Azalpena

Egitura eta joera

Gurdiko gurpil ardatzaren hotsari eman izan zaion deitura da. Igurtzitako idiofonoen familiako soinu-tresnatzat har liteke.

Gurdia martxan denean gurpilen ardatzak jiratzerakoan hotsa egiten du, erritmo bat emanez.

Historia

Orga edo gurdiaren ardatzak egiten duen hotsari kerrika eta karranka deitu izan zaio. Ez dakigu funtzio musikala izan duen ala ez, baina Aita Donostiak Euskal Herriko soinu-tresnen zerrendan sartu zuen (Aita Donostia, 1952, 294 or.).

ITURRIAK

Bibliografia

DONOSTIA, Aita. (1952). Instrumentos Musicales Populares Vascos. Obras Completas del P. Donostia. (II. liburukia, 257-309). Bilbo: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1983.

GARMENDIA LARRAÑAGA, Juan. (1976). De Etnografía vasca. (64. or). Donostia: Caja de Ahorros Provincial de Guipuzcoa.

Irudi galeria

Fitxa osoa