Nola egin?
Abrikot hezurraren ertza gainazal lakar baten kontra igurtzi eta higatu behar da, zuloa egin arte. Gero, labana, guraize edo iltze puntarekin barruko hazia atera daiteke (ala ez), barrengoa garbi-garbi utziaz. Zulo aldea kontu handiz amaitu behar da, zulo ertzari akabera zorrotza emanez.
Abrikot hezurrezko txulubita. JMBA Bilduma 1111 zk. (Arg.: O. Zapirain - Soinuenea)
Nola jo?
Txulubita bi hatzekin muturretatik hartu behar da. Hezurra azpiko ezpainaren kontra jarririk, zulo ertzera haizea indarrez botako dugu. Honela, txistu-hots ozen eta altua aterako da.