Azalpena

Klarinete gisako turuta aerofonoen familiako mihi bakuna irabiatzailea duen soinu-tresna da.

Egitura

Kanabera hodi batekin haurrei egiten zaien alboka-klarinete gisako hots jostailua da.

Joera

Tresnaren aho-aldeko muturra ahoan sartu eta haizea bota behar da. Notak emateko dituen zuloak itxi-irekiz doinuak ematen dira.

Historia

Gari zuztar, olo zuztar eta artalorearekin haurrentzat egiten ziren bestelako turuten modukoak dira, klarinete sinple hauek.

TAILERRA

Mutur bat itxia eta bestea irekia duen kanabera hodi puska bat hartzen da.

Mutur itxiaren aldean albokari bezala mihi bat egiten zaio.

Tonu aldaketarako nahi den zulo kopurua egiten zaio eta horren arabera, turutak doinu sinpleak edo konplexuagoak emateko balioko du.

ITURRIAK

Bibliografia

BARRENETXEA, José Mariano. (1976). Alboka - Entorno Folklórico. Lekaroz (Nafarroa): Archivo P. Donostia.

BELTRAN ARGIÑENA, Juan Mari. (1996). Juguetes sonoros. Seminario de Folklore Musical Infantil. Oiartzun.

(2002). Folklore musical Infantil, III. Didáctica de la Música, 6. Madrid: Akal.

Irudi galeria

Audioa

Turuta klarinete joaldia. Juan Mari Beltran. Oiartzun, 1998.

Fitxa osoa