Eugenio Etxebarria albokaria

Liburua + DVD

Eujenio Etxebarria Arroita Dimako Santuru baserrian jaio zan 1920ko zemendiaren seian, zortzi nebarreba senide ebazala. Alboka joten bere herritarra eta bera baino zortzi urte zaharragoa zan Leon Artabegaz (1912-1996) hasi zan Eujenio, hamabi urte eukazala. Handik gerora, biak hasi ziren Arteara menditik oinez joaten, Jose Mari Bilbao (1886-1977) albokari eta albokagile ezagunarengana, honek erakutsi eien, Presalde izeneko baserri etxera. Alboka jotzen, alboka egiten, nahiz alboka zaintzen txukuna izan zen, denetan eredugarria. Hor geratuko dira berak jotzen zituen aldaera bereziak, egin zituen albokak eta azkenik, Arrigorriagan berak antolatutako, osatutako eta albokak egiteko erabili zuen tailerra.