 358 mm.

Luzera (zurezko hodia): 352 mm.

Kanpoko diametro txikia: 17,5 mm.

Kanpoko diametro handia: 25 mm.

Barruko diametroa: 10 mm.

Intsusaz egindako Juan Agerrebeteren txistua. (Arg: O. Zapirain – Soinuenea)

Intsusaz egindako Juan Agerrebereren txistua. (Arg.: O. Zapirain – Soinuenea)

 

AFINAZIOA

TXISTUAREN NOTA

NOTA ERREALA
Sol2

Mi7 -20 cent

Fa#2 Re#7 -40 cent

Fa2

Re7 ±00 cent

Mi2

Do7 +10 cent
Re2 (hiru zuloak itxita) Si6 +60 cent
Re2 (hiru zuloak irekita) Sib6 +50 cent
Do2 La6 -20 cent
Si1 Sol6 +15 cent
La1 Fa#6 -30 cent
Sol1 Mi6 ±00 cent
Fa#1 Re#6 +50 cent
Fa1 Re6 +30 cent
Mi1 Do6 +50 cent
Re1 Si5 ±00 cent

OÑATIKO ARRIKRUTZ BASERRIKO TXILIBITUA

Oñatiko (Gipuzkoa) Arantzazu auzoko Arrikrutz baserrian agertu zen hiru zuloko flauta zuzen hau64. Noizkoa izan daitekeen ez badakigu ere, zuraren itxura eta egoera ikusirik, XX. mendearen aurrekoa dela dirudi.

Egikerari erreparatuta, esan daiteke flauta hau soinu-tresna dela, eta ez haurrentzat egindako hots jostailua. Ezpelaren zurez egina dago, ongi torneatua eta ahokoa ere ongi eginda.

Egoera txarrean zegoenez, afinazio neurketa egin zenean ezin izan zitzaion flauta honi eskala osoa atera. Dirudienez fa tonalitatearen inguruan afinatua dago, gutxi gorabehera gaurko txistu arruntak baino zortziko bitartea gorago. Ez dakigu tonalitate horretan afinatutako txilibitu asko izango ote zen ala kasu bakana den.

Arrikrutzeko txilibitua. (Arg: M. Irizar)

Arrikrutzeko txilibitua. (Arg.: M. Irizar)

Arrikrutzeko txilibituaren planoa, neurriekin. (Planoa: F. Jalón)

Arrikrutzeko txilibituaren planoa, neurriekin. (Planoa: F. Jalón)

 

AFINAZIOA

TXISTUAREN NOTA

NOTA ERREALA
Sol2

Ez du ematen

Fa2

Ez du ematen

Mi2

Ez du ematen
Re2 Sol#7 ±00 cent
Do2 Fa#7 ±00 cent
Si1 Fa7 -20 cent
La1 Re#7 +50 cent
Sol1 Do#7 ±00 cent
Fa1 Si6 +45 cent
Mi1 La#6 -40 cent
Re1 La6 -30 cent

IKONOGRAFIA

Araba

ARTZINIEGA

ARTEKO GURE AMAREN SANTUTEGIA

Artziniegako XVI. mendeko Arteko Ama Birjinaren Santutegian, erretaula nagusiaren lehen kaleko hirugarren gorputzeko ezker aldean dagoen Artzainen anuntziazioa izeneko eszenaren erdian artzain danbolintero bat ageri da.

Artzain danbolinteroa, Arteko Ama Birjinaren Santutegiko erretaula nagusian. (Arg: E.X. Dueñas)

Artzain danbolinteroa, Arteko Ama Birjinaren Santutegiko erretaula nagusian. (Arg: E.X. Dueñas)

Artzain danbolinteroa, Arteko Ama Birjinaren Santutegiko erretaula nagusian. (Arg: E.X. Dueñas)

Artzain danbolinteroa, Arteko Ama Birjinaren Santutegiko erretaula nagusian. (Arg.: E. X. Dueñas)

GASTEIZ

SANTA MARIA KATEDRALA

Gasteizko Santa Maria katedral zaharreko atari nagusian musikari asko agertzen dira; horien artean bi danbolintero.

Bata eliz atariaren erdiko portadako tinpanoaren laugarren zerrendan edo pisuan dago. Bertan, Ama Birjinaren koroatzearen eszenan, lau aingeru musikari ageri dira: ezkerraldean xirolarrua eta laute antzekoa daude, eta eskuinaldean zitara-salterioa eta danbolinteroa.

Danborra nola hartzen duen ikusita, danbolinteroaren irudiak ezkerreko besoa galdu duela pentsa liteke, eta besoarekin batera flauta.

Aingeru danbolinteroa Ama Birjinaren koroatzearen eszenan. (Arg: JMBA)

Aingeru danbolinteroa Ama Birjinaren koroatzearen eszenan. (Arg: JMBA)

Aingeru danbolinteroa Ama Birjinaren koroatzearen eszenan. (Arg.: JMBA)

Beste danbolinteroa atari bereko ezkerraldeko portadan ageri da. Portadako bi arkiboltetan hainbat aingeru musikari agertzen dira eta horien artean, barneko arkiboltaren goialdean, danbolintero bat ikus daiteke.

Katedraleko portada nagusiko arkiboltan dagoen aingeru danbolinteroa. (Arg: JMBA)

Katedraleko portada nagusiko arkiboltan dagoen aingeru danbolinteroa. (Arg: JMBA)

Katedraleko portada nagusiko arkiboltan dagoen aingeru danbolinteroa. (Arg.: JMBA)

TUESTA

ANDRE MARIAREN JASOKUNDEAREN ELIZA

Tuesta Añanako Kuadrillan dagoen Gaubea udalerriko herria da. Hango XIII-XIV. mendeetako Jasokundeko Andre Mariaren Elizaren atarian irudikatutako pertsonaien artean, xirolarru jole eta danbolinteroak osatutako musikari bikotea dago. Elizpeko beste arkiboltetan musikari gehiago daude.

Arkibolta honetan agertzen diren pertsonaiak gaika parekatuta eta multzokatuta daude, bikote bana harri bakoitzean. Bitxia eta interesgarria da, musikarien kasuan, bikotea xirolarru joleak eta danbolinteroak osatzen dutela ikustea. Musikari hauek, beste kasu askotan, elkarrekin agertzen dira gure ikonografian. Beraiek bakarrik taldea osatzen dute: flautak eta oboeak doinua emango zuketen, bordoi lana egiten duen hodiak oinarria eta danborrak erritmoa.

Xirolarru jolea eta danbolinteroa Tuestako elizako portadan. (Arg.: JMBA)

Xirolarru jolea eta danbolinteroa Tuestako elizako portadan. (Arg.: JMBA)

Xirolarru jolea eta danbolinteroa Tuestako elizako portadan. (Arg.: JMBA)

Bizkaia

BUSTURIA

ANDRE MARIAREN ELIZA

Busturiako Andre Mariaren eliza XVI. mendekoa da. Hango ikonografian hainbat musikari ageri dira eta horien artean esku bateko flauta zuzena eta harizko danborra jotzen dituen danbolintero hau dago.

Flauta eta harizko danbor jolea Santa Maria parrokian (Arg: E.X. Dueñas - JMBA)

Flauta eta harizko danbor jolea Santa Maria parrokian (Arg: E.X. Dueñas - JMBA)

Flauta eta harizko danbor jolea Santa Maria parrokian. (Arg.: E. X. Dueñas - JMBA)

LEKEITIO

ANDRE MARIAREN JASOKUNDEAREN ELIZA

Andre Mariaren Jasokundearen eliza, Lekeitioko basilika, XV. mendearen azkenean amaituriko eraikin gotiko berantiarra da. Aurrealdeko leiho nagusiaren azpiko aingeruen erlaitzean, aingeru musikarien artean danbolintero bat agertzen da.

Lekeitioko Andre Mariaren Jasokundearen elizako fatxadako soinularien artean aingeru danbolinteroa. (Arg: JMBA)

Lekeitioko Andre Mariaren Jasokundearen elizako fatxadako soinularien artean aingeru danbolinteroa. (Arg: JMBA)

Lekeitioko Andre Mariaren Jasokundearen elizako fatxadako soinularien artean aingeru danbolinteroa. (Arg.: JMBA)

Lautea, arrabita, tronpeta, harpa, danbolinteroa, zarrabetea, serpentoia, flauta eta panderoa edo beste zarrabete bat izan daitekeena daude. Soinulari guztiak jotzen ari dira.

Eliza barruan, erretaula nagusiko lehen kaleko bigarren pisuan Artzainen anuntziazioa eszenan hiru musikari ageri dira. Hiruak jotzen ari dira, eszena girotzen: bata danbolinteroa da, beste bat esku bateko flauta jolea eta bestea xirolarru jolea.

Danbolinteroa, xirolarru jolea eta esku bateko flauta jolea erretaula nagusiko Artzainen anuntziazioa eszenan. (Arg: E.X. Dueñas - JMBA)

Xirolarru jolea, danbolinteroa eta esku bateko flauta jolea erretaula nagusiko Artzainen anuntziazioa eszenan. (Arg: E.X. Dueñas - JMBA)

Danbolinteroa, xirolarru jolea eta esku bateko flauta jolea erretaula nagusiko Artzainen anuntziazioa eszenan. (Arg: E.X. Dueñas - JMBA)

Danbolinteroa erretaula nagusiko Artzainen anuntziazioa eszenan. (Arg: E.X. Dueñas - JMBA)

Danbolinteroa, xirolarru jolea eta esku bateko flauta jolea erretaula nagusiko Artzainen anuntziazioa eszenan. (Arg: E.X. Dueñas - JMBA)

Esku bateko flauta jolea erretaula nagusiko Artzainen anuntziazioa eszenan. (Arg: E.X. Dueñas - JMBA)

Erretaula nagusiaren erdiko kaleko bigarren solairuan dagoen Ama Birjina haurrarekin eszenan, esku bateko flauta zuzena eta harizko danbor-jole bat dago. Danborra eskuineko eskuan duen makila batekin jotzen du eta flauta ezkerreko eskuarekin. Irudi honetako flautari eskuarekin eusten zaion behealdea baino ez zaio geratu.

Esku bateko flauta eta harizko danbor-jolea erretaulan. (Arg: E.X. Dueñas-JMBA)

Esku bateko flauta eta harizko danbor-jolea erretaulan. (Arg: E.X. Dueñas-JMBA)

ZIORTZA-BOLIBAR

Ziortza-Bolibarko Arta auzoko Lexartza-txiki baserriaren fatxadaren erdian dagoen leihoaren harrizko alboetan, bi giza irudi ageri dira, batek dantzan ari dela dirudi eta besteak esku bateko flauta jotzen ari dela. Lexartza Santiago bideko aterpea izan omen zen, eta hori garbi agertzen da leihoaren dekorazioan agertzen diren erromes maskorrak ikusita.

Flauta eta harizko danbor jolea Santa Maria parrokian. (Arg: E.X. Dueñas - JMBA)

Flauta eta harizko danbor jolea Santa Maria parrokian. (Arg: E.X. Dueñas - JMBA)

Esku bateko flauta jolea Lexartza baserriko fatxadan. (Arg.: E. X. Dueñas - JMBA)

BAIONA

SANTA MARIA KATEDRALA

Baionako katedraleko ikonografia oparoan, kanpoan zein barruan, musikari ezberdin asko dira irudikatutakoak. Barrualdean gordetzen dira XIII. mendeko Euskal Herriko musikarien eskultura bakarrak: klaustrorako sarbidea zirudien gotiko estiloko sakristiaren portada bikoitzean hain zuzen ere. Ezkerreko portadako bi arkiboltetan aingeru musikarien multzo eder eta garrantzitsua dago. Hamalau musikari ageri dira, hari igurtzi eta pultsatuko soinu-tresnak, pandero karratu bat, perkusio instrumentuak eta haizezko hainbat instrumentu jotzen.

Kanpoko arkiboltan zortzi musikari daude, ezkerretik eskuinera: perkusionista zinbal txikiekin, xirolarru jolea, zarrabete jolea, esku bateko flauta eta kaskaineta jotzen dituen musikaria, pandero karratu jotzailea, organo eramangarria jotzen duena, laute jolea eta zitara jolea66.

Barruko arkiboltan sei musikari daude, ezkerretik eskuinera: rabelista, mandolina jolea, esku bateko flauta eta danbolina jotzen dituen danbolinteroa, harpa jolea, arrabita edo bandurria jolea eta hiru hodi dituen haizezko soinu-tresna joltzen duena.

Instrumentu horietan gehienak garaiko euskal musikan erabiltzen ziren, eta batzuek, danbolinteroek bezala, gaur arte iraun dute.

Goian esku bateko flauta eta kaskaineta jolea eta azpian flauta eta danbolin jolea. (Arg: JMBA)

Goian esku bateko flauta eta kaskaineta jolea eta azpian flauta eta danbolin jolea. (Arg.: JMBA)

Kanpoko arkiboltan esku bateko flauta eta kaskaineta jotzen dituen musikaria. (Arg: JMBA)

Kanpoko arkiboltan esku bateko flauta eta kaskainetak jotzen dituen musikaria. (Arg.: JMBA)

Barruko arkiboltan esku bateko flauta eta danbolina jotzen dituen danbolinteroa. (Arg: JMBA)

Barruko arkiboltan esku bateko flauta eta danbolina jotzen dituen danbolinteroa. (Arg.: JMBA)

IRUÑEA

ANDRE MARIAREN KATEDRALA

Iruñeko Andre Mariaren katedrala XIV. mendean Iruñeko Alde Zaharrean eraikitako katedral gotikoa da. Bertako ikonografian hiru danbolinteroren irudiak daude. Iruñeko katedralean agertzen diren danbolinteroei buruz, Aita Hilario Olazaran Lizarrakoak dio oso ezaguna izan behar zuela danbolinteroak Erdi Aroko Iruñean, katedral honetako eskultoreek haren horma eta kapiteletako eszenak danbolinteroen irudiz hain ederki apaindu zituztenerako67.

Klaustroaren iparraldeko hormarteko kapitel batean, bi tronpetariren artean agertzen da danbolinteroa. Honi buruz ere, Aita Olazaranek honakoa idatzi zuen:

Iparraldeko hormartean, Barbazan gotzainak XIV. mendearen amaieran eraikia, kapitel bat dago, teknikarien arabera, Nafarroako Juana andrearen eta Felipe d’Evreux jaunaren arteko ezkontzak irudikatzen dituena. Errege senar-emazteen inguruan zaldun talde armatuak daude, zaldi apainduen gainean, horien artean Nafarroako gizon eder bat nabarmentzen delarik. Kapitelaren erdian eta oihal heraldikoz apaindutako tronpeta luzeak jotzen ari diren bi tronpeta jotzaileren artean, tunika eta mantu luzeko txistulari batek, kaputxoi batez estalia, bere flauta eta danborra joaz, errege ezteiak ospatzen ditu68.

Hona hemen eszena honi buruz Eukene Martínez Lagosek idatzi zuena:

Bigarren eszena. Torneoa. Kanpoko hormako seigarren pilastran (iparraldeko klaustroa), kapitelak, dirudienez, torneo eta justen mundua irudikatzen duen eszena bikaina azaltzen du. Eszena osoa dago eta eskuragarri dagoen espazio guztia hartzen du. Gainera, oso egoera onean dagoenez, nolabaiteko zorroztasunez identifika daiteke69.

Ikusten denez, autoreak ez datoz bat eszenaren interpretazioan.

Klaustroaren iparraldeko hormako torneoko kapiteleko musikariak; erdian danbolinteroa. (Arg: J. I. Larraioz)

Klaustroaren iparraldeko hormako torneoko kapiteleko musikariak; erdian danbolinteroa. (Arg.: J. I. Larraioz)

Klaustro bereko beste kapitel batean, bi musikarik gidatutako sokadantza ageri da. Sokaren bi muturretan arrabita jole bat (aurrealdean) eta danbolintero bat (atzealdean) ageri dira dantzari musika jartzen. Arrabita jolea eta danbolinteroa behin baino gehiagotan ikus daitezke elkarrekin, ikonografian eta dokumentu zaharretan.

Sokadantza, danbolinteroa eta arrabita jolearekin. (Arg: JMBA)

Sokadantza, danbolinteroa eta arrabita jolearekin. (Arg: JMBA)

Sokadantza, danbolinteroa eta arrabita jolearekin. (Arg.: JMBA)

Jangelaren (refectorium) barruko atean, arkuaren goiko bi hutsuneetan, bi zentauro musikari daude. Ezkerraldekoa danbolinteroa da: ezkerreko eskuarekin txistuaren tankerako flauta jotzen du eta, eskuinarekin, danbolina. Eskuinaldekoak eskuko ezkila jotzen du. Portada honetako eskuinaldean bada beste zentauro musikari bat ere, xirolarrua jotzen.

Zentauro danbolinteroa jangelaren atean. (Arg.: JMBA)

Zentauro danbolinteroa jangelaren atean. (Arg.: JMBA)

ERRIBERRI (OLITE)

ANDRE MARIA ERREGINAREN ELIZA

Fatxada nagusia 1300 urte inguruan bukatu zen. Hango arrosa leiho handiaren azpian portada zabala dago, zortzi arkiboltaz osatua, eta hauen eskuinaldearen oinarrian hiru musikari agertzen dira: xirolarru jolea, arrabita jolea eta danbolinteroa.

Oliteko Santa Maria elizako atari nagusiko hiru musikarien kokapena. (Arg: JMBA)

Oliteko Santa Maria elizako atari nagusiko hiru musikarien kokapena. (Arg: JMBA)

Irudi hauek oso egoera txarrean daude: hiruak bururik eta eskurik gabe, xirolarru joleak soinu-tresnaren zahagia (puztuta) besterik ez du, arrabita jolea tresnaren arkurik eta arrabitaren giderrik gabe dago eta danbolinteroak ere ez du danbolina besterik. Dituzten jarrerengatik, badirudi hirurak jotzen ari direla.

Beste hainbat tokitako ikonografia eta dokumentuetan agertzen denez, talde mota hau kontuan hartzekoa dela ematen du.

Oliteko Santa Maria elizako atari nagusiko hiru musikariak. (Arg: JMBA)

Oliteko Santa Maria elizako atari nagusiko hiru musikariak. (Arg: JMBA)

Danbolintero honek flauta galdu badu ere, danbolinaren ezaugarri batzuk ikus daitezke: erresonantzia kaxak forma apala du eta, mintzak tenkatzeko, soka sigi-sagan dauka, gaur egun oraindik erabiltzen den sistema berean. Ikusten denez, danbolina beso gainean hartzen du eta heltzeko larruzko uhala du.

Oliteko Santa Maria elizako atari nagusiko danbolinteroa. (Arg: JMBA)

Oliteko Santa Maria elizako atari nagusiko danbolinteroa. (Arg: JMBA)

ORITZ (NOAIN, ELORTZIBAR)

ORITZ JAUREGIA

Oritz Jauregiko horma irudi ederren artean bada Haur dantzarien frisoa izeneko bat. Bertan haur taldea ageri da dantzan, esku eta oihalez elkarri lotuta, eta musikarien artean hiru danbolintero daude: bat flauta eta danbolina jotzen, beste bat tronpeta jole batekin bikotea osatuz (zaldiko baten tankerako jostailu baten gainean) eta hirugarrena flauta eta ttunttuna (harizko danborra) jotzen. Musikari hauez gain, friso berean pandero jolea izan daitekeena ere bada.

Oritz Jauregiko berpizkundeko friso hau XVI. mendekoa da, gutxi gorabehera 1550ekoa. Juan de Goñi eta Miguel de Tarragona ditu egile.

Haur dantzarien frisoaren zati bat. (Iturria: Museo de Navarra, Pamplona)

Haur dantzarien frisoaren zati bat. (Iturria: Museo de Navarra, Pamplona)

Oritz Jauregiko horma irudiko haur danbolinteroa flauta eta danbolina jotzen. (Iturria: Olazaran, 1970, 33. or.)

Oritz Jauregiko horma irudiko haur danbolinteroa flauta eta danbolina jotzen. (Iturria: Olazaran, 1970, 33. or.)

ZARRAKAZTELU (CARCASTILLO)

OLIBAKO MONASTERIOA

Zarrakazteluko XII. mendeko Olibako monasterioaren fatxada nagusian, atari gainean, erlaitzeko haga-burutxoetan, hainbat pertsonaia agertzen dira. Monasterioa bera XII. mendekoa izanagatik, eliz ataria bera gotikoa da, XIII. mendekoa. Ikerlari batzuen ustetan ordea, ikonografia aparta duen erlaitz hau portada baino zaharragoa da, eta fatxada egiterakoan bertan jarria izango zuten. Erlaitzeko haga-burutxoetan ageri diren pertsonaien artean hainbat musikari daude: danbolinteroa, xirolarru jolea, tronpeta jolea, albokaria eta arrabita jolea.

Olibako Monasterioko danbolinteroa. (Arg: JMBA)

Olibako Monasterioko danbolinteroa. (Arg: JMBA)

Olibako Monasterioko danbolinteroa. (Arg: JMBA)

OHARRAK

1 Silboteari maiz baxua esaten bazaio ere, tesituraz txistua altua bada, bostekoa beherago afinatu ohi den silbotea instrumentu tenorea izango litzateke (Hernández Arsuaga, 1988).

2 1970an sortu zen Grupo Experimental de Txistu. Taldea zuzentzen zuen Javier Hernández Arsuagak La familia instrumental del txistu liburuxkan aurkeztu zituen soinu-tresna berriak (Hernández Arsuaga, 1977).

3 Aitor Amilibia txistularia eta Jesús Alonso akustika irakaslea 1990eko hamarkadan hasi ziren txistuaren afinazioari buruzko ikerketak egiten eta hobekuntza nabarmenak lortu zituzten. Ikerketa horiekin jarraituz, 2014an Aitor Amilibia eta Iñaki Imatzek lehen txistu baxuak egin zituzten (Amilibia, 2000).

4 Acompañando al silbo (txistu) cuando se toca en parajes descubiertos ... tambor que sirve para marcar el movimiento ... muy mal efecto a los oidos acostumbrados ... desentonados bien que ayuda al ... naturales del Pais hechos a aquel. Pero si toca en sitios cerrados, entonces sustituye al tambor una especie de salterio quadrilongo con seis cuerdas (el tambor de los franceses) al que llaman Chunchun. Las 6 cuerdas se templan en quintas ... puente movedizo se suben o bajan a un tiempo ... la entonación en que se toca. El mismo que toca el silvo con la mano izquierda, sacude con una varita que tiene en la derecha las cuerdas del Chunchun, que entonces forma un bajo continuo al canto, bastante apagado para no ofuscarlo. (A. Donostia, 1994. 1535. or.)

5 Beste deitura eta aldaera batzuetarako, ikus entziklopedia honetan bertan Xirula sarreran soinu-tresna horren izenei buruz esandakoak.

6

Para tocar su música se sirven los Vascongados de una especie de flauta dulce, que llaman Chilivituba, y en Español silvo: tiene solo tres agujeros para formar los tonos, y con su ayuda abraza dos octavas de extensión, empezando por el Cesolfaut mas grave de la flauta comun. La primera decima de su diapason, es bastante agradable; pero los tonos mas agudos, son, ademas de dificiles de sacar bien, poco gratos.

Segun la naturaleza de este instrumento cuando se quiere emplearlo en Orquesta se templa su primer Delasolre, con el Alamirre del vilolín, de modo que su parte debe estar escrita en la entonación de un sostenido menos, o un bemol mas que los violines. (Aita Donostia, 1994, 1535. or.)

7 Iztueta, 1968.

8 Mikel Aranburuk dioenez XIX. mendean agertzen dira txistu hitzaren lehen adierazpenak soinu-tresna honi buruz ari direla, Gipuzkoan batez ere (Aranburu, 2008, 84. or.). Datu zehatz horiek biltzeko daude ordea.

9 Euskal literaturan topatu dugun txistu hitzaren lehenengo erabilera, flauta honi buruz ari dela, Antonio Arzaki zor diogu, Juan Iturralde Suiten La leprosa ipuinaren itzulpenean. Euskal-Erria aldizkarian argitaratu zuen 1884an, X. Tomoan, Legenartsua izenburuz. Hala dio: “Mendien marmarizakiñ naasturik aize-bunbadak dakarzkite urrutian galtzen diran boza eta kanta penik gabeak, ujuju ta algara lasai pozez beteak, oekin elkar artzen dutela gero baño gero alderago entzuten diran txistu-ttunttun soñuak.” (Arzak, 1995, 114. or.).

10 Aranburu, 2008, 89. or.

11 Sánchez Ekiza, 2005.

12 Ramos, 1990.

13 Silboteari buruz Humbolt: Soinu-tresna honi buruzko berri zaharrenak, 1801. urtean Humboldtek idatzitakoan irakur ditzakegu: “Zati bat baino gehiago dituen musikarentzat, txistu handiagoa erabiltzen dute, eta hau, noski, kaperako tonuan dago” (A. Donostia, 1994. 1535. or.).

14 En el día de hoy no conocemos en toda Europa ningún testimonio iconográfico o literario que muestre a un sólo intérprete tocando la flauta de una mano y algún tipo de mebranófono (sic) o idiófono anterior a mediados del siglo XIII. (Sánchez Ekiza, 2005, 32.or.).

15 Olazarán de Estella, 1970.

16 Anglés, 1970.

17 Aranburu, 2005, 113.or.

18 Donostia, 1952, 66. or.

19 Donostia, 1952, 68-69. or.

20 Rodríguez Suso, 1999, 24. or.

21 Sánchez Ekiza, 1999.

22 Bagüés, 1990.

23 Ansorena, 2014.

24 Aranburu, 2008, 153. or.

25 Rodríguez Ibabe, 1979a.

26 Aranburu, 2008, 165. or

27 Apezetxea, 1992.

28 Javier Etxeberria ijitoa zen, beste danbolintero asko bezala, 1845etik Iruñeko sanferminetara txistua jotzera joaten zen ttunttunero bakarretakoa 1911an hil zen arte, eta horregatik oso ezaguna Nafarroako hiriburuan.

29 Badirudi atal berri hau Abbadiaren gustukoa ere izan zela, 1893ko Uztaritzeko Lore-Jokoetan ere antolatu baitzuten xirulla eta ttunttun lehiaketa (Aranburu, 2008, 169. or.).

30 Dueñas, 2018.

31 Euskal Herriko Txistulari Elkartea, 1928-.

32 Garibay, 1928.

33 Ansorena Miranda, 1996, 112. or.

34 Ansorena, d.g. eta 1955.

35 Hernández Arsuaga, 1977.

36 Ansorena, 1978, 1982, 1983, 1985 eta 1990.

36 Donostia, 1952, 73-76. or.

37 Este salterio debió de sonar en Tudela en fiestas de los años 1532, 1565, 1580, según cuentas: “pagamos a dos salterios y hun rabiquete que tanyeron el día de San Pedro tres sueldos doze cornados (1532); a Juan Manrique y Francisco Planillo vezinos de Tarazona, la suma de dos ducados... vinieron con su atambor y salterio a regozijar los días y fiestas de Santa Ana y Señor San Pedro, como otros años se acostun bra hazer”(1565) (FRANCISCO FUENTES. La música religiosa y profana en Tudela, ibid., pág. 7, 10). (Donostia, 1952,74. or.)

38 Ramos, 1990.

39 Ikonografiaren atalean ikus daitekeenez, Lekeitio eta Busturian badira ttunttuna duten xirularien testigantzak, eta pentsatzekoa da garairen batean ez zela ezezaguna izango Euskal Herriko mendebaldean, baina gaur gaurkoz ez dugu askoz datu gehiago ezagutzen.

40 Itçaina, 2018a.

41 1656an esaterako, zeremonia landua deskribatzen zaigu San Sebastian egunez Donibanen. Herriko etxeari sortutako gastuen artean, hauek agertzen dira (Itçaina, 2018ª, 3. or.): “plus payé à la dame de Escorronia [sic] pour la despance que les danceurs firent chez elle le jour de saint Fabien et Saint Sébastien, que la communauté vint en corps chez nous et meme avant à l’église malgré moi pour prendre le rang de bayle, le peuple étant tout en armes: 130# / Plus au tambourin et viollon pour avoir sonné durant deux jours 12#”.

42 Hala ulertzen da Itzainak jasotako datuetan (2018a, 3.or.): “En 1733, le mérin de la communauté paye «à Domingo le tambourin à la place pendant l’été 12#» et «au fils de Miguelcho Cascarota pour le violon qu’il a joué 12#»”.

43 Itçaina, 2018b, 48. or.

44 Lapurdiko azken xirularien berriak jada XX. mendekoak dira (Itçaina, 2018b, 49. or.): Itsasun, 1907ko Bestaberriak xirula eta atabalez lagundu omen ziren, baina 1908koak klarinetez. Alta, 1930 urteetan oraindik, xirularia deitzen omen zuten dantza jauzi eta dantza kordarentzat. Era berean, Makean, 1946ko Bestaberrietan Aguerre xirulari lekondarra etorrarazten omen zuten muxikoen emateko, fanfarrekoek ez zekizkitelako.

45 Sagaseta, 2011.

46 Bedaxagar, 2018.

47 Lakarri, 1872 – Bordele, 1938.

48 Lakarri, 1898 – Bretagne de Marsan, 1964.

49 Bedaxagar, 2018, 33. or.

50 Liginaga 1901 – 1974.

51 Iruri, 1908 – Paue, 1979.

52 2021ean 31. edizioa iritsi du Xiru jaialdiak.

53 Hiru zuloko flauta zuzen mota batzuk.

54 1998/05/23an eta 1998/08/12an Nazabal anai-arreben Señako etxean J. M. Beltran eta J. Abascal biltzaileek egindako elkarrizketak.

55 Beltran, 1997.

56 Dueñas, 2018.

57 Itçaina, 2018b, 53. or.

58 Beltran, 1997.

59 Beltran, 1997.

61 Hernandez Arsuaga, 1977.

62 Lekuona Berasategi, 2000.

63 Informazio hau Oiartzunen, 2007an Arizkungo Patxi Larralderekin egindako elkarrizketatik hartu dugu:

Txistularia: Juan Agerrebete Etxeberria. Nekazaria, zurgiñe, xistularia. Eskalapoinak egiten zituen. Patrizia Elizetxe Dufurrena-rekin ezkondua. Igandetan eta festetan Aritzakunen jotzen zuen. Baita ere Untxideko Soroan (Erratzuko auzoa) ezkondu zelarik. Irazelaia etxean txistue harrapatu zuten. Doike (noski) txistularie han bizi izan zen eta gero Idaborroa etxean bizi izan zen. Txistularie erdi zurgiñe zen eta segur aski berak egin izanen zuen txistu hori. Intsusazkoa da ustez. Erraza husteko. Txistua segur aski berak egina zen.

64 Beltran, 2000.

66 Salterio motako zitara.

67

Muy popular debió ser el músico txistulari en la Iruña medieval para que los escultores de su catedral lo prodigaran tan bellamente en las escenas, con que adornaron sus muros y capiteles. (Olazaran de Estella, 1970, 30. or.)

68

En la crujía norte, edificada por el obispo Barbazán a fines del siglo XIV, hay un capitel, que según los técnicos representa las bodas de doña Juana de Navarra con don Felipe d’Evreux. Rodean a los reales esposos grupos de caballeros armados cabalgando en adornados caballos y escudos de nobleza, entre los que sobresale uno bellísimo de Navarra. En medio del capitel y de dos trompeteros sonando sus largas trompetas, ornadas con heráldicos paños colgantes, un txistulari de larga túnica y manto, cubierto con un capucho, festeja las reales nupcias tocando su flauta y tambor. (Olazaran de Estella, 1970, 27. or.)

69

Segunda escena. El torneo. En la sexta pilastra del muro exterior (claustro crujía norte) el capitel presenta una magnífica escena que parece representar el mundo de los torneos y las justas. La escena está completa y abarca todo el espacio disponible. Además, y debido a su buen estado de conservación, se puede identificar con cierto rigor. (Martínez Lagos, 1992, 536. or.)


ITURRIAK

Bibliografia

TXISTUA

AMILIBIA, A. & ALONSO, J. (2000). Análisis acústico del txistu y ajuste de intervalos. Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

ANSORENA, I. (d.g.). Txistu ots gozoa nola?.

ANSORENA, I. (1955). Mi descargo. Txistulari, 1, 2-3. Asociación de Txistularis del País Vasco-Navarro.

ANSORENA, I. (1965). Txistu ots gozoa nola?. Bigarren zatia.

ANSORENA, J. I. (1978). Txistu ikaskizunak. Caja Laboral Popular.

ANSORENA, J. I. (1982). Txistu gozoa. Lehenengo maila. Erviti Editorial.

ANSORENA, J. I. (1983). Txistu gozoa. Bigarren maila. Erviti Editorial.

ANSORENA, J. I. (1985). Txistu gozoa. Hirugarren maila. Erviti Editorial.

ANSORENA, J. I. (1990). Txistu gozoa. Erdi maila. Erviti Editorial.

ANSORENA, J. I. (2014). Txistu y tamboril vascos: origen y pequeña historia. Txistulari, 240, 9-12. Euskal Herriko Txistulari Elkartea.

ANSORENA MIRANDA, J. L. (1996). Txistua eta txistulariak. Kutxa Gizarte eta Kultur Fundazioa.

APEZETXEA, P. (1992). Hernani eta Txistua. Gipuzkoa Donostia Kutxa.

ARANBURU, M. (2008). Niebla y cristal. Una historia del txistu y de los txistularis. Pamiela.

ARZAK, A. (1995). Idazlan-sorta. Auspoa liburutegia. Sendoa.

BAGÜÉS, I. (1988). La enseñanza de la danza académica en el Real Seminario Patriótico Bascongado de Bergara en el s. XVIII. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra 52, 279-291. Institución Príncipe de Viana.

BARRENETXEA, J. M. (1984). Apuntes de Txistu. [autoedizioa]

DONOSTIA, A. (1994). Papeles de Humboldt. Obras Completas del P. Donostia, VIII, 1529-1591. La Gran Enciclopedia Vasca.

DUEÑAS, E. X. (2018). Eusko Ikaskuntza y sus txistus o el reparto del silbo artesano en serie. Txistulari, 255-256, 62-69. Euskal Herriko Txistulari Elkartea. (jatorrizkoa: (2018). Los txistus de Eusko Ikaskuntza. Un apoyo al mundo del silbo en tiempos difíciles. Eusko Ikaskuntza. URL: https://www.eusko-ikaskuntza.eus/es/noticias/los-txistus-de-eusko-ikaskuntza/al-24952/#)

EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEA (ed.) (1928- ). Txistulari. [aldizkaria]

GARIBAY. (1928). La asamblea de Arrate. Breve reseña de la histórica fiesta que los Txistularis del país celebraron en Arrate el día 20 de Septiembre de 1927. Txistulari, 1, 5-8. Asociación de Txistularis del País Vasco.

HERNÁNDEZ ARSUAGA, J. (1988). El silbote. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 52, 321-326. Institución Príncipe de Viana.

HERNÁNDEZ ARSUAGA, J. (1977). La familia instrumental del txistu. Txistulari - La Editorial Vizcaina.

IZTUETA, J. I. (1968). Viejas Danzas de Guipúzcoa- Gipuzkoa´ko Dantza Gogoangarriak. La Gran Enciclopedia Vasca. (jatorrizkoa: 1824).

SÁNCHEZ EKIZA, C. (1999). Del danbolin al silbo. Txistu tamboril y danza vasca en la época de la Ilustración. Euskal Herriko Txistularien Elkartea.

SÁNCHEZ EKIZA, C. (2005). Txuntxuneroak. Narrativas, identidades e ideologías en la historia de los txistularis. Altafaylla.

RODRÍGUEZ IBABE, J. M. (1979a). San Sebastián y el txistu en el siglo XIX. Primera parte: 1815-1859. Txistulari, 97, 8-10. Euskalerriko Txistularien Alkartasuna.

RODRÍGUEZ IBABE, J. M. (1979b). San Sebastián y el txistu en el siglo XIX. Segunda parte: 1859-1878. Txistulari, 98, 19-21. Euskalerriko Txistularien Alkartasuna.

RODRÍGUEZ IBABE, J. M. (1979c). San Sebastián y el txistu en el siglo XIX. Tercera parte: El silbote. Los txistularis de barrios. Txistulari, 99, 26-28. Euskalerriko Txistularien Alkartasuna.

RODRÍGUEZ SUSO, C. (1999). Los Txistularis de la Villa de Bilbao. BKK – Bilbao Bizkaia Kutxa.

OLAZARÁN DE ESTELLA, P. H. (1970). Txistu. Tratado de flauta vasca. Estudios Grafor. (jatorrizkoa; 1951).

TEJADA, S. (1928). Estatutos de la Asociación de Txistularis. Txistulari, 1, 17-20. Asociación de Txistularis del País Vasco.

XIRULA

BEDAXAGAR, J.-M. (2018). Züberoako sonüegileen aipamen bat. Aitzina pika… Züberoako jauzien, sonüegileen eta dantzarien üngürüan…, 29-43. Sü Azia.

ITÇAINA, X. (2018a). Les ménétriers dans la société d’ordres en Labourd: quelques hypothéses á partir des données lacunaires d’Ancien Régime (á paraître dans: Actes du 1er séminaire anuel en thnomusicologie de la France, SFE-Inóc Aquitània, 2017). URL: https://dantzan.eus/edukiak/les-menetriers-dans-lasociete-d2019ordres-en-labourd/

ITÇAINA, X. (2018b). “Par principle et par règle”: jauzietaz eta jauzien soinularietaz. In J.M. Bedaxagar (ed.) Aitzina pika… Züberoako jauzien, sonüegileen eta dantzarien üngürüan…, 45-55. Sü Azia.

SAGASETA, M. A. (2011). Dantza-maisu eta musikariak. In Luzaideko ddantzak, 511-726. Herritar Berri-Astero/Baigorri-Gara.

 

Diskografia

TXISTUA

ALDEKOA, A., BERRIZKO HERRIA, HAINBAT EMAILE. (1993). Alejandro Aldekoari omenaldia [LP]. GOR-513. L.G.: NA 615-1993.

ANSOLA ANAIAK. (1975). Txistulariak [LP]. Edigsa/HG, HG-127 LS. L.G.: B 42006-1975.

ANSORENA, I. (zuz.), BANDA DE TXISTULARIS DEL E.A.S.S. (1970). Bailes vascos [LP]. Columbia, C-7090. L.G.: M 25002-1970.

ANSORENA, I. (zuz.) (1996). Isidro Ansorena (1892-1975) Donostiako Udaletxeko Txistulari Taldearekin [CD]. BMG 74321 45771 2. L.G.: M 45217-1996.

ANSORENA, J. I. (zuz.) (1985). Donostiako Txistulari Udaltaldea: Donostiako Txistulari Udaltaldea [LP]. Dial Discos, Doblon 50-1769. L.G.: M-44332-1985.

ANSORENA, J. I. (1991). Ansorenatarren Danbolina [LP]. IZ-369. L.G.: SS-862/91 D.

ANSORENA, J. I. (1993). Txistu hotsak [CD]. IZ-415-KD Kea. L.G.: SS 826-1993.

ANSORENA, J. I. (1994). Le Basque [CD]. IZ-421-KD Kea. L.G.: SS 842-1994.

ANSORENA, J. I. (1995). Haize hegoa [CD]. IZ-446-KD Kea. L.G.: SS 1102-1995.

ANSORENA, J. I. (1996). Gipuzkoako soinu zaharrak [CD]. IZ-461-KD Kea. L.G.: SS-1082/96.

AXLOR. (1990). Txistu, fagot eta piano-organoa [LP]. ELK-243 Elkar. L.G.: SS 796-1990.

BANDA DE TXISTULARIS DE SANGÜESA. (1974). Banda de Txistularis de Sangüesa [LP]. 6328136 Philips. L.G.: M-9255-1974.

BELTRAN ARGIÑENA, J. M. (biltz.) (2017). Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan.1985-2010 [CD]. Elkar-Soinuenea Fundazioa. KD 968 Elkarlanean. L.G.: SS 796-2017.

BERMEOKO TXISTULARIAK. (2016). Musikarako grina; Bermeoko txistularien hots zaharrak [2CD]. Bermeoko Udala-Euskal Herriko Txistulari Elkartea.

BILBO-KO TXISTULARIAK. (1970). Bilbo-ko txistulariak [EP]. Cinsa CIN-167.L.G.: BI-1125-1970.

BILBOKO UDALETXEAREN TXISTULARIAK. (1977). Bilboko UdaletxearenTxistulariak [LP]. 170911/0 Movieplay-Kardantxa. L.G.: M 4783-1977.

BILBOKO UDAL TXISTU BANDA. (2013). Plazan [CD]. Bilbao Musika.L.G.: SS BI 1856-2013.

ELIZALDE, M. (1971). Baztango dantzak 1 [LP]. HG-24. Herrikoi Musika Sorta 2.HG-24 L Herri Gogoa. L.G.: SS-134-1971.

ELIZALDE, M. (1971). Baztango dantzak 2 [LP]. Herrikoi Musika Sorta 3.HG-26 L Herri Gogoa. L.G.: SS 136-1971.

ELIZALDE, M. (1977). Lanzko zortzikoa: jostaketa dantzak [LP]. HG-169 L Ots. L.G.: SS 636-1977.

ELIZALDE, M. & IRIARTE, F. (1982). Baztango txistularia [K]. IZ 154 K.

ERRENTERIAKO TXISTULARIAK. HAINBAT EMAILE. (2015). Errenteriako txistularien hots zaharrak [CD bikoitza]. Euskal Herriko Txistulari Elkartea-Eresbil.

ETXEKOPAR, M., LALUBIN, S., JOSUE, C., ETXEBEST, B. & ETXART, N. (1988). Xiberoko dantza jauziak 1: musique traditionelle instrumentale de Soule [K]. 7K. Uhaitza, Muskildi.

ETXEKOPAR, M., JOSUE, C., ETXEBEST, B., BAUDOUIN, J., GOURDEBAIGT, A., TISNÉ, J.F., GUIRESSE, A., ETXEBARNE, B., ETXART, N., EPHERRE, DOMINIQUE, QUEHEILLE, B. (1992). Xiberoko dantza jauziak 2: musique traditionelle instrumentale de Soule [K]. 7K. Euskal Dantzarien Biltzarra, Muskildi.

FERNANDEZ ORTIZ, B. (1973). Boni txistulari de Bilbao [K]. CPS 9239 Columbia. L.G.: M-35760-1972.

FERNANDEZ ORTIZ, B. (1973). Antología del txistu. Boni [LP]. CBS. S 65 637.

GARAY, J. L. (1965). Concierto de txistu [EP]. Cinsa CIN-132. L.G.: BI-1032-1965.

GEZALA, P. (1965). Polentzi Gezala [EP]. Alhambra; MCP 10044. L.G.: SS 229-1965.

GEZALA, P. ET AL. (1970). Polentzi Gezala. Banda Municipal de Irún [LP]. C-7086 Columbia. L.G.: M 24648-1970.

GEZALA, P. ET AL. (2003). Tomas Garbizu (1901-1983) Txistu eta Organorako Musika [CD]. AusArt records; aArus039.

LANDALUCE, TXISTULARIS HERMANOS & ELOLA, SR. (1930?). Iriyarena; Pasacalle; “Reina mora y Chimberiaisas”; Jota de dulzaina; Porrusalda [78 RPM]. AE 2469 Disco Gramófono. La voz de su amo.

LANDALUCE, TXISTULARIS HERMANOS & ELOLA, SR. (1929?). Bizkaitik; Pasacalle (Pamplonica); Vals de Variaciones; Contradanza [78 RPM]. AE 2470 Disco Gramófono. La voz de su amo.

LARRALDE, X., & SARRALDE, P. (1991). Baztango Folklorea [2CD]. IZ 361 D, IZ 362 D. L.G.: SS-342-1991, SS-341-1991.

LESAKAKO TXISTULARIAK. (1972). Lesaka [LP]. Herrikoi Musika Sorta 10. HG-48 L Edigsa/HG. L.G.: B-46643-1972.

MAKUSO, M. (1977). Herriko Musika [LP]. Movieplay. Kardantxa 170912-2. L.G.: M 4784-1977.

OÑATIBIA, J. (zuz.), BANDA DE TXISTULARIS LARTAUN DE OYARZUN (1964). Musica de Txistu [EP]. Usandizaga; EU 2. L.G.: SS-229-1964.

IRUÑEKO UDAL TXISTU BANDA. (1990). Músicos del Ayuntamiento de Pamplona; Iruñeko Udaleko Musikariak; Musiciens de la Mairie de Pampelune [LP]. ELK-248 Elkar. L.G.: SS 884-1990 D.

TREBITSCH, R. (biltz.) (2003). The Collections of Rudolf Trebitsch. Basque recordings 1913 [2CD]. OEAW PHA CD 15 Österreichischen Akademie der Wissenschaften.

YUS, M. E. (zuz.), BANDA DE TXISTULARIS DE LA DIPUTACIÓN DE VITORIA. (1962). Banda de Txistularis de la Diputación de Vitoria [EP]. Columbia ECGE 70482. L.G.: SS-462-1962.

XIRULA

BEDAXAGAR, Jean Mixel. (1983). Xiberoa. Elkar. ELK-59.

(1995). BEDASAGAR. Fonti Musicali. Traditions du Monde. fmd 208.

BEDAXAGAR, Jean-Michel. (2018). Aitzina pika. Ozaze: Suazia.

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (2017). Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan. 1985-2010. Elkar-Soinuenea Fundazioa. KD DVD-E 968.

BORDAZARRE ETXAHUN IRURI, P. (1972). Zuberoa 1 [LP]. Herrikoi musika sorta 4. HG 29 L Edigsa/Herri Gogoa. L.G.: B 4688-1972.

BORDAZARRE ETXAHUN IRURI, P. (1972). Zuberoa 2 [LP]. Herrikoi musika sorta 6. HG 37 LP Edigsa/Herri Gogoa. L.G.: B 21293-1972.

BORDAZARRE ETXAHUN IRURI, P. & AGER GARAT-ARHANE, P. (1972). Zuberoko Maskarada [LP]. Herrikoi musika sorta 11. HG-49 L Edigsa/Herri Gogoa. L.G.: B-41421-1972.

ETXEKOPAR, M., LALUBIN, S., JOSUE, C., ETXEBEST, B. & ETXART, N. (1988). Xiberoko dantza jauziak 1: musique traditionelle instrumentale de Soule [K]. 7K. Uhaitza, Muskildi.

ETXEKOPAR, M., JOSUE, C., ETXEBEST, B., BAUDOUIN, J., GOURDEBAIGT, A., TISNÉ, J.F., GUIRESSE, A., ETXEBARNE, B., ETXART, N., EPHERRE, DOMINIQUE, QUEHEILLE, B. (1992). Xiberoko dantza jauziak 2: musique traditionelle instrumentale de Soule [K]. 7K. Euskal Dantzarien Biltzarra, Muskildi.

TREBITSCH, R. (biltz.) (2003). The Collections of Rudolf Trebitsch. Basque recordings 1913 [2CD]. OEAW PHA CD 15 Österreichischen Akademie der Wissenschaften.

 

FilmografIa

BASTERRETXEA, N. & LARRUQUERT, F. (1968). Ama lur / Tierra madre. Euskadiko Filmategia.

BELTRAN ARGIÑENA, J. M. (2017). Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan. 1985-2010. Elkar-Soinuenea Fundazioa. KD DVD-E 968.

CARO BAROJA, J. & P. (1971). Navarra. Las cuatro estaciones. Gobierno de Navarra. 1994.

(1979). Gipuzkoa. Gipuzkoa-Donostia Kutxa.

LARRUKERT, F. (1978). Euskal Herri-musika. Euskadiko filmategia.

Irudi galeria

Bideoa

Audioa

MUNEINAK

1967ko otsailean Barkoxen egindako Maskaradan Jean Copen Mauletarra (xirularia) eta Pierre Ager Garat-Arhane (tabalaria) aritu ziren dantzarako musika jotzen. Grabatutako piezen artean Muneinak izeneko dantza hau aurkitzen da. Grabazioa Juan Mari Beltranek egin zuen.

Saio honetan Mariano Estornés Lasak argazki sorta egin zuen, tartean, diru-biltzea erakusten duen ondorengo irudi hau: goialdean eskuin aldean ageri dira Jean Copen (xirula jotzen) eta Pierre Ager (tabala jotzen).

Barkoxeko Maskaradako diru-biltzea. (Arg.: Mariano Estornés Lasa, 1967. Auñamendi Eusko Entziklopedia)

Barkoxeko Maskaradako diru-biltzea. (Arg.: Mariano Estornés Lasa, 1967. Auñamendi Eusko Entziklopedia)

MASKARADETAKO BARRIKADA, ARRIBADA ETA BARRIKADA HAUSTIA

Dantza doinu hauek Zuberoako Maskaradetako errepertoriokoak dira. Juan Mari Beltranek Altzain grabatu zituen 1985eko martxoaren 3an. Musikariak Jean Mixel Bedaxagar (xirularia) eta Pierre Ager Garat-Arhane (tabalaria) dira.

Jean Mixel Bedaxagar eta Pierre Ager 1985eko Altzaiko Maskaradetan jotzen. (Arg.: JMBA)

Jean Mixel Bedaxagar eta Pierre Ager 1985eko Altzaiko Maskaradetan jotzen. (Arg.: JMBA)

MUXIKOA

Baztango herri-dantzetako pieza ezagunenetakoa da hau; Aita Donostiaren kantutegian Mutildantzas (1943) bilduman 9 zenbakiarekin agertzen da, eta Juan Mari Beltranek 1984an grabatu zuen Arizkunen. Musikariak Arizkungo Maurizio Elizalde (txistularia) eta Felix Iriarte (atabalaria) dira.

Maurizio Elizalde eta Felix Iriarte grabazio saioan. (Arg.: JMBA)

Maurizio Elizalde eta Felix Iriarte grabazio saioan. (Arg.: JMBA)

DANTZARI-DANTZAKO BANANGOA ETA BINANGOA

Dantzari-dantza Durangaldeko dantza ziklo ezagunena da; ziklo honen parte dira Banangoa eta Binangoa. Grabazio hau Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak egin zuen Berrizen 1981ean, Alejandro Aldekoa (Berriz, 1920-1996) txistulariarekin, taldeko dantzariekin egindako entsegu batean. Alejandro Aldekoa izan da, hain zuzen, XX. mendean dantza horien sustatzaile nagusienetako bat.

Dantzariekin egindako jatorrizko bertsioan, A. Aldekoak Banangoaren doinua 11 aldiz errepikatuta jo zuen (3:20) eta Binangoa 7 aldiz errepikatuta (2:13), dantzarako behar den bezala (guztira 5:40). Hemen bertsio laburragoa dakargu (guztira 3:50), Banangoa 6 aldiz errepikatuta (1:53) eta Binangoa 6 aldiz errepikatuta (1:57).

Alejandro Aldekoa txistua eta danbolina jotzen (1993). (Arg.: Julen Uribe. Iturria: Alejandro Aldekoari omenaldia. GOR. G-513 LP)

Alejandro Aldekoa txistua eta danbolina jotzen (1993). (Arg.: Julen Uribe. Iturria: Alejandro Aldekoari omenaldia. GOR. G-513 LP)

LA VUELTA DE OLARIZU

Gasteizko Udal Txistu Taldea kaletar txistulari akademikoen laukote klasikoaren eredutzat har dezakegu. Euskal Herriko Soinu-tresnak proiekturako Gasteizen 1984an Juan Mari Beltranek egindako grabazio saioan jaso zen Mariano Gordobilek konposatutako biribilketa hau. Grabazioan parte hartu zuten soinulariak Felix Ascaso (Vitoria-Gasteiz 1906-1986) eta orduko Gasteizko Udal Txistu Taldea izan ziren.

Gasteizko txistulariak grabazio saioan. Ezkerretik eskuinera: Felix Divar Abeitua, Jose Ignacio Martinez de Luna, Felix Ascaso, Asier Amuriza Egia eta Ignacio Perez de Biñegra. (Arg: JMBA)

Gasteizko txistulariak grabazio saioan. Ezkerretik eskuinera: Felix Divar Abeitua, Jose Ignacio Martinez de Luna, Felix Ascaso, Asier Amuriza Egia eta Ignacio Perez de Biñegra. (Arg.: JMBA)

TXORIAK

Aita Hilario Olazaran de Estella (Lizarra, 1894-Iruñea, 1973), Lizarrako kaputxinoak, 1929an Nafarroako txorien kantaerak gogorarazten dituen Txoriak tituludun obra konposatu zuen lau mugimenduetan: 1. Urretxindorra, 2. Zozoa, 3. Txantxangorria, 4. Kukua.

Oiartzunen, 2006ko urriaren 28an, udazkeneko Herri Musika Kontzertuan Iruñeko Udal Txistu Bandak eskainitako saioan grabatu zen pieza hau.

Iruñeko Udal Txistu Banda: Fermín Garaikoetxea Aranburu, Mikel Aranburu Urtasun, Miguel Tollar Zarantón, Alejandro Martínez Olazarán eta Alejandro Martínez Arana, 2006/10/28an, Udazkeneko Herri Musika Kontzertuan. (Arg: Soinuenea)

Iruñeko Udal Txistu Banda: Fermín Garaikoetxea Aranburu, Mikel Aranburu Urtasun, Miguel Tollar Zarantón, Alejandro Martínez Olazarán eta Alejandro Martínez Arana, 2006/10/28an, Udazkeneko Herri Musika Kontzertuan. (Arg.: Soinuenea)

BIRIGARROA

Isidro Ansorena (Hernani, 1892-Donostia, 1975) txistulari eta musikagilearen obra ezagunenetako bat da hau. Egilearen esanetan, behin birigarro baten atzetik ehizean zebilela, txoriak ihesean egiten zuen kantuarekin liluratuta geratu zen. Kantu hartan oinarrituta idatzi zuen obra hau.

Donostiako Udalaren Txistulari Taldea Euskal Herriko laukote klasiko zaharrenetako bat dugu. Bere historia XIX. mendean hasi zen eta ordutik taldea Donostiako ospakizun, festa eta udalaren protokoloari lotuta egon da. Gaur egun hamar musikarik osatzen dute: laukote klasikoaren 1. txistua, 2. txistua, silbotea eta atabalaria bikoiztuta, eta bi tronpeta-jotzaile.

2014ko abenduaren 27an Oiartzunen eskainitako kontzertuan laukote klasiko formatuan parte hartu zuten: Jose Ignazio Ansorena (1. txistua), Aitor Arozena (2. txistua), Jon Irazoki (silbotea) eta Agustin Laskurain (atabala). Grabazioak Soinueneak eginak dira.

Donostiako Udalaren Txistulari Taldea Oiartzunen, 2014/12/27an, Neguko Herri Musika Kontzertuan. (Arg: Soinuenea)

Donostiako Udalaren Txistulari Taldea Oiartzunen, 2014/12/27an, Neguko Herri Musika Kontzertuan. (Arg: Soinuenea)

KONTRAPAS (V)

Santos Inchausti Larrauri (Mungia, 1868-Bilbao, 1925) musikagile emankorrak txistu errepertoriorako obra berri asko egin zituen, bai txistulari talde klasikorako, baita bakarlarientzako ere. Guztien artean, bereziki ezagunak dira bost kontrapasak; bosgarrena ekarri dugu disko honetara.

Garikoitz Mendizabal txistulariaren bakarkako joaldi hau Oiartzunen grabatu genuen, 2005eko azaroaren 27an HM 4. Jardunaldietan Bilboko Udal Txistu Taldeak eskainitako emanaldian.

Garikoitz Mendizabalek eskainitako bakarkako saioa. Oiartzun, 2005/11/27. (Arg: Soinuenea)

Garikoitz Mendizabalek eskainitako bakarkako saioa. Oiartzun, 2005/11/27. (Arg.: Soinuenea)

EGUNTTO BATEZ NINDAGOELARIK - KONTRAPASAK HIRU PUNTU

Mixel Etxekopar musikari zuberotarrak bere zonaldeko herri abesti eta dantza ezagunen bertsio berri hauek eskaini zizkigun Oiartzunen 2012ko urtarrilaren 14ean emandako kontzertuan.

Mixel Etxekopar HM Neguko kontzertuan. Oiartzun, 2012/01/14. (Arg: Soinuenea)

Mixel Etxekopar HM Neguko kontzertuan. Oiartzun, 2012/01/14. (Arg.: Soinuenea)

ITSASMIN

Jabier Ituarte Aulestiak 2015ean Durangoko XXI. Txistu Kontzerturako Silboberri Txistu Elkartearen enkarguz egindako obra dugu hau. Txistu laukotearentzat (bi txistu, silbotea eta baxua) idatzia dago. Obrak bi zati ditu: aurrenekoak dantza kutsu arina du, eta bigarrenak izaera lasaia eta nostalgikoa (Itsasoa laino dago kantuan oinarrituta). Obraren amaieran bi gaiak nahasten dira.

Silboberri Ensemblearen grabazio hau Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan egin zen 2021eko irailaren 3an Aritz Labrador hots-teknikariaren laguntzaz.

Ensemble Silboberri: Aritz Labrador (1. txistua), Aitor Amilibia (2. txistua), Maite Sagastibeltza (silbotea), Oskar Ovejero (txistu baxua). (Arg: Silboberri)

Ensemble Silboberri: Aritz Labrador (1. txistua), Aitor Amilibia (2. txistua), Maite Sagastibeltza (silbotea), Oskar Ovejero (txistu baxua). (Arg.: Silboberri)

Fitxa osoa