Herri Musika Udalekuak

2021 Ekaina 28 - 2021 Ekaina 30 / Madalensoron Oiartzungo HM eskolaren egoitzan

Soinuenea Fundazioak 2021eko udan euskal herri musikaren erritmoak ezagutu eta ikasten hasteko hiru egunetako bi saio antolatu ditu.

Datak: ekainaren 28,29 eta 30 eta irailaren 1, 2 eta 3

Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara (tartean atsedenaldi bat izango da)

Ordainsaria: 3 egun 25,00 €

Irakasleak: Jon Patxe eta Peio Irigoien

8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat

Saioen antolaketa:

1. eguna. Hastapenak gorputzarekin jolasean

2. eguna. Hots-jostailu bat egin (Kanabera) eta erabiltzen hasi.

3. eguna. Beste soinu-tresnekin eta musikariekin batera (txistu, dultzaina eta alboka) zuzeneko praktikak.

Izen emateko azken egunak:

-Ekaineko saiorako, ekainaren 23

-Iraileko saiorako: abuztuaren 25

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialetan partekatzeko osagarri batzuk erabiltzen ditugu, sare sozialetan gure webguneko orri batzuk partekatu ahal izateko. Osagarri horiek cookieak jartzen dituzte, orria zenbat aldiz partekatu den ondo ikusteko.