Hernaniko 32. Txalaparta Festa

2018 Maiatza 25 - 2018 Maiatza 26 / Hernani

Gutxi falta da urtero maiatzean ospatzen dugun zitarako. Aurtengoa Hernaniko Txalaparta Festaren 32. edizioa dugu. Joxan Artze gogoan izango duen edizio hau maiatzaren 25ean eta 26an ospatuko diren ekitaldi ezberdinez beteta dator.

Maiatzaren 25ean (ostirala), iluntzeko 19:30etan, Mar Mar Dantza Konpainiak "BIRAKA" ikuskizuna eskainiko du Biteri Kultur Etxean.

Larunbatean eguerditik aurrera egitarau oparoa prestatu dute Ezkiaga (Tilos) Pasealekuan. 12:00etan hasita, nahi duenak txalaparta jotzeko aukera izango du, soinu-tresna herritarren eskura jarriko baita. Ordu berean, kalebuelta egingo dute Hernani Musika Eskolako alboka, dultzaina, trikitixa eta txistu taldeek.

14:30etan herri bazkaria egingo da. Txartelak 16 eurotan salduko dira, eta aurrez erreserbatzea komeni da. Horretarako honako helbideetara idatz daiteke (aitorbeltran@yahoo.es/ soinuenea@soinuenea.eus).

Arratsaldeko 17:00etan txalaparta jaialdi nagusiaren txanda izango da. Hurrenez hurren, honako taldeak entzuteko aukera izango dugu: Hernaniko Bertso eskolako bertsolariak, Saustako Zuaznabartarrak, Erbetegi-Etxeberriko Goikoetxeatarrak, Koldo eta Xabier Irungo txalapartariak (Gipuzkoatik), Biraka (Bizkaiatik), Txalamako taldea (Arabatik), Haundia eta Txikia (Iparraldetik) eta azkenik Hernaniko Udal Musika Eskolako Ttakun Ttan Ttakun txalaparta taldea. 23:00etan festari bukaera emango zaio Atxur tabernan Txalaparta Party Apartarekin, DJ Barruren eskutik.

Kartela

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.