Fitxa osoa
Eléonore Fourniau musikariak 5-12 urte arteko haurrentzat kontzertu didaktikoa emango du Oiartzungo Landetxe kultur aretoan. Bertan, anatoliar musika kantatu eta joko du.
Landetxe kultur aretoaren lehiatila birtualean eskura daitezke sarrerak.
Eléonore Fourniau
1987an jaioa, Eléonorek nerabezaroan hiru urte eman zituen Uzbekistanen. Piano klasikoa ikasia, 20 urterekin ezagutu zuen zarrabetea.
Lyongo Goi Eskola Normalean errusiera eta historia ikasi ondoren, Istanbulera joan zen 2010ean, eta han bizitu zen sei urtez. Turkiako kultura-aniztasunak liluratuta, kantuaren eta musikaren bidez, Istanbulgo Estatu Kontserbatorioan, Erdal Erzincanen saz eskolan, hainbat maisurekin eta herrialde osoan zehar egindako bidaia ugarietan bertako hizkuntzak eta herri-musika ikasten aritu zen.
Nazioartean ezaguna da musika kurduaren eta anatoliarraren ahots-interpretazioaren kalitateagatik, eta bakarkako ibilbide aktiboa egin du Europan eta mundu osoan. Saz-a eta zarrabetea ditu lagun, eta interpretazio-estilo berezia garatu du horietan. Hainbat talderen sortzailea izan da (Esman, Telli Turnalar, Samaïa, Sylvain Barou eta Efrén Lopezekin hirukotea), eta beste hainbat artista handirekin ere lan egin du: Mercan Erzincan, Mikail Aslan, Birol Topaloque, Keyvan Chemirani, Kamaan taldea, Christine Zayed, Istan hirukotea, etab.
Pedagogiaren zale amorratua, Anatoliako kantuari eta musikari buruzko tailerrak eta ikastaroak antolatu eta ematen ditu.