EntziklopediaTAILERRA: KANABERAZKO TXULUBITAK

Nola egin?

Lehenik, kanabera zati bat hartu eta moztu egiten da, alde batetik irekia eta bestetik itxia utzirik. Bigarrenik, irekia dagoen muturraren ondoan zulo bat egiten zaio ahokoaren leihoa irekitzeko. Ondoren, hiru-lau zulo egiten dira tutuaren behealdean, denak aurrealdean, nota ezberdinak eman ahal izateko.

 

Ahoko aldean zurezko tako bat sartzen da. Takoaren goialdean beheragune bat egin behar da, haizea pasatzeko kanala uzteko. Jarraian, joleak azpiko ezpaina jartzeko beheragunea egin behar da ahokoaren behealdean.

Bukatzeko, bisela prestatu behar da, ahokoaren leihorako egin dugun zuloaren ondoan beheragunea eginez, txulubitak hots ona eman dezan.

 

Nola jo?

Txilibituaren ahokoa ahoan sartu, putz egin eta zuloak hatzekin itxi eta irekiaz doinu sinpleak jotzen dira.